Albisteak

Aldaparoa urez bete da

Ubideko zikinak atera eta ur ponpagailua jarri dute ura mugimenduan jartzeko. Hainbat lorontzi ere jarri dira inguruan. Sakonera handieneko tokia beirazko barandekin babestuko da

Urretxuko Plan Orokorrak 327 etxebizitza eraikitzea aurreikusten du

Etxebizitzak Gurutze, Altamira-Santa Barbaran, Gainzabalen eta Ipeñarrietan eraikiko dira, besteak beste. Errepide berri bat egingo dute Gainzabal eta Pagoeta lotzeko

N-1ean trafikoa etenda dago Etzegaraten, kamioi bat irauli eta gero

Kamioi bat irauli egin da Etzegaraten behera zetorrela eta bi erreiak moztu behar izan dituzte Irungo noranzkoan:

Ane Etxezarretak 2021era arteko kontratua luzatu du Realarekin

Laugarren belaunaldia bete du Realeko 6 zenbakiak elastiko txuri-urdinarekin.

Arriarango urtegi inguruan galdutako gizonezkoaren bila jarraitzen dute

Atzotik desagertuta dagoen 69 urteko olaberritarraren bila jarraitzen dute Beasaingo Arriarango urtegiaren inguruan. Ertzaintzako urpekariak urtegia mihatzen ari dira.

Beasaingo Igartza Oleta kalea birgaitzeko baimena eman du Ur Agentziak

Oria ibaiaren ezkerraldean hegaldura txiki bat eraikiko dute, noranzko bikoitza berreskuratzeko. Bidegorria ere mantenduko dute. Zubiaren sarreran ere aldaketak egitea aurreikusten da

Babestutako 36 etxebizitza eraiki eta alokairuan jarriko dituzte Floreagan, Ordizian

Martxoan aurkeztu zuen proiektua udal gobernuak eta osteguneko udalbatzan aho batez onartu zuten hitzarmena. 60 metro koadroko etxebitzak eraikiko dituzte.

Azken ordukoa

Eten egin dituzte bihar arte Arriarango urtegi inguruan desagertutako gizonezkoaren bilaketa lanak

Eguerdiko ordubiak aldera abisua jaso eta gero, desagertutako gizonezkoaren bila ibili dira larrialdi zerbitzuak. Bihar arte eten dituzte bilaketa lanak suhiltzaileek eta Ertzaintzak. Olaberriko gizonezkoa da desagertutakoa.

Erredakzioa

Urretxuko boluntario taldeak 2.121 kilo janari bildu du gutxien dutenei emateko

Urte bete pasatxo da Iñaki Kerejeta, Iñigo Herce eta Ramon Aztiria herritarrak errenta baxua duten familientzako janari biltzen eta banatzen hasi zirela. Udalak Pagoeta auzoan utzitako lokal batean egiten dute hilero janari banaketa behar gehien dutenen artean. Bergarako elikagaien bankutik hartzen dute banatzen duten janari gehiena, baina otarrak hornitzeko urtean bi janari bilketa egiten dituzte Urretxun eta Zumarragan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martxan da Goierriko lehenengo jazzaldia

Sortu berri den Arama Jazz elkarteak antolatu du Goierriko Jazzaldia. Taldeko kideek esan dutenez, “jazz musika sustatzea eta gaurkoa bezalako ekimenak antolatzea” dute helburu nagusi. Gaur gauzatzen ari den jazzaldia Ordizian eta Araman egingo dute. Gaur goizean, 12:00etan Jolasjazz boskoteak kontzertu didaktikoa eskaini du (irudian) Barrena jauregiaren aurreko parkean. Jazzaren historia azaldu diete bertan bildu direnei, baita generoaren berezitasunak zeintzuk diren ere.

Goierriko Hitza

Botiken berrordainketaz

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa