Albisteak

Urretxuko Udala Nekolaldeko espaloia berritzen ari da

Urretxuko Udalak Nekolalde kaleko espaloiak berritu behar ditu, irristakorrak izateari utzi diezaioten. Aurrekontua 18.000 eurokoa da. Lanak atzo hasi ziren. Lehenengo ezkerreko aldea berrituko dute. Zati hau berritzeko aste eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udazkeneko auzolana astebete atzeratu dute Itsason

Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta, azaroaren 3an egingo dute

Goierriko Hitza

GOIBERRI-k 300 zenbaki

GoiBerri astekariak 2012ko urtarrilaren 31n ikusi zuen argia, aurrenekoz. Ia zazpi urteko ibilbidean, ehunka erreportaje eta elkarrizketa argitaratu ditu.

Euskarazko prentsak ...

Goierriko Hitza

Hezur Beltzak taldearen kontzertu arrakastatsua

Jon Maia eta Gorka Hermosaren Hezur Beltzak taldeak lehen kontzertua egin zuen larunbat iluntzean Zumarragako Etxeberri auzoan. Maia eta Hermosa etorkinen ondorengoak dira eta talde honen helburua etorkin haiek omentzea

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskararen Egunaren harira, ekitaldi ugari herrietan

Astelehenean ospatuko da nazioartean Euskararen Eguna, 1949an Eusko Ikaskuntzak sortutako egun seinalatua. Horren harira, herri ugaritan antolatu dituzte ekitaldiak. Goierriko ekialdeari dagokionez, Legorretan, Olaberrian eta Itsasondon, behintzat, prestatu dituzte egitarauak. Itsasondon hiru egunerako prestatu dituzte ekitaldiak Euskararen Egunaren harira. Gaur, 21:00etan, kantu-afaria dago Kuxkuxtu taldearekin, Arbelaitz elkartean. Afaria 15 euro da. Bihar, Itsasondoko talogileak lanean ariko dira, 19:30etik aurrera. 1,50 euroan salduko dute taloa. Astelehenean, 10:00etan ikasleek dantza egingo dute herrian zehar, toki batzuetan. Plazan egingo dute bukaeran saioa, haur guztiek batera. Latirili taldeak Haurtxoaren zopa antzezlana egingo du eskolako aterpean, 14:30ean. Arratsaldean, 18:00etan poteoa hasiko da, trikitilariekin. 19:00etan Gazta zati bat dokumentala emango dute, dohainik, Gaztelekuan. Legorretan mendi martxa egingo dute, igandean, udalaren Kultura Batzordeak antolatuta. 09:30ean abiatuko dira, plazatik. Legorreta Zahar-Burnikurutzeta-Koate ibilbidea osatuko dute. Bestetik, igandean beste ekimen batzuk ere izango dira: tabernetan eta komertzioetan ogia, kontsumizioa, aldizkaria edo produktuak euskaraz eskatzen dituenak “sorpresatxo bat” ere jasoko du. 10:00etan, eragileen argazkiak ipiniko dituzte, euskararekin bat eginez. 10:30etik aurrera euskarazko abestiak jarriko dituzte udaletxeko bozgorailuetatik, goiz guztirako. 12:30ean, mendizaleak iritsitakoan, sagardoa eta ardoa banatuko dute plazan. Gazte Piku taldekoek txorizo eta haragi egosia prestatuko dute. Egun horretan ‘Euskaraz bizi nahi dut’ oihalak salduko dituzte, balkoietan ipintzeko. Olaberrian egun berean, [...]

Aimar Maiz

Dantza zati bat, making off-a

Pasa den asteburuan Ordizian egin zuten Dantza zati bat grabazioaren making off-a sareratu du ordiziakoahotsa.net web atariak.

Goierriko Hitza

CAFeko langileek lan erregulazio espedientearen kontrako manifestazio jendetsua egin dute

CAF enpresako Beasaingo eta Irungo langileek manifestazioa egin dute gaur, zuzendaritzak aurkeztutako lan erregulazio espedientea salatzeko. Ehunka lagun atera dira, Beasaingo kaleetan barrena egin duten protestan parte hartzeko. Egunotan launa orduko lanuzteak egiten ari dira langileak. Manifestazioaren aurretik azaldu dutenez, zuzendaritzarekin bigarren bilera egin dute gaur goizean, baina berriz ere, “EREari aurre egiteko alternatiben aurrean ukazioa izan da enpresaren erantzuna”. Langileen esanetan, “nahiz eta alternatiba errealak planteatzen ditugun, enpresak itxita jarraitzen du. EREa nahi dute”. Egunotako mobilizazioek “langile guztien babesa” izan dutela azaldu dute, tartean, baita hiru autobusetan etorri diren Irungo lankideena ere, haiek ere, lanuzteak egiten ari baitira. Langileen esanetan, “zuzendaritzak badaki sei hilabeteko batxe edo lan karga falta hau modu askotara bideratu daitekeela, baina ez du borondaterik”. Lan karga falta honen ondoren, beste bat etorri daitekeela uste dute, eta azkenean, baita kaleratzeak ere. “Horrela gertatu da beste enpresa askotan eta horrela planteatu dute CAFen”. Lan erregulazio espediente honen atzean, “CAF konpainiaren etorkizun berri bat izkutatzen da” langileen arabera; hau da, “trenen produkzioa beste herrialde batzuetan errotzea, eta horrek berarekin dakar CAFeko eta Euskal Herriko enpresa txiki askoren deuseztea”. Izan ere, erregulazio horrek, CAFeko langileei ez ezik, CAFentzat lan egiten duten “enpresa txikietako eta zerbitzu enpresetako enpleguetan, eta orokorrean [...]

Beasaingo Hitza

Zinema: Olentzero eta iratxoen jauntxoa

Pelikula: Olentzero eta iratxoen jauntxoa Umeen saioa

Goierriko Hitza

Zinema: Crepusculo Amanecer II

Pelikula: Saga Crepusculo Amanecer 2. zatia Ostirala 21: 22:15 Larunbata 22: 19:30-22:15 Igandea 23: 19:30-22:15 Astertea 25: 19:30

Goierriko Hitza

Zinema: En la casa

Pelikula: En la casa Ostirala 14: 22:15 Larunbata 15: 19:30-22:15 Igandea 16: 19:30-22:15 Astelehena 17: 19:30

Goierriko Hitza

Ormaiztegiko festak iruditan

Ormaiztegiko festak pasa den asteburuan hasi ziren. Bidali zuk ere zure argazkiak goierrisarean@hitza.info helbidera Ormaiztegiko festen galeria eder bat osatzeko!

Goierri Mendebaldeko Hitza

Euskal Herriko 25 sokatira talde ariko dira 4×4 lehian

Euskal Herriko sokatira talderik onenak Beasainen bilduko dira larunbat honetan, Arrano Beltza Euskal Herri Kirol Taldeak antolatu duen txapelketan. Hogeita bost talde izango dira guztira, hemeretzi gizonezkoenak eta sei emakumezkoenak. 4×4 modalitatean ariko dira, launakako taldeetan, alegia. Hitzordua bihar arratsaldean izango da, 17:30etik aurrera, Antzizar kiroldegian. Sarrera debalde izango da. Lehiaketa antolatzeko garaian, Herri Kirol federazioaren, udalaren eta kirolaren udal fundazioaren laguntza izan dutela azaldu du Iñaki Mujikak. Taldeei dagokionean berriz, «Euskal Herriko ia lurralde guztietakoak» etorriko direla azaldu du. Hala, Nafarroako 7 talde, Bizkaiko 6, Gipuzkoako 4, Lapurdiko 3, Arabako 3, eta Behe Nafarroako 1 etorriko dira. Gonbidatu moduan, Asturiasko 6 Conceyos taldeak ere parte hartuko du. Talde bakoitzak launa tiralari izango ditu. Taldeak osatzeko garaian, pisuaren muga ere izaten dute; 300 kilokoa da gizonezkoetan eta 260koa emakumezkoetan. TALDEAK: Gizonezkoak (A taldea). Amaiur, Abadiño B, Ibarra A, Sokarri B, Urruña, Baigorri, Ñapurtarrak B. Gizonezkoak (B taldea). Abadiño A, Ibarra B, Ñapurtarrak A, Basaburua-Imotz A, 6 Conceyos, Berriozar B. Gizonezkoak (C taldea). Sokarri A, Berriozar A, Apurtu Arte, Iparralde, Txantrea, Basaburua-Imotz A. Emakumezkoak. Badaiotz, Ibarra A, Ibarra B, Bizindar A, Bizindar B eta Berriozar. Gaur, aizkolarien saioa Biharko hitzorduaz gain, Arrano Beltza Euskal Herri Kirol Taldeak aizkolarien saioa ere antolatu du gaur iluntzerako. Hileko azken ostiralean Herrira elkarteak deituta egiten duten elkarretaratzearekin [...]

Beasaingo Hitza

Olaberrian sei etxebizitza tasatutarako eskabidea ireki du udalak

Olaberriko Udalak zabaldu du hitzartutako preziodun etxebizitza sustapen berri baterako eskaerak aurkezteko epea. Abenduaren 6ra arte aurkeztu behar dira eskabideak, udaletxean. Baldintza pleguak udal webgunean daude (www.olaberrikoudala.com). Sei etxe...

Aimar Maiz

Hondakinen kudeaketaren eztabaida nagusitu da berriro ere osoko bilkuran

Ohikoa bihurtu da azken aldian atez ateko sistemaren inguruko eztabaida sortzea Legazpiko udaleko osoko bilkuretan. Nahiz eta hondakinen kudeaketa gai zerrendan ez agertu, galdera eta erantzunen tartea baliatzen dute alderdi politikoek, herri plataformako kideek eta herritarrek gaiari heltzeko. Azkeneko bilkura, azarokoa, ez da salbuespena izan zentzu horretan. PSE-EE alderdiko Oscar Valbuena izan zen herenegun galdera eta erantzunen tartean gaia atera zuena. Udal gobernuak atez ateko sistema ezartzeko lehen aipamena egin zuenetik gaur arteko ibilbidearen laburpena egin zuen aurrena; ondoren, udal gobernuari bi galdera luzatzeko. Gaia kudeatzerako orduan hanka sartu duen ala ez, eta herritarren gehiengoaren iritzia aintzat hartuta erabakia aldatuko duen ala ez galdetu zion alkateari. Eztabaida betiko bidetik Kepa Urtzelai alkateak, «hasieratik egindako apustuari» eutsiko diotela esan zuen. Hanka sartu duten ala ez galderari «ez dakit» batekin erantzun zion Urtzelaik «gure nahia beti herritarrak informatuta mantentzea» izan dela gehituz. Bitartean, pasa den astean Sasietak aurkeztu zien bideragarritasunaren azterketaren emaitzen zain egin direla ere esan zuen. Horren harira, Igor Urrate ingurumen zinegotziak «azterketa hori esku artean izan arte» ez zutela atez ateko sistema ezartzeko asmorik argitu zuen. Urrateren adierazpen horrek harridura sortu zuen EAJ alderdiko kideengan Javier Iraeta bozeramaleak esan zuenez. Alderdi bereko Ane Urkiola zehatzagoa izan zen gai honi [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa