Albisteak

GoiBerri 295. zenbakia [pdf]

Azala: Ricardo Mediavilla legazpiar errementaria.

3. orria: Ion Gorrotxategi musikari gabiriarra, Guri5 eta Zurrupurru taldeetako kidea.

6. orria: Maialen Akizu bertsolari eta ...

Goierriko Hitza

Karrozeroek manifestazioa deitu dute aste honetako erasoari erantzuteko

Karrozeroek eta herriko gazte mugimenduak manifestazioa deitu ditu gaur iluntzerako, karrozeroek aste honetan jasan duten erasoari erantzuteko. Manifestazioa 20:00etan abiatuko da, Areizaga-Kalebarren plazatik. Horra hor manifestazioa deitu dutenek bidali duten

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Belokiko gurutzea, 1933an

Igande honetan, hilak 9, Belokiko gurutzearen festa ospatuko da. Egungo gurutzearen aurretik egurrezko gurutze bat zegoen, baina tximista batek bota zuen. Gurrutxagako Luis ...

Goierriko Hitza

«XVI. mendeko errementari batek bezala lan egiten dut tailerrean»

Nolakoak dira errementari baten eskuak? Ricardo Mediavillaren (Palentzia, Gaztela, 1958) eskuak gihartuta daude erabat eta bere handitasunean finak dira, leunak ere ...

Goierriko Hitza

Saridunak: Gazta bat

Goierriko Hitza

Belokiko gurutzearen festa Antion egingo da

Igandean, zumarragarrek Belokiko gurutzearen festa ospatuko dute. Gurutzea inoiz baino ederrago ageri da, udalak margotu egin baitu, baina ezingo dute gurutzeaz gozatu. Izan ere, igoera egoera txarrean dago eta festa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeenganako indarkeria salatuko dute bihar Ordizian

Hilabeteko lehen ostegunarekin bat eginez, Kimetz emakumeen elkarteak elkarretaratzea deitu du biharko Ordizian. Elkartetik adierazi dutenez, “isilik egoteak gaizkide egiten gaitu”, eta euren ustetan, emakumeenganako indarkeriarekin amaitz...

Goierriko Hitza

Lana erregulatzeko espedientea CIE Automotiven

Legazpiko CIE Automotive enpresak lana erregulatzeko espedientea ezarri die enpresako langile guztiei. Neurri honek, azken batean, 244 langileri eragingo die orotara. Enpresa batzordeak ez du begi onez ikusi erabakia, eta Xabier Olaizola Goierriko ELA sindikatuko metaleko arduradunak esan duenez «neurri legalak hartuko ditugu, eta enpresari salaketa jarriko diogu epaitegian». Olaizolak esandakoaren arabera, enpresak pasa den urriaren 5ean jakinarazi zien langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeko asmoa. Lan erreforma dela eta, hamabost eguneko epea izan du enpresak erabakia arrazoitzeko. ELAtik salatu dutenez, «ez gaude ados enpresak espedientea ezartzeko eman dituen arrazoiekin». Arrazoi ekonomikoetan eta produktiboetan oinarritu du CIE Automotivek bere erabakia. Datozen hilabeteetan lan kargak eta diru sarrerak behera egingo dutela aurreikusi du enpresak. Bellotan ere bai Sindikatuari ez zaio nahikoa iruditu emandako argudioa, izan ere, «CIE Automotive taldeak 530 milioi euroko likidezia du une honetan». Aurten, 47 milioi eurotik gorako fakturazioa izango du gainera, talde osoak. Honen aurrean, langileei lana erregulatzeko espedientea ezartzeak «langabezia-saria kentzea» suposatuko die. Are gehiago, «ez dugu ulertzen bizi dugun krisi garai honetan eta enpresak dituen datuak ikusita, diru publikoaz baliatzea bere irabaziak handitzeko». Legazpiko Bellota Herramientasen ere ezarri dute espedientea, baina «normalagoa ikusi dugu, hemen lana asko jaitsi baita» diote ELAtik. CIE Automotivek, ordea, arrazoi nahikorik [...]

Goierriko Hitza

Itsasondon uraren gastua ordaintzeko epea hasi da

Uztailetik urrira bitarteko ur horniduraren tasa ordaintzeko epea azaroaren 30era arte egongo da indarrean Itsasondon. Borondatezko epe hori gainditu ondoren, erreziboak gainsaria gehituta kobratuko ditu Udalak.

Aimar Maiz

Oskarbi talde beteranoak kantaldia egingo du larunbatean

Udazken kulturalean antolatu dituzten ekitaldien barruan, 60ko hamarkadan ezagun egin zen talde beterano baten kantaldia izango da larunbat honetan. 1966. urtean sortu zuten Oskarbi taldea; euskal tradizioa, ahots armoniak, jazza eta gospela uztartzen...

Beasaingo Hitza

Josetxo Zufiaurre: «Astigarretako jendeak, nahiz eta kanpoan bizi, asko maite du herria»

Beasaingo Paperak bildumako XX. zenbakia aurkeztuko du gaur Josetxo Zufiaurre (Beasain, 1935) ikerlariak. Ander Iurrita ormaiztegiarraren laguntzarekin, Astigarreta auzoaren historia eta argazkiak bildu dituzte, eta gaurtik aurrera, salgai izango da liburua, udaletxean eta Beasaingo liburu dendetan. Aurkezpena Igartza jauregian izango da, 19:00etan, eta joaten direnek ere izango dute liburua hartzeko aukera. Astigarreta auzoaren historia bildu duzu liburuan. Noizkoa da Astigarretari buruzko lehen aipamena? Agian lehenagokoren bat izango da, baina nik aurkitu dudan agiririk zaharrena 1384. urtekoa da. Astigarreta, Seguraren auzokide egin zen, beste herri batzuekin batera: Zerain, Zegama, Mutiloa, Legazpi, Ezkio eta ingurukoak. Ataun, Lazkao, Beasain, Zaldibia eta horiek berriz, Ordiziarekin auzokidetu ziren. Garai hartan bi gune edo hiribildu nagusi zeuden Goierrin: Segura eta Ordizia. Gaztelako Alfontso VIII. erregeak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia inbaditu ondoren, Frantziara joateko hemendik pasatzen zen, eta bidaia horietan bertan gelditzeko eraiki arazi zituen gotorlekuak ziren, hotel moduan, lapurrengandik babesteko; hortik Villa Segura eta Villa Franca izenak. Segurako auzo izatetik herri izatera pasa zen gero, ordea. Kontua da XIV. mendean, Villa izendapena zuten herriei, ahalik eta auzotar gehien izatea komeni zitzaiela, bideak, zubiak eta antzeko lanak egiteko Batzar Nagusien dirulaguntza jaso ahal izateko. Inguruko auzo hauek guztiak hartu zituzten; baina zer gertatu zen gero? Ba lortzen zuten diru guztia, [...]

Beasaingo Hitza

ArcelorMittaleko zarama zabortegia eginda dago eta probatzen ari dira jada

Zumarragako lantegiko zaramak eraldatzeko planta dagoen eremua osoko bilkuran aldatu zuten behin betiko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bihar aurkeztuko dute Esperientziaren Foroa Ordizian

Bihar goizean aurkeztuko dute esperientziaren Foroaren ikasturte berria Ordizian. Goierriko Ingeniaritza Eskolako areto nagusian egingo dute aurkezpena, 11:00etan. Ekitaldi berean diplomak banatuko dizkiete pasa den ikasturtean foroan parte hartu zuten...

Goierriko Hitza

Mineralen topaleku bihurtuko da Urretxu asteburuan, mende laurdenez

Egitaraua oparoa den arren asteburuko azoka da ekimenaren muina; aurten, 35 bildumagilek hartuko dute parte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Behobia-Donostia korrika probarako autobusa antolatu dute Lazkao

Lazkaoko Antzar Korrikalariak taldeak autobusa antolatu du Behobia-Donostia lasterketarako, azaroaren 11rako. Urteroko gisan, izena Joxemiel Barandiaran Kiroldegian eman ahalko da. Horretarako azken eguna biharkoa da, asteazkena, urriak 31. Anartz Ezta...

Aimar Maiz

Euriak eta hotzak ez dute Jazpana ixilarazi

Asteburuko euriak eta hotzak ez dute musika geldiarazi, eta ehunka lagun bildu dira Bernedoeneko karpan, Jazpana Fest jaialdiaren laugarren edizioan. Musika eskaintza zabalari eta kontzertuen maila onari esker, urtez urte indartzen ari den jaialdia da Beasaingoa. Aurten antolatzaileak gustura gelditu dira, bai jendearen erantzunarekin, bai taldeek emandako mailarekin. Hurrengo urterako ere, antzeko formulak erabiltzeko asmoa dutela azaldu dute. Kontzertuen inguruko «balorazio ona» egin du antolakuntza taldeko Mikel Alvarezek. «Egin duen eguraldirako jende pila bat etorri da; nik uste iaz baino dezente jende gehiago izan dela. Gelditzen zaigun pena bakarra da zer izango ote zen eguraldiak lagundu izan balu». Aurtengo apusturik garrantzitsuena, Bigott bezalako artista bat ekarri eta iluntzean jartzea izan da; baina «erabaki ona» izan zela ikusi dute, horrekin, «arratsaldeko zazpiretatik goizaldeko bostak arte, jendea etenik gabe karpan egotea» lortu baitute. Gainera, «beste publiko bat, helduagoa» ere erakarri dute horrela. Eta formula hori, «agian datorren urtean ere errepikatu beharrekoa» dela dio. Lisabö, Bigott eta Belako Ostiral gaueko kontzertuetatik, bi izen azpimarratu dituzte antolatzaileek. Bata Lisabö; «ikaragarriak dira; kontzertuaz ere horixe espero genuen eta hala izan zen». Gainontzeko taldeek ere giro ona jarri zuten. «Erroma oso sendo aritu zen, oso ondo. Mutürbeltzek ere berea egin zuen, Rock & Rolla eta oso giro ona jarri zuten; eta No [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa