Albisteak

Kizkitzako Eguna ospatuko dute larunbatean, egun osoz

Kizkitzako Amaren egunean erromeria egingo dute ermita inguruan datorren larunbatean

Goierriko Hitza

Udalak eskola-materiala eta arropa erosteko laguntza emango du

Zumarragako Udalak bizilagunei laguntzak emango dizkie eskolako arropa eta materiala erosteko. 30.000 euro banatuko ditu erosketak herriko dendetan egiten dituztenen artean. Helburua herriko merkatariei eta diru sarrera txikiak dituzten familiei

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urolaren lore eskaintza eta txapelketa

Larunbatean, 12:00etan, Urolaren bi lehen taldeek urteroko lore eskaintza egingo diote Antioko ama birjinari. Ondoren, Urretxu-Zumarraga txapelketa jokatuko dute Urola, Mundarro eta Idiazabalen gizonezkoen lehen taldeek. 16:30ean Mundarrok Idiazabalen aurkako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aizpea gaztak hirugarren saria jaso du Gernikan

Gernikan gaur egin dute urteko feria handiena, urriko azken astelehenekoa. Gazta lehiaketan, Olaberriko Aizpea gaztandegiak aurkeztutako gaztak hirugarren saria lortu du. Txapeldun Zeanuriko Jon Etxeberria izan da, irailean Ordiziako lehiaketa irabazi ...

Aimar Maiz

Herrira bilgunea aurkeztu dute Zegaman

Larunbat goizean Zegamako Herrira bilgunea aurkezteko mendi martxa egin zuten. Hasiera batean Arranoaitza joatea pentsatuta bazegoen ere, eguraldiak askorik laguntzen ez zuenez, hamar bat lagun Elor Txiki mendira igo ziren. Herrira itzuli zirenean Tartalo elkartean hamaiketakoa prest zegoen, beroan sartzeko. Hamailetakoan jende gehiago batu zitzaien mendi buelta egin zutenei eta herri mailako bilgunearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Herriko preso eta iheslariei bidaltzeko argazkia ere atera zuten aurkezpenaren amaieran. Jarraian, aurkezpenean irakurri zen testua: Gaur hemen bildu gara euskal preso eta iheslariei gure elkartasuna adierazteko asmoarekin ezin ahaztu baitezakegu Zegaman ere ohe hutsak ditugula. Izan ere horixe da “Herrira” mugimenduaren helburua etxean ez dauden horien egoera hobetzea, edo behintzat saiatzea. Gatazkari irtenbide demokratikoa eta egiazkoa eman nahi diogu Gernikako Akordioak marraztutako ibilbidea jarraituz. Ibilbide horretan, preso eta iheslariak etxera ekartzea, geure egiten dugun erronka ezinbestekoa da. Eginkizunak batzen gaitu, ez egitasmo politiko jakin batek, ez eta ideologia bakar batek ere. “Herrira” mugimenduak ez du inolako alderdi edota erakunde politikorekiko inolako menpeko loturarik. Gehiago, gure aspirazioa ez da politikagintzan aritzea, preso eta iheslariak etxera ekartzeko helburuarekin bat egiten dugun herritarron mugimendua eraikitzea baizik. “Herrira” mugimenduaren helburu zehatzak hauek dira: Euskal preso politikoen aurkako salbuespen neurriak indargabetzea: dispertsio politikari amaiera emanez; gaixorik diren [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Goierrik lehenengo partida irabaziz egin du debuta EBA Ligan

86 eta 77 emaitzarekin irabazi zion Santanderreko CD Estela taldeari, larunbatean Aldirin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Aitor Begiristain Manchester Cityko kirol zuzendari da

Aitor Begiristain Txiki olaberritar futbolari ohia Manchesterreko (Ingalaterra) Manchester City futbol taldeak fitxatu du, klubaren kirol zuzendari kargurako. Bartzelona taldean 2003tik 2010era eduki zuen postu berbera izango du: futbolariak ikusi, seg...

Aimar Maiz

Ampo Ordizia Kopako finalerdietara

Ampo Ordiziak denboraldiko lehen garaipen handia lortu zuen atzo Altamiran, El Salvador taldeari 24-8 irabazi eta Espainiako Kopako finalerdietara sailkatuta. Iazko Kopako bi finalistak aurrez aurre izan ziren atzo, eta lehen zatian indarrak oso parekatuta egon baziren ere, bigarrenean sendo aritu ziren Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta Kopako titulua berreste bidean beste urrats bat egin zuten. Udaberrira arte ez dira jokatuko Kopako finalerdiak, eta Ordiziak Bizkaia Gernika izango du aurkari. Finalerdietako lehen partida Altamiran  jokatuko da martxoaren 2an, eta itzulikoa Gernikan, apirilaren 14an. Espainiako Kopako finala maiatzaren 5ean izango da. VRAC Quesos Entrepinaresek eta La Vilak jokatuko dute beste finalerdia. Ia lau asteko etenaren ondoren, liga datorren asteburuan jarriko da berriz abian. Ampo Ordiziak Santboiana hartuko du Altamiran.

Ordiziako Hitza

Goierrin euskaraz

Goierriko Hitza

Irimoren puntak

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa