Albisteak

Gaur eta bihar hitzaldi bana egingo dute Goierri Eskolan

Sare sozialak: zein eragin dute gure seme-alaben heziketan? izenburupean hitzaldia eskainiko dute gaur 18:30ean Goierri Eskolan. Mertxe Gordillo pedagogoak eskainiko du, eta seme-alabek sare sozialetaz egiten duten erabileraz hitz egingo du. Ikastaro b...

Goierriko Hitza

Rock & Rolla baino gehiago

Atzo ireki zuten Ordiziako Barrena kulur etxean Ordiziarock jaialdiari lotutako erakusketa. Emarock izena du, eta izen bereko taldeak prestatu du. Rocka eta emakumea uztartzen dituen erakusketa da, argazkiz eta egunkari artikuluez osatua. Urriaren 19ra arte egongo da ikusgai. [Ikusi egitarau osoa] Erakusketa honekin emango diote hasiera aurtengo Ordiziarock ekimenari. Urriaren 20ra arte luzatuko da, eta aurten, emakumearen gaia lantzeaz gain, musika kalera aterako dute. Pilotalekuko oholtzaz gain kale ere erabiliko dute emanaldietarako. Ordiziako Gazte Asanbladak antolatuta, musika estilo anitzak entzuteko aukera izango dute musikazaleek datozen egunetan. Hori da jaialdiaren beste helburuetako bat: «Herritarrei musika estilo anitzez gozatzeko aukera ematea». Aurten jazza, Big Band estiloa edo dipsya entzuteko aukera emango du ekimenak. Kontzertuak urriaren 18tik 20ra bitartean egingo dituzte. Emakumearen gaia: Emarock «Autokritika» puntu bat ere badu erakusketak: «Kontzertuak lotzen hasi ginenetik, gehienbat gizonezkoen taldeak ekarri ditugula ikusi dugu. Erakusketa honekin, kontraste puntu bat ere bilatu nahi izan dugu. Musika munduan ere ezberdintasun sozial handia dago emakumeen eta gizonen artean, eta uste dugu jendeari begiak irekitzen lagunduko diogula», azaldu dute Gazte Asanbladatik. Dokumental emanaldi batekin osatuko dute emakumeari eskainitako gogoeta. Urriaren 17an proiektatuko dute, 18:00etan, Barrenan. Kontzertuak Kontzertuei dagokienez, egunero Ordiziako talde bat edo gehiago entzuteko eta ikusteko aukera eskainiko dute. [...]

Goierriko Hitza

Antioko jatetxeko ostalariak 3.000 euro ordaindu beharko dizkio udalari hileko, gutxienez

Zumarragako Udalak aurki publikatuko ditu Lantzenen batzordeak aurreko astean onartutako baldintzak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Etorkizuneko saskibaloi jokalarien eskola

Saskibaloi eskola orain hamar bat urte jarri zen martxan; gaur egun benjamin mailako haurrak hartzen ditu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Nazioen Mundua Kilometroetan izan da

Nazioen Munduako hainbat kidek egun osoan zehar postua jarri zuten atzo Andoaingo Martin Ugalde parke inguruan, Kilometroak ospatzen zirela eta. Bertan herri ekimena eta dokumentaren inguruko kamisetak, poltsak, txapak, dokumentalaren soinu banda, gaz...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Hauteskunde usaina gaur Lazkaoko azokan

Astelehena gaur, asteroko azoka egiten ari dira Lazkaoko plazan, ohiko baserritarrak eta merkatariak. Baina, kanpainako lehen astelehena ere badenez, hauteskundeetarako proposamenak, botoak eta oparitxoak ‘saltzen’ ere ibiliko dira politika...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa