Albisteak

Eguzkiaren arriskuak

Minbiziaren Aurkako Elkarteak azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abiatu du aurten ere. Ordizian eta Legorretan izan dira jada melanina frogak egiten eta aholkuak ...

Goierriko Hitza

Migel Angel Carrasco eta Ismael Crespok irabazi dute geltokietako mus txapelketa

Larunbatean, geltokietako jaietan, mus txapelketa jokatu zuten. 53 bikotek parte hartu zuten. Migel Angel Carrasco eta Ismael Crespo nagusitu ziren. 1.000 euroko saria irabazi zuten. Bigarren postuan Imanol Bermejo eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jazza eta zirkua asteko Uztakaleko egitarauan

Ostiralean Sahararen aldeko jaialdia egingo dute Bikuña kiroldegian

Goierriko Hitza

Dani Garcia: «Senitarteko, lagun eta ordezkariek abagunea baliatzeko esan didate»

Dani Garciak (Zumarraga, 1990) Athletic taldearekin fitxatu du. Aurretik, Urolan, Realeko gazte mailako taldean, Alacant B, Alacant, Getafe B eta Eibar ...

Goierriko Hitza

I. Euskal Pilota Egokituko Master Cup Irekiko finalak jokatu dituzte Legazpin

Edorta eta Sahatsa de Anta aita-semeak eta Lorea Iribar eta Iraitz Huegun izan dira txapeldunak. Adimen urritasuna eta urritasun fisikoa duten pertsonek jokatu dute txapelketan

Goierriko Hitza

Maila goreneko atletismoa

Ordiziako Altamira estadioan, Txindoki Atletismo Taldeak antolatutako Jose Antonio Peñaren omenezko topaketa jokatzen ari da.

Goierriko Hitza

Asier Santana idiazabaldarra Eibar taldeak fitxatu du

Kirol Zuzendaritzako kide berria izango da eta Europako liga nagusietako ikuskatzaile lanak egingo ditu.

Goierriko Hitza

Gai historikoen bi film emango dituzte Lazkaon

Gerriko kultur elkarteak bi filmeko emanaldia antolatu du, astelehenerako, 21:00etan Arerian (3 euro). Ordubeteko saioan, lehenik Gipuzkoaren jatorria eta ondoren Nafarroaren konkista 1512 lanak ikusi ahalko dira.

Aimar Maiz

Berritasun ugariz beteta dator Zumarragako zine denboraldia

Hirutek enpresak Zelai Arizti aretoa ustiatuko du datozen lau urteetan; euskarri digitalean emango dituzte filmak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ttipi-ttapa eta zanpa-zanpa Aizkorrin barrena

Aizkorrin Barrena mendi martxa egingo dute igandean Legazpin, bosgarrenez. Brinkola auzotik irtenda Legazpi inguruko parajeetan barrena bi ibilbide egiteko aukera izango da. Ttipi-ttapa deitu diote motzari, 17 kilometro luze izango da eta Legazpiko, Aztiriko eta Zeraingo inguruneak zeharkatuko ditu. Luzeak Zanpa-zanpa du izena eta 30,5 kilometro izango ditu orotara. Aurretik aipatutako eremuez gainera, ibilbide hau Aizkorri magaleraino gerturatuko da. Ibilbideetan zehar, kontrolguneak eta anoa postuak izango dira. Ingurua ezagutzea helburua Mendi martxaren helburu nagusia, garai bateko bide zaharrak berreskuratu eta ezagutzera ematea da. Baita, bide batez erdi ahaztuta dauden leku izenak balioan jartzea ere. Horren adibide, aurten 30 toponimia izenekin kartelak jarriko dituzte ibilbideetan zehar. Horretaz gainera, parte hartzaileei inguru berriak ezagutzeko aukera eman eta ingurumenarekiko errespetuzko harremanak ere sustatu nahi dituzte. Aurrez izena emateko azken eguna bihar izango da. Legazpiko kiroldegian egin daiteke eta 10 euro kostako da, baita internet bidez ere. Egunean bertan ere eman ahalko da izena, 12 euro ordainduta. Ibilbide luzeari 8:00ak eta 8:30 bitartean emango zaio hasiera, eta motzari 9:00etan. Toponimia eta lekuekin zerikusia duen joko bat antolatu dute. Nahi duenak hasieran hartu ahal izango du horretarako galdetegia. Amaieran, berriz, Brinkolako Armuño elkartean bazkaltzeko aukera izango da borondatearen truke. Kamisetak ere, behin ibilbideak amaituta banatuko [...]

Goierriko Hitza

Egun osoko festarekin ospatuko dituzte San Migelak Ormaiztegin

San Migel jaiak ospatuko dituzte larunbat honetan Ormaiztegin. Goizetik hasiko da festa Mendi bizikleta probarekin eta gaueko ordu txikiak arte luzatzeko aukera izango da Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin. Larunbateko jaiarekin lotuta, ostiral arratsaldeko 19:00etan Sasi-pilotari txapelketa jokatuko da Zubipe kiroldegian. XVIII. mendi bizikleta ibilaldian izen ematea goizeko 9:30etatik aurrera udaletxe azpian egin beharko da. Federatuak 5 euro eta federatugabeek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Irteera 10:00etan izango da Maixune etxearen aurretik eta ibilbidea 23 kilometrokoa izango da, gaztetxoentzat beste bat motzagoa aukeran egongo delarik. Ormaiztegi, Idiazabal, Mutiloa eta Gabiriko mendietan zehar izango da ibilaldia. Lierniko gainean edariak banatuko zaizkie txirrindulari partehartzailei. Amaiera udaletxe aurrean izango da, eta bertan, gosaria eta kirol materialen zozketa egingo da pratehartzaile guztientzat. Hona hemen larunbateko egitarau osoa: 10:00 Mendi bizikleta proba. 12:00 XXI. San Migel toka txapelketa herrikoia Muxika egurastokian. Ondoren XVII. harrikalari txapelketa herrikoia Berjaldegi zelaian. 16:00 XXII. San Migel mus txapelketa eliz atarian. 16:30 Haurrentzako jokoak udaletxe ondoko enparantzan. 17:45 VI. San Migel patata tortila txapelketa herriko enparantzan. 20:15 Ardo kupelaren irekiera Muxika egurastokian. 21:00 Afari herrikoia garai bateko era berreskuratuz Muxika egurastokian. Jarraian Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen kale animazioa.  

Goierri Mendebaldeko Hitza

Beasaingo 37. areto futbol txapelketak lemazain berriarekin hasiko du bidea

Duela urte eta erdiko zailtasunak pasata, eta iazko edizioak izan zuen harrera ona eta gero, Beasaingo koadrillak hasi dira 37. areto futbol txapelketa prestatzen. Iaz Nelson Pig taldekoek hartu zuten lehiaketa antolatzearen ardura, eta aurten, Los Chi...

Beasaingo Hitza

Anboto mendira irteera antolatu du Arrastaka taldeak larunbaterako

Arrastaka Mendi Taldeak “Euskal Herriko mendirik ederrenetako batera” irteera egingo du larunbatean; Anboto mendira, hain zuzen ere. Anboto mendia Durangaldean dago, Urkiolako parke naturalean. Tontorreko  paraje ederrez gain, ibiltariek &...

Beasaingo Hitza

Beasainek puntu bat lortu etxean, Getxoren kontra

Beasainek denboraldiko 6. puntua lortu du asteburuan, Getxoren kontra berdindu eta gero. Etxean jokatzeak ez zion Iker Lasari behar adinako bultzadarik eman, eta joko gutxiko partida izan zen. 90. minutuak betetzear zirela izan zuten etxekoek aukerar...

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa