Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Unai Cuadrado izan da probako lehen euskalduna, Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldekoa

Haurren eguna ospatzen ari dira gaur Zumarragako Santa Isabel jaietan. Etxeko txikiak dira gaurko protagonista, eta haien gozamenerako egitarau oparoa dute prestatuta. 9:30ean eman diote egunari hasiera, Antxiñako Ama txistularien

Ataunek 2-1 galdu du Herriarteko Txapelketako finala Azpeitiaren kontra. Finalera iristea lorpena izan da ordea, eta ospatzeko gogoz daude

Larunbatean tortilla patata lehiaketa eta XVII. Santa Lutzi txirrindulari saria izango dira

Legazpiko EAJ, Bildu, PSE-EE eta Irabaziko zinegotziek banku bat ortzadarrez margotu dute

Zumarragan irailaren 25era arte eta Legazpin 27ra arte egongo dira zerrendak ikusgai udaletxeetan

Hilabete pasatxoko denboraldia eskainiko dio Ataunek antzerkiari. Ostiralean, irailak 21, hasi, eta urriaren 26ra arte zortzi antzezlan edo ikuskizun plazaratuko dituzte konpainia ugarik, Antzeztaun izena eman dioten egitarauan. Herrian barrena izango dira emanaldiak, Herri Antzokian, Troskaeta tabernan, San Gregorioko edo San Martingo plazan, eta Artadi elkartean. Izan ere, Ataungo Udalarekin batera, Artadi eta Troskaeta tabernak lagundu dute antolaketan. Intujai Teatro taldeak jarriko du euskarri teknikoa eta ildoa. Antzeztaun jaialdiaren egitaraua: Irailak 21, ostirala. Badut taldearen ‘Ipuinak jo eta musika kontatu’. Troskaeta tabernan, 22:00etan. Urriak 5, ostirala. Porrustada, Tic Tac, Hortzaka eta Jon Magiken ‘Birakabareta’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 6, larunbata. Sambhu Teatroren ‘Kataklown’. San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 13, larunbata. De Bote en Bote konpainiaren ‘Vademekun’. San Martingo plazan, 18:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Malabaristas de calle’ (gaztelaniaz). San Gregorioko plazan, 13:00etan. Urriak 20, larunbata. Los Kikolasen ‘Sin remite’ (testurik gabea). Herri Antzokian, 18:00etan. Sarrera: 6 euro. Urriak 20, larunbata. Jhon Ardilaren ‘De allá’ (gaztelaniaz). Artadi kultur elkartean, 22:00etan. Urriak 26, ostirala. Pailaztana taldearen ‘Neskeraz’. Herri Antzokian, 22:00etan. Sarrera: 6 euro. Antzezlan emankizunez gain, Intujai taldeak antzerkigintzaren ikastaro trinkoa emango du, asteburu honetan, Ataunen. Antzerki mundua “barrutik” ezagutzeko aukera eskainiko diote edonori (izen-ematea 50 euro da). [...]

Ordiziako eta Beasaingo udaletako Gizarte Ongizateko Sailek erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute. Urriaren 10ean hasiko da, eta saioak Beasaingo udaletxeko batzar aretoan egingo dituzte. Asteazkenetan bilduko dira, 19:00etatik 20:00etara. Izena em...

Itsasondoarrek herri afaria egingo dute, ostiralean 21:00etan, herriko jai nagusien lehen egunean. Txartelak Kaxintane tabernan eta Lourdes dendan erosi behar dira. Azken eguna bihar da. Helduenak 20 euro balio du.

Beasaingo EAJk mahai-ingurua antolatu du asteazken arratsalderako. Herritarren partaidetza zalantzan? lemapean, Markel Olano, Aitor Aldasoro eta Imanol Lasa, Foru Aldundiko partaidetza arloko zuzendaria izandakoa ariko dira hizketan. Saioa 19:00etan ...

Aramako Kultura Batzordeak gaurtik igandera ekitaldi sorta bat antolatu du, kultur astearen barruan. Egunero izango da saioren bat. Egitaraua: Asteartea, irailak 18 Etiopia Utopia Fundazioaren hitzaldia. 19:00etan, kultur etxean. Asteazkena, irailak 19...

Almitza segalari elkarteak emaitza bikainak lortu ditu, asteburuan, Murrhardt herrian (Baden-Württemberg, Alemania). Hango enpresa batek antolatutako sega lehiaketan, taldeka irabazle atera da euskal taldea. Igor Esnaola legorretarrak zen hirukoteko segalari bat; Joxe Gabirondo gazteluarra eta Bixente Mitxelena oiartzuarra besteak. Bakarkakoan ere txapela bat jantzi du Esnaolak. Sega txikiarekin, onena izan zen legorretarra. Sail horretan Gabirondok laugarren egin zuen. Sega handiarekin, Migel Mari Jauregi Altzo zaldibiarra txapeldunorde geratu da. Hor ere Gabirondok laugarren postua errepikatu zuen. Beteranoetan Pabi Astondoa zeanuriarrak lortutako 2. postua, eta nesketan sega handiarekin Irati Astondoak egindako hirugarrena batu zituzten euskaldunek. Ostiraletik igandera egon dira Almitzako hamar-bat kirolari Murrhardt-en. Altzorekin eta Esnaolarekin batera, Goierriko ordezkaritza Ikutz Garmendia beasaindarrak osatu du. Txapelketa larunbatean jokatu zuten, eta igandean folklore jaialdian parte hartu zuten Beasaingo dantzariek.

Urkiko Gurutze festetan antolatu duten errifan, 754-E txartela izan da saritua. Igande iluntzean zozkatu zuten jakiz beteriko saskia. Jabea Urkian bertan zegoen.

Igartza jauregiak mota guztietako ekitaldiak hartu ditu azken urteetan, baina ostiral honetan, orain arteko berezienetako bat egingo dute bertan; behaketa astronomiko bat. Ilatargi astronomia taldeak gidatuta, izarrak, konstelazioak eta ilargiko krate...

Urriaren 5ean Kantu afaria egingo dute Ordizian, Hitzaro kultur elkarteak antolatuta. Ordizia Kantuz egitasmoari bukaera emango diote kantaldi horrekin. Afarirako txartelak urriaren 2ra arte egongo dira salgai kultur elkartearen bulegoan, 15 euroko pre...