Albisteak

Markel Olano beasaindarra aukeratu du EAJk Gipuzkoako ahaldungai izateko

Beasaingo eta Urretxuko alkate diren Aitor Aldasoro eta Jon Luqui ere zerrendaburu izango dira udal hauteskundeetan

Aimar Maiz

GoiBerri 287. zenbakia [pdf]

Azala: Arantza Aranburu geologoa, EHUko irakaslea: “Txindoki arrezife bat da. Kretazeoan itsaso tropikal batean zegoen”.

3. orria: Mertxe Irazu Altzagan bizi den ...

Goierriko Hitza

Literaturaren kaleidoskopioa

Goierriko irakurle taldeek bigarren topaketa egingo dute bihar, Antion (Zumarraga). Aurrez eurek irakurritakoa partekatzen dute irakurleek talde horietan.

Goierriko Hitza

Hiriguneko zirkulazio aldaketa indarrean egongo da abendura arte

 Zumarragako lau kale norabide bakarrekoak dira abuztutik, hirigunea biribilgune bihurtu du udalak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jubilatuen egunean egingo den bazkarirako txartelak banatuko dira

Astelehenean hasi eta asteazkenera arte egongo da txartelak Aterpe tabernan eskuratzeko aukera

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Igartzako Dantzarien Eguna egingo dute larunbatean

Igartza-Loinatz auzoko jaiekin batera, Dantzarien eguna egingo dute larunbat honetan. Aurten ere, eguerditik iluntzera bitarteko jaialdia izango da, Igartza jauregiaren inguruan. Eguerdian, udalaren bandera hartu eta segizioa egingo dute udaletxetik Ig...

Beasaingo Hitza

Lierniko Andre Mari jaiak ospatuko dituzte asteburuan

Mutiloako Lierni auzoan Andre Mari festak ospatuko dituzte asteburu honetan. Andre Mari eguneko meza larunbatean izango bada ere, igandean askoz ekintza gehiago egongo da. Hona hemen bi egun hauetako egitaraua:     Larunbata 8, Andre Mari eguna -11:30. Meza Nagusia Lierniko ermitan. -Egun osoan zehar. Erromeria Elustondo Anaiak trikitilarien eskutik. Igandea -Goiz osoan zehar. Goiz eresia Segurako txistularien eskutik, etxez-etxe. -09:30etik hasita. Gazteen mailako XXXI. Lierniko Txirrindulari proba, Lierniko Txirrindulari Elkartearen eskutik. -13:00. Meza Nagusia Lierniko ermitan. -Meza ostean. Toka lehiaketa. -Eguerdi partean. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariak giroa alaitzen. -14:30. Herri bazkaria, taldeka etxetik eramanda. -18:30. Herri kirolak. -Ondoren. Josu Albisu eta Amets Arteaga trikitilariekin erromeria iluntze aldera bitartean.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Gazta dastaketa gidatua egingo dute gaur D’Elikatuz zentroan

Euskal Jaietako egitarauaren barruan, Idiazabal Gaztaren dastaketa komentatua egingo dute gaur arratsaldean Ordizian. Ordiziako idiazabal Gaztaren kofradiak antolatu du, eta Ordiziako azokaren 500. urteurrenarekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren 2...

Goierriko Hitza

Herri ekimena sustatzeko Gaua Sua antolatu du Lekaio elkarteak

Argazki erakusketa, herri afaria eta ‘Sua’ filmaren proiekzioa izango dira larunbat gauean Santa Barbaran

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Belen Arrondo beasaindarra izango da EH Bilduren Arabako zerrendaburua

Belen Arrondo (Beasain, 1956) STEE-EILAS irakaskuntza sindikatuko idazkaritza nazionaleko partaidea eta sindikatuko bozeramailea izango da EH Bilduren zerrendaburua Arabatik. Beasaindarra izan arren, 1977tik Gasteizen bizi da Arrondo. Irakurri GoiBerri aldizkariak Arrondori egindako elkarrizketa.

Goierriko Hitza

Lazkaon garagardo festa egingo dute irailaren 13tik 16ra, ‘Berria’ egunkariaren alde

Berria egunkariaren egoera ekonomikoa hobetzen laguntzeko hurrengo ‘ziztada’ Lazkaon izango da. Garagardo festa antolatu dute herriko hainbat eragilek, Gerriko kultur elkartearen gidaritzapean. Irailaren 13tik 16ra da feria, ostegunetik iga...

Aimar Maiz

Zabor mordoxka atera dute Lazkaon Agauntza errekatik

Lazkaoko Gazte Asanbladak uztailean eta abuztuan antolatu dituen mota desberdinetako ekimenen emaitza «oso positiboa» izan da. Hala baloratu dute gazte taldekoek, bai asteazken gauetan plazan eman dituzten dokumentalen harrera, bai uztailaren azkenean Agauntza erreka garbitzeko auzolana ere. Ikus-entzuneko ugari ikusi ahal izan dira aire librean, gai asko jorratzen dituztenak. «Herriko gazte eta adin askotako jende ugari bildu gara. Egitasmoaren lehen aldia izanik, eta izan duen emaitza ona ikusita, aurrera begira ere dokumental gehiago eskaintzeko asmoa dugu». Bestetik, uztailaren 30ean zabor mordoxka atera zuten errekatik herrigunearen parean, «uste baino gehiago». «Telebista bat, seinaleak, zabor poltsak, arrainen buru hezurrez betetako poltsak, kontsoladore bat, moto bat, besaulki bat…» aipatu dituzte. Erreka garbitzeko ekimena gazte asanbladak hartu du atzera, urte batzuen ondoren. Urtero egiteko asmoa dute. Oporren aurretik hasitako lanekin jarraitzeko eta ideia berriak biltzeko, asanblada irekia egingo dute gazteek larunbatean, 11:00etan, udaletxean.

Aimar Maiz

Euskal Jaietako azoka berezia jendez betetzen ari da

Ganadua jada Garagartza plazara eta inguruetara ekarri dute. Jendea gutxika inguratzen ari da eta festa giroa Ordiziako kaleetan zabaltzen ari da, trikitilarien eta dultzainarien doinura. Joxe Migel Barandiaran plazan ere dena prest dago fruitu eta b...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa