Albisteak

Musika eskolako dantza ikasleen jaialdietako bideoa

Atzo eta heranegun Secundino Esnaola musika eskolako dantza ikasleek jaialdiak egin zituzten Zelai Arizti aretoan. Horra hor Gotzon Aranburuk prestatutako bideoa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Bizitzarako perspektiba bat ematen du Geologiak, eta txiki egiten gaitu»

Geologian doktorea da Arantza Aranburu (Olaberria, 1966). EHUn eskolak ematen ditu. Atapuercan ibilia, Aralar eta kareharriak sakon ikertua, paisaian —eta ondorioz ...

Goierriko Hitza

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu ekonomia suspertzeko

Zumarragako Udalak 100.000 euro erabiliko ditu herriko ekonomia suspertzeko. Sei diru laguntza ezberdin eskainiko ditu, inoiz baino gehiago. Programak ZumarragarEKIN du izena. Mikel Serrano alkateak eta Rosa Maiza Ekonomiaren Garapen,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gainzuriko artista gazteen erakusketa

Gainzuri ikastetxeko ikasleek Gu ere artistak erakusketa ireki dute Juan de Lizarazu aretoan. Euskal artisten lana ezagutu dute eta beraien teknika, material eta lan egiteko moduak erabili dituzte. Erakusketa igandera

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Betaurreko eleaniztunak museorako

Elhuyar fundazioak eta Tecnalia korporazioak betaurreko bereziak garatu dituzte museoetan baliatzeko: bisitariei paneletako testuak itzultzen dizkiete haien hizkuntzan ez badaude

Goierriko Hitza

Kulturarteko Gastroazoka eta ardo dastaketa, Ormaiztegiko Ekain Kulturalean

Gastroazoka igandean eta ardo dastaketa asteartean egingo dituzte, bien bitartean ekintza gehiago daude

Goierriko Hitza

Zaldibian uraren hodiak zulatu dituzte, antza denez nahita

Zaldibian edateko uraren hornidura sarean sabotaia egin izanaren zantzuak aurkitu ditu udalak. Abuztuan «hainbat zulo» aurkitu zituzten ura jaiotzen den lekutik deposituetara bitarteko hodietan. Hasieran ohiko matxura zela uste bazuten ere, nahita eragindako kalteak zituela jabetu ziren. Uztailaren 23an ikusi zuten lehenbizi arazoa. Biharamunean, ustezko matxura konpontzera joandakoan, «zulo gehiago» zeudela ohartu ziren udal langileak, «hamar zehazki». Sabotaiak abuztuan izan zuen jarraipena. Abuztuaren erdian 120 zulo gehiago egin zizkion «ezezagunen batek edo batzuek» ur hornikuntzako hoditeriari. Zulatuak egiteko «taladroren bat» erabili zen susmoa dute. Arazoak ur zerbitzuan Hodietan zulatuak egin ondoren, eta konpondu bitartean, ura galdu zen saretik. Ur zerbitzua normaltasunez emateko arazoak suposatu zituen egoerak. «Abuztuaren erdia izan arren, herriko ur zerbitzua bermatzeko moduan izatea espero dugu», esan zuen aurreko astean udalak. Halako erasorik eta kalterik berriro gerta ez dadin «neurriak» hartuko ditu Zaldibiako Udalak. Oraindik ez dute argitu ustezko egilearen edo egileen nortasunik, eta udalak herritarrei laguntza eskatu die, ezer susmatzen badute udalarekin harremanetan jartzeko gonbita eginda. «Zaldibiako Udalean ez dugu ulertzen horrelako kaltea egiteko zein arrazoi egon daitezkeen», dio agiriak.

Aimar Maiz

Aurtzaka dantza taldeak ikasle berriei deia egin die

Aurtzaka dantza taldeak ikasleentzako bilerak egingo ditu, hastear den ikasturteari begira. 2007. urtean jaiotakoen izen-ematea, ostiral honetan egingo dute, 17:30ean. Horretarako, dantza taldeak Garmendia Otaola kaleko 7. zenbakian duen lokalera jo be...

Beasaingo Hitza

Garuna sasoian jartzen ikasteko hitzaldia gaur

Nagusilan elkarteak antolatuta, garuna sasoian jartzen ikasteko hitzaldia izango da gaur Legazpin. Mary Gonzalez psikologoa arituko da hizlari lanetan, 18:00etatik aurrera kultur etxean egingo duen saioan. Elkarteak interesa duten legazpiar guztiak gon...

Goierriko Hitza

Antioko interpretazio zentroa «urtea amaitu baino lehen» inauguratuko dute

Zumarragako alkateak zentroa urrirako amaitzeko asmoa agertu zuen arren, ezin izan dute epe hori bete

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Arantzazu egunerako autobusak antolatu dituzte

Datorren larunbatean Amabirjinaren eguna dela eta, Arantzazura joateko autobusak antolatu dituzte Legazpin. Lehena 7:30ean irtengo da, Elizondotik Udanaraino eramango ditu bidea oinez egin behar dutenak. Bigarrena Arantzazuraino joango da, 10:00etan le...

Goierriko Hitza

Goierriko EAJk herrigintzan aritu diren dozenaka lagun omendu ditu

Goierriko EAJ-PNVk azken 30 urteetan herrigintzan eta herri ordezkari modura aritu diren dozenaka lagun omendu ditu, asteburuan Beasainen egindako ekitaldian. Goierri Bizia lemapean, lehengo eta egungo alderdikideak elkartu dituzte. Besteak beste, bazkaria, umeentzako jolasak eta kontzertuak izan zituzten. Goierriko EAJren izenean, balorazio “oso positiboa” egin dute asteburuko ekitaldiaren inguruan. Ospakizunarekin eta jendearen partehartzearekin “oso gustura” agertu dira; “ia 400 lagun elkartu genituen omendu, alderdikide eta jarraitzaileen artean”. Eguneko ekitaldi nagusia, bazkalondoan egin zuten ekitaldia izan zen. Bertan, trantsizioaz geroztik herrigintzan jardun duten EAJko alkate eta zinegotziak omendu zituzten. Ekitaldia “oso hunkigarria” izan zela azaldu dute, hautetsi horiei guztiei “ondo baino hobeto merezi duten eskerrona” agertu baitzieten. Alderdiko jende helduaren eta gazteen arteko elkarlana ere azpimarratu nahi izan dute, “EGIko gazteek eta herriko hainbat jarraitzaile gaztek alderdiaren eta gure herriaren alde aritzeko erakutsi duten lanerako gogoa eta ilusioa” itsaropenez hartu baitituzte. Azkenik, EAJko kideek “Goierriren eta gure herriaren alde lanean” segitzeko borondatea agertu dute eta hurbildu nahi duten guztientzat “ateak zabalik” dituztela gogorarazi dute.

Beasaingo Hitza

Ganbera-musika nagusituko da Antioko 29. Musikaldian

 Kup taldeak eman dio hasiera musikaldiari, Mendelsshon erromantikoaren monografikoarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ugaro eskolan etzi hasiko dituzte klaseak ikasleek

Legorretako Ugaro herri eskolan etzi, osteguna hasiko dute ikasleek ikasturtea, 09:00etan. Lehen bi asteetan goizez bakarrik ariko dira, Haur Hezkuntzakoak 12:30a arte, Lehen Hezkuntzakoak 13:00ak arte. Bestetik, bi urtekoen gelan hasiko diren haurren ...

Aimar Maiz

‘Gazte mundu’ ekimena aurkeztuko dute Lazkaon

Eusko Jaurlaritzak sustatutako Gazte mundu ekimena Lazkaon gauzatuko da aurten. Gaur eguerdian aurkeztuko dute. Euskal diasporari begira sortutako jarduera-programa da, eta euskara irakasleei eskainiko diete aurtengoa. Munduan zeharreko euskal etxeetak...

Aimar Maiz

Euskara eskoletarako diru laguntzak eska litezke

Euskara ikasteko eskolengatik diru laguntzak emateko deialdia egin du Lazkaoko Udalak. Matrikularen erdia finantzatuko du. Baldintzen artean, Lazkaon erroldatua egotea, langabezian egotea, eta eskolen %80ra joatea daude, besteak beste. Eskaera urriaren...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa