Ander Deunaren jaietako bigarren larunbatean, mozorrotuen festa ari dira ospatzen.


Gaur arratsaldean Euskaraldia aurkeztu dute Gernikako Arbola plazan. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz

Bilera bihar egingo dute 18:30ean Legazpiko udaletxeko areto nagusian; uda aurreko azkena da

Idoia Rubial eskalatzaile zumarragarrak, Maite Zumarragarekin batera, Amerikako Estatu Batuetako Yosemite parke naturaleko Nose pareta igo du. Nose Yosemiteko horma nagusietako bat da eta pareta hau eskalatzea lortu duten lehenengo

Ana Gisasola zumarragarrak bere bigarren liburua aurkeztuko du bihar, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean. Liburuaren izenburua El despertar de la consciencia da. Lehen liburuan gorputza garatzeko erramintak eskaintzen zituen

Etzi, asteazkena, Ordizian egingo duten Euskal Jaietako azoka berezia aurkeztu dute eguerdian Donostian. Azokaren barruan, Latxa ardiaren esnez egindako XXXIX. Gazta-lehikaeta entzutetsua ere egingo da, Beti-Alai pilotalekuan. Ordiziako Udalak, Idiazabal Gaztaren Kofradiak eta Idiazabal Jatorri Izendapenak elkarlanean antolatu dute aurten ere lehiaketa. Goizeko 10:30ean hasiko da lehiaketa etzi, eta 13:30ak aldera jakingo da zein artzainek egin duen aurteko gaztarik onena. Irabazlea jakinda hasiko da urteroko enkantea. Iaz Rikardo Remiro izan zen artzain saritua eta Bilboko Porrue jatetxeak 7.300 euro ordaindu zituen gazta erdiagatik. Enkantean, ohi bezala, lehiaketan lehendabiziko hiru tokiak eskuratu dituzten gaztak jarriko dituzte enkantean. Saridunak 1.550 euro jasoko ditu, eta Ordiziako gazta lehiaketa irabazi izanaren ospea. Aurten ere Juan Mari Arzak sukaldaria izango da epaimahai-burua, gainerako 25 epaileen artean egongo dira Martin Berasategi, Hilario Arbelaitz, Iñigo Lavado, Pedro Subijana eta Elena Arzak sukaldariak, David de Jorge, Mikel Zeberio eta Tito Irazusta kazetariak, eta Bittor Rodrigez, Monica Castillo eta Jesus Salmeron teknikariak. Beste lehiaketak Euskal Jaietako azoka berezian gazta lehiaketak pizten du interes gehien, baina ez da egun horretan egiten den azoka bakarra. Hala, urtero bezala, Jose Migel Barandiaran plazan fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa egingo dituzte. Piriniar Arrazako Behi-Azienda Lehiaketa ere izango da, hau Garagartza Plazan. Abeltzainek bertako [...]




Iosu Garai (Legazpi, 1958) Ikatza argazkilari elkarteko lehendakaria da. Argazkiak egiteko edozein lekuk balio duela dio, eta urteak daramatza baieztapen hori egia dela erakusten. Zaletasun bat. Ezagunena argazkilaritza da, baina bestela, mendia eta ...

Egunotan Euskal Jaiak ospatzen ari dira Ordizian. Asteazkena izango da egun handia, gazta eta odolki lehiaketekin, baina gainontzeko egunetan ere badago zer egin edo zer dastatu. Gaur, esaterako, film laburren emanaldia egingo dute 19:30ean Herri Antz...

Idiazabalgo Gazte Asanbladak antolaturik, larunbat arratsaldean triatloia egin zuten herriko gazteek. 15 lagunek parte hartu zuten, hirunakako bost talde osatuz. Taldeko partaide bakoitzak igerian, korrikan eta bizikletan egin behar izan zuten. Jende u...

Joan den larunbatean, Segura, Mutiloa eta Zeraingo 80 lagun inguru joan ziren Arantzazura mendiz, urteroko erromesaldian, eguraldi fresko baina eguzkitsua lagun zutela. Ohi bezala, Urbian egin zuten bazkatzeko geldialdia, eta behin Arantzazura iritsi z...