Albisteak

Lampedusako egurrezko gurutzea Zumarragako elizetan egon da

Lampedusako gurutzea Zumarragan egon da eta herriko sinistunek etorkinen alde otoitz egin dute. Gurutze hori Lampedusan itotako etorkinen txalupetako egurrekin egin zuten eta Frantzisko Aita Santuak gurutzea bazter guztietara eramatea

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Jubilatuek pentsio duinen aldeko kontzentrazioa egin dute

Pentsiodunek kontzentrazioa egin dute gaur Areizaga-Kalebarren plazan, pentsioen igoera duina eskatzeko. Deialdiak arrakasta handia izan du, 400 lagun baino gehiago elkartu baitira. Datorren astelehenean berriro egingo dute kontzentrazioa, 11:30ean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ezekiel Vazquez igerilaria Euskal Herriko txapeldun orde

Bular estiloko 200 metroan zilarrezko domina eskuratu du eta 100 metroan brontzea.

Goierriko Hitza

«Afizioz eta ofizioz dut baserria gogoko; egiten dena nahiz bizimodua»

Maria Jesus Insausti Onda baserritarra da. Umetatik du gogoan etxeko negozioaren parte izatea. 1925az geroztik ari dira Iztueta baserrian esnearekin lanean ...

Goierriko Hitza

Jende ugari hurbildu da Olaberrira, XVIII. Herrialdeen eguna ospatzera

Olaberriko frontoia jendez bete da eta bertaratu direnek hainbat herrialdetako jakiak eta edariak dastatzeko aukera izan dute

Goierriko Hitza

Trio mezzo ganbera taldeak joko du bihar Igartzan

Trio mezzo ganbera taldeak Beasaingo Igartza jauregian joko du larunbatean, 20:00etan hasita. Musikene zentroan elkar ezagututako hiru musikarik osatzen dute taldea: Ana García biolin joleak, Pabro Menéndez gitarra joleak eta Amparo Infante biola jol...

Beasaingo Hitza

Babes ofizialeko etxeen zozketaren zerrenda zuzenak ikusgai daude

Joan den apirilaren 25ean Ordiziako Herri Antzokian egin zen babes ofizialeko 60 etxeren zozketaren zerrenda zuzendu dituzte dagoeneko. Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, Ordizia Lantzen kudeatzen duen Esarbe enpresak zerrenda okerrak bidali zituen hasiera batean, eta akats guztiak zuzenduta, zerrenda zuzena ikusgai dago berriz Ordiziako Udalaren webgunean. Webgunean ez ezik, Udaltzaingoan (07:00-21:00) eta herritarren arretarako bulegoan (08:00-13:30) ere kontsulta daitezke zerrendak. Edozein kontsultarako honako telefono zenbakira dei daiteke: 943 21 23 54 (Ordizia Lantzen).

Ordiziako Hitza

Ilarduiatik Otzaurtera joango dira igandean mendizaleak

Ordiziako Mendizaleak elkartekoak Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako mendi mugetan barrena egingo dute igandeko irteera. Ilarduiatik (Araba) abiatuko dira, handik Olano, Urdalurtik pasa eta Otzaurten bukatuko dute eguneko ibilaldia. Ordiziatik 07:30ean abi...

Ordiziako Hitza

Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko bilkura, gaur

Gaur arratsaldean, 20:00etan, emakumeenganako indarkeria salatzeko hileroko kontzentrazioa egingo dute Ordiziako Plaza Nagusian. Kimetz emakume elkarteak egin du deialdia, eta herritar guztiei egin die parte hartzeko deia, indarkeria horrekin amaitzeko...

Ordiziako Hitza

Patxi Ezkiagak bere azken liburua aurkeztuko du Legorretan, bihar

Patxi Ezkiaga idazle eta olerkari legorretarrak otsailean argitaratu zuen Oteiza. Profetaren 14 hitz liburua herrikideen aurrean aurkeztuko du, bihar. Aurkezpen ekitaldia 19:30ean izango da, idazlearen beraren izena duen kultur etxean. Ezkiagarekin bat...

Aimar Maiz

Mariren jaitsierako lehen entsegua bihar izango da

Aurtzaka dantza taldea dagoeneko hasia da festei hasiera ematen dien Mariren jaitsiera prestatzen. Aurreneko entsegua, bihar egingo dute, 20:00etan, Antzizar kiroldegian. Parte hartu nahi duten guztiei, bertara joateko deia egin diete.

Beasaingo Hitza

Festak musikaz beteta

Dagoeneko bi aste besterik ez dira falta aurtengo Loinatz jaiak hasteko. Maiatzaren 18an hasi eta 27ra arte iraungo dute festek, eta urtero bezala, musika eskaintza zabalarekin datoz. Besteak beste, Bongo Botrako, Inoren Ero Ni, Gozategi, Ingo al deu? eta Lain taldeek joko dute. Gurutze Sukia kultur teknikariak azaldu duenez, festa batzordean proposatutako taldeak dira denak. Egunaren arabera, musika mota bat edo bestea jartzen saiatzen dira, estiloa eta egun bakoitzeko publikoaren adina kontuan hartuta. «Taldeetan emakumeen presentzia» bermatzen ere saiatzen dira. Jaien aurreneko egunean, hilaren 18an, bertako taldeen kontzertua egingo dute, txosna batzordeak antolatuta. Sukiaren hitzetan, «aurreneko ostirala herriko taldeentzat» gordetzen dute. Having a laugh, TLS, Wild Hearts eta Hell Beer Boys taldeak igoko dira txosnetako oholtzara. Bideluze plazan berriz, «adin guztietarako modukoa den talde bat» jarri nahi izan dute, aurten Gozategi talde oriotarra; izan ere, Mariren jaitsiera dela eta, herritar gehien ateratzen den eguna da ostirala. Larunbata, gazteentzat Larunbata berriz, «batez ere gazteentzako eguna» izaten da, eta horien gustuko taldeak ekartzen saiatzen dira, «dantzarako modukoak gehienetan». Gazteen eskariz, Lain eta Bongo Botrako taldeak ekarriko dituzte. Lain, euskal talde gaztea da, pop musika egiten duena, eta gazteenen artean arrakasta handia izan duena. Bongo Botrako ere talde gaztea da, baina sona handia izan du Todos los días sale el sol [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa