Albisteak

Gaur hasi da Legazpin Goierriko bola txapelketa

Ibon Minerrek irabazi du. Sailkapeneko lehenengo emakumezkoa Naiara Peñagarikano da eta lehenengo gaztea Patxi Ormazabal da.

Goierriko Hitza

Lau pilota partida hartuko ditu Legazpiko frontoiak

Neurketak Gipuzkoako Binakako txapelketaren baitan eta binakako Udaberri Sariaren baitakoak izango dira

Goierriko Hitza

«Orain arte haurrekin lan gehiago egin dudan arren, gustura nabil nerabeekin»

Maider Alberdik (Ormaiztegi, 1994) Haur Hezkuntza ikasi zuen Gasteizen. Behin ikasketak amaituta, Budapesten (Hungaria) izan zen iaz Pikler pedagogian formazioa jasotzen. ...

Goierriko Hitza

Zerkalde kalea inauguratu dute

Gaur eguerdian inauguratu dute Segurako Zerkalde kalea. Udaletxean kafetxo bat hartuz obraren inguruko datuak entzun ahal izan dituzte bertaratuek. Jarraian, Jermanene inguruan agurra dantzatu dute dantzariek eta zinta moztu dute. Zerkalde berria ikusi...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Oianguko partaidetza prozesuaren lehen bilera asteartean izango da

Datorren asteartean, hilak 24, egingo da Oianguko parkearen etorkizuna zehazteko joateko Ordiziako Udalak abian jarri duen partaidetza prozesua. Udaletxeko batzar aretoan izango da, 19:00etan. Atzo arratsaldean aurkeztu zituzten prozesuaren nondik norakoak, eta inguratu ziren herritarrek prozesuarekiko izan zitzaketen kezkak eta zalantzak argitzeko aukera izan zuten. Oiangu ordiziarren naturgunea dela jabetzea eta  haren etorkizuna elkarrekin diseinatzea eta adostea da prozesuaren helburua. Bideo proiekzio batekin eman zioten hasiera aurkezpenari, eta ondoren, Izaro Intsausti partaidetza zinegotziak prozesuaren berri eman zuen. Lau fasea izango ditu: lehenengoa, aurrelanei dagokiena, dagoeneko egin dute; bigarrenean, herritarrekin bilerak egingo dituzte (apirila-ekaina); hirugarrenean herritarren eta teknikarien arteko elkarrizketak bideratuko dituzte (ekaina-iraila); eta laugarrenean, prozesuaren emaitzen berri emango diete herritarrei (iraila-abendua). Oraingoa bilera fasea da, eta horietako lehenengoa datorren asteartean izango da. Hala ere, eta ordutegi kontuengatik inor bileretan parte hartu gabe gera ez dadin, bilera bakoitzerako bi egun posible jarri dituzte. Hauxe da egutegia: -1. bilera: apirilaren 24an, 19:00etan, edo apirilaren 26an, 15:00etan. -2. bilera: maiatzaren 8an, 19:00etan, edo maiatzaren 10ean, 15:00etan. -3. bilera: maiatzaren 22an, 19:00etan, edo maiatzaren 24an, 15:00etan. -4. bilera: ekainaren 5ean, 19:00etan (dena bilera bakarrean) Horrez gain, prozesuan zehar tresna izateko webgune bat jarri du martxan udalak, eta bertan lor daiteke prozesuari buruzko informazio osoa. [...]

Ordiziako Hitza

Estanda Ordizia eta Tecuni Bilboren arteko derbia bihar Majorin

Azken urteetako derbirik interesgarriena jokatuko dute bihar Estanda Ordiziak eta Tecuni Bilbok Ordiziako Majori kiroldegian (16:00). Areto futboleko Espainiako zilarrezko mailako behin-behineko liderra da Ordizian, eta Bilboko taldea hirugarren dago z...

Ordiziako Hitza

Emakumeen korrika taldean izena emateko deia egin dute

Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak eta Majori kiroldegiak emakumeen korrika taldea sortu nahi dute “emakumeen jarduera fisikoa sustatzeko ideiarekin”. Ordiziako emakumeen kirol parte hartzearen diagnostikoaren arabera, desberdintasun fisikoak, interes ezberdinak, ikasketak, familia eta beste hainbat faktore direla medio, emakumeek gizonek baino nekezago heltzen diote kirolari. “Ordizian errealitate hori aldatu nahi dugu”, zehaztu dute sustatzaileek. Talde horretan parte hartu nahi duten emakumeek izena eman dezakete dagoeneko Majori kiroldegian. Ez dago ezer ordaindu beharrik. Hamasei urtetik gorako edozein emakumek har dezake parte –adinez nagusi ez direnek gurasoen baimena behar dute–. Asmoa astean bi egunetan elkartzea da, astearteetan eta ostegunetan, 19:00etan, eta Majorin elkartuko lirateke. Ordubete saioak lirateke, eta Hegoi Arrieta izango da irakaslea. Atzo egin zuten talde hori sortzeko deialdia Odilo Rivela kirol teknikariak eta Kristina Altuna Berdintasun teknikariak. Hamabost bat emakume ere azaldu ziren aurkezpen deialdira, eta sustatzaileek haien kezkei buruzko azalpenak eman zizkieten. Ezberdintasunak Altuna teknikariaren arabera, emakume nerabeek eta gazteek mutilek baino errazago uzten diote kirola egiteari, “sozializazioa desberdina izan delako emakumeentzat eta gizonentzat”. Horrez gain, teknikariak adierazi du “gizonek errazago” bilatzen dutela haientzako denbora, “baina emakumeek beste behar batzuei eman diete lehentasuna, zaintza eta etxeko ardurak tartean”. Emakumeen ariketa fisikoa “sozialki” ez dela berdin sustatzen adierazi du, eta “esanahai [...]

Ordiziako Hitza

Pirritx eta Porrotx Ederrenan izango dira igande honetan

‘Zazpikoloroa’ ikuskizun berria eskainiko dute Ederrenan bi saiotan: 16:00etan eta 18:30ean.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ampo Ordizia, Kopako finalerako prest

Ampo Ordiziak bere historiako lehen final handia jokatuko du igandean Palentziako La Balastera estadioan Valladolideko El Salvador taldearen aurka, Espainiako Kopako finala. 13:00ean hasiko da finala, eta 15:00ak alderako jakingo da nor den irabazlea. Ampo Ordiziak atzo egin zuen Palentzia abiatu aurreko azkenaurreko lan saioa, eta une hori baliatu zuen Goierriko Hitza egunkariak teknikari eta jokalariekin hitz egiteko. Bai Axio Araña entrenatzaileak eta baita Paul Healy kirol zuzendariak ere “lasai” ikusten dute taldea, eta aste berezia dela ukatu gabe, lan saioetan aparteko ezer ez direla egiten ari nabarmendu dute. Arañak orain arte bezala jarraitzeko deia egin die jokalariei, eta Healy kontzentrazioa eskatzen ari zaie. Jokalarien artean, berriz, Joanes Aierbe kapitainak El Salvadorrek dituen jokalari erabakigarriei egin die aipamena, eta Imanol Iruarriz gazteak nabarmendu du kalean finalari buruz besterik ez dela hitz egiten. Azkenik, Aitor Araña presidenteak adierazi du finala irabazten badute urteetan egindako lanaren saria izango litzatekeela. Egia dena da Palentzia Goierriko zalez beteko dela asteburuan. Asko eta asko dira modu batera edo bestea Gaztela hiri horretara joango direnak, baina Ordiziak geratzen direnek izango dute non gozatua. Izan ere, udalak antolatuta, bihar iluntzean errugbi partidetako argazkiekin egindako proiekzio bat emango dute Plaza Nagusian (19:00-21:00), eta jokalari guztiek sinatutako elastiko bat [...]

Ordiziako Hitza

Asier Kidam magoaren saioa Barrenan

Asier Kidam Gasteizko magoak 3 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduriko magia saioa egingo du gaur arratsaldean, 17:30ean, Ordiziako Barrena kultur etxean. Hitzaro Euskara Elkartean antolatutako Ikusi Makusi programaren barruko ekitaldia izango da.

Ordiziako Hitza

Oianguko prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udalak

Ordiziako Udalak Oiangurako prestatu duen prozesu parte hartzailea aurkeztuko du gaur udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Udalak finkatu ditu dagoeneko prozesuaren printzipio nagusia, eta gaurko aurkezpenaren helburua prozesua zabaltzea da, herriko talde eta eragileek parte har dezaten. Prozesuaren helburua herritarren proposamenak jasotzea da, herritarrek Oiangun zein proiektu garatu erabakitzeko. Prozesu hori parte hartze dinamiketan oinarritutako lau bileratan gauzatuko da. Gaurko aurkezpenearen ondoren, datorren asteartean, hilak 24, izango da lehen bilera, 19:00etan, udaletxean.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa