Parte hartzea handia izaten ari da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar.


Jon Ander Albisuk atzo Tolosan galdu ondoren ez du aukerarik binakakoan aurrera egiteko

Goierrik 69.488 biztanle ditu, Gaindegiak argitaratutako azken datuen arabera. 2.000 urtetik hona igoera nabarmena izan da, 4.196 bizilagun gehiago baititu egun. ...

Emakuzmezkoen 23 urtez azpikoen mailan Uxue Ibañez izan zen bigarrena eta Irati Zubizarreta hirugarrena.

June Garitano eskiatzaile urretxuarrak eskolarteko munduko txapelketan parte hartu zuen joan zen astean. Txapelketa Estatu frantziarreko Grenoble hirian egin zuten. Garitanok bi probatan parte hartu zuen eta batean 11. postuan

Larunbatean zendu zen Frantzian 47 urte zituela gaixotasun luze baten ondorioz

Apirilaren 14an izango da Gabiriako mendi lasterketa

Ea eta Izpaztergo Luis Anjel Abortizek eta Aitor Okamikak irabazi dute mus txapelketa

Euskal presoen aldeko Herrira mugimenduak bilera egingo du, gaur, Legorretan, 19:30ean kultur etxean. Festetan, maiatzaren 19an deituta dagoen Plazak bete ekimena eta txosna jartzea izango dituzte batzarreko hizpideak.

Loinatz jaietarako kartela aukeratzeko lehiaketa martxan da. Epaimahaikoak launa finalista aukeratu ditu helduen eta gaztetxoen mailan, eta orain, jendearen boto bidez aukeratuko dute irabazlea. Horretarako, loinatzjaiak2012.wordpress.com blogean sar...

Sortu berri den Ikasle Abertzaleak taldeak antolatu zuen ikasleak biltzeko lehendabiziko topaketa; elkar ezagutzea eta ikastetxeetan ikasleek dituzten arazoak identifikatzea izan ziren xede...

Legazpiko Udalak herrian dauden hiri ekipamendu guztiak aztertzeko prozesuari hasiera emango dio asteazkenean. Iaz egindako azterketa bat oinarri hartuta egingo dute aurtengoa, zenbait zehaztapen gehiagorekin. Prozesu honetan herritarren iritziak eta proposamenak bildu nahi dira, guztien artean herritarrentzat baliabide egokienak aukeratzeko helburuarekin. Hiri-ekipamendu gisa ezagutzen dira udaleko zerbitzuak hartzen dituzten eraikinak, kultur etxea edo gizarte zentroa, adibidez. Baina baita, herriko talde ezberdinek erabiltzen dituzten eta udalarenak direnak lokalak ere, Iratzarri emakumeen taldeak, musika taldeek edo bertso eskolak berak erabiltzen dituztenak, batzuk aipatzearren. Hiru helburu zehaztu ditu horretarako udalak: Herritarrek Legazpiko ekipamenduen balorazioa egitea eta beharren diagnostikoa lantzea. Ekipamenduak erabiltzeko irizpideak adostea, lehentasuna duten beharrak zehaztea eta behar horiei erantzuteko ekipamenduen ezaugarriak definitzea. Erabiltzeko irizpideak, beharren lehentasunak eta ekipamenduen ezaugarri nagusiak aztertuta, Legazpiko ekipamendu beharrak asetzeko eraikinen banaketa proposatzea. Herritarrek egingo dute azterketa eta beraiek luzatuko dituzte proposamenak. Ondoren, udaletxeko teknikariek lana izango da, hauek egingarriak diren ala ez zehaztea. Hau da, ekonomikoki edo teknikoki bideragarriak diren edo ez erabakitzea, alegia. Udalak, gainera, Elhuyar Aholkularitzaren laguntza izango du prozesu guztian zehar. Hiru bilera aurreikusi dituzte prozesua burutzeko. Lehena asteazkenean izango da, 18:30etik aurrera gizarte zentroan. Maiatzaren 9rako eta ekainaren 13rako daude aurreikusita ondorengoak. Momentuz, 18:30ean jarri dute ordua, nahiz eta bilerak burutuko [...]

Emaneurre taldeak antolatutako Ordiziako esku pilota txapelketa herrikoia ate joka da. Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea. Emaneurre taldearen webgunean ez ezik, Sugaar, Amonane, Urdin, Leizea eta Orlegi tabernetan ere eman daiteke izena, maiatzaren 4a bitarte. Pilotan federatuta daudenek ezingo dute parte hartu txapelketan, eta parte hartu nahi dutenek honako baldintzak bete beharko dituzte: Ordizian jaioa edo erroldatua izatea, eta hala ez bada, herriarekin lotura zuzena izatea. Txapelketaren antolatzaileek maiatzaren 9rako deitu dute lehen bilera norgehiagokak eta datak zehazteko. 20:00etan da bilera. Bilerara gerturatzea ezinbestekoa izango da, besteak beste, egun horretan ordaindu behar delako txapelketaren izen-ematea (20 euro bikoteko). Txapelketa Santa Ana jaietan bukatuko da.

Josetxo Mujika zumarragarra distantzia motzeko eta esprint duatloietan Euskal Herriko txapeldun izendatu dute

Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu asteburuan Beasainen. Horietako hiru, kobrezko kableak lapurtzea egotzita atzeman zituzten, larunbatean. Ostiralean, beste gizonezko bat atxilotu zuten, exibizionismoagatik. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sai...


Beasaingo Udalak antolatuta, datorren asteazkenean, hilak 25, etxeko zerbitzuari buruzko lege berriaren inguruko hitzaldia egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko batzar aretoan.