Parte hartzea handia izaten ari da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar.


Emakumezkoetan Nerea Sorondo nagusitu zaio Maika Ariztegiri. Imanol Illarramendi harri jasotzailea Azpeitiako finalean izango da.

Auto gidari batek istripua izan du bart Barrenkalean. Gehiegizko abiaduran zihoan eta kale bukaerako bi zuhaitz bota ditu. Ondoren, aparkatuta zegoen auto baten kontra jo du eta auto hau txikituta

Ikastetxeek jaialdiak egin dituzte eta Zumarragako plazan dantzaldia egiten ari dira. Bihar goizean Lurrako dantzariek Urretxuko baserrietan dantza egin dute eta Iparragirre Balerdi musika tailerrekoek Urretxuko kaleetan joko dute. Arratsaldean,

Maddalen Arzallusek Joseba Apaolaza aktore urretxuarrari elkarrizketa egin dio eta Urretxun izan da, bertako hitzak ezagutzen. Norbait edanda dagoela esateko ‘postortuta’ dagoela esaten dela azaldu diote, besteak beste. Bideoa ikusteko,

Gabiriako gazteek egindako Bertso Road Movie lanak eta Jon Martinek aurkeztutako Urpeko bertsoak izenekoak irabazi dute Bertsomovieda lehiaketa. 900 euroko saria bien artean banatuko dute. Hala erabaki du epaimahaiak. Publikoaren saria ere Bertso Roa...




Pasa den larunbatean Osinalde Sariketako finala ospatu zuten Gabiriako izen bereko elkartean. Amaia Iturriotz uirretxuarra zen finaleko goierritar bakarra, eta berak eraman zuen garaipena. Gotzon Aranburu kazetariak bideoz jaso zuen saioa. Entzuleen iritziak eta epaimahaiaren puntuaketak bat egin zuenez, bigarren saria eskaini zen, eta hori Peio Ormazabal arrigorriagarrarentzat izan zen. Bertsorik onenaren saira bestalde, Josu Oiartzabal azpeitiarrak lortu zuen, zortziko txikiko ofiziotan botatako bigarren bertsoarengatik. Honakoek lehiatu zuten Osinalden: -Maddi Ane Txoperena (Hendaia) -Peio Ormazabal (Arrigorriaga) -Nekane Zinkunegi (Arrigorriaga) -Josu Oiarzabal (Azpeitia) -Amaia Iturrioz (Urretxu) -Imanol Uria (Algorta) Jokin Muruak jarri zikien gaiak eta kopletan Joseba Iztueta eta Iban Maiz trikitilariek lagundu zieten. Afaltzera 115 lagun eta saioa entzutera adin guztietako 200 lagun inguru bertaratu ziren. Irakurri GoiBerriren 10. alean Osinalde sariko finalari begira Amaia Iturriotz gazteari eginiko elkarrizketa.

Ampo Ordiziak balentria egin du gaur Urbieta zelaian Bizkaia Gernikari irabazita (5-19). Euria goian-behean ari zuela, lau puntuak lortu eta bigarren bukatu du Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularra, Santboianak galdu egin baitu La Vilaren aurka. Hartara, play off-etako lehen txanda ez du jokatu beharrik izango Ordiziak, eta zuzenean finalerdietako partida jokatuko du, eta gainera, Altamiran izango da partida hori. Axio Arañak zuzendutako taldea aurretik joan da markagailuan partida osoan. 22. minutuan lortu du lehen entsegua (0-7) eta emaitza horrekintxe bukatu da lehen zatia. 53. minutuan, Julen Goiak beste entsegu bat sartu du (0-14), eta 65. minutuan Lolotongak hirugarrena, baina kasu honetan hagetara asmatu gabe (0-19). 74. minutuan Magunazelaiak lortu du bizkaitarren partidako entsegu bakarra (5-19). Ligako sailkapena: 1. VRAC Quesos Entrepinares (zuzenean finalerdietara) 2. Ampo Ordizia (zuzenean finalerdietara) 3. UE Santboiana (final laurdenak) 4. La Vila (final laurdenak) 5. Gernika (final laurdenak) 6. Getxo (final laurdenak) 7. El Salvador 8. Ciencias Sevilla 9. Universidade de Vigo 10. Alcobendas (Promozioa) Carlos Mediavillaren argazkiak

Bareak merkatari eta ostalarien elkartea denda-ardo azoka ari da egiten atzotik Bideluze plazan. Hamabi upategitako ardoa dastatzeko aukera dago, hamar etxolatan banatuta. Atzo arratsaldean ireki zituzten lehen aldiz etxolak, eta Bareaketik adierazi dutenez, “eguraldiak asko laguntzen ez badu ere, jende dezente ari da mugitzen”. Atzo arratsaldean, esaterako, “une batean euririk ez zuen egin eta inguru guztia jendez bete zen”. Eguzkitik babesteko sonbrillak euritik babesteko ari dira erabiltzen elkarteko tabernariak. Azoka gaur arratsaldean ere irekita egongo da, 18:30etik 22:00etara arte. Gaur izango da azken eguna. Aurtengo berrikuntzen artean, eguerdian egin duten bazkaria izan da. 180 lagun inguru elkartu dira Loinazko San Martin plaza azpian, paella jateko. Elkarteko kideak, upategietakoak eta herritarrak elkartu dira. Goizean goizetik hasi dira sukaldariak paella egiten. Azken hilabeteetan, elkarteko dendetan erosketak egin dituztenen artean zenbakiak banatu dituzte, eta ONCEko zozketarekin bat eginez, zenbaki saridunen jabeek bazkarirako txartela lortu dute. Azokak irauten duen bitartean elkarteko kide egiten direnei Bareakek atera dituen kamiseta eskuratuko dute. Elkartearen logoaren marrazkia daramate kamisetek, kirola egiteko aproposak. Dagoeneko bazkide denak, berriz, kamiseta erosteko aukera ere badu. Azokaren azken txanpan erosketak egiten dituztenek elkarteak zozkatu dituen ardo kopak eskuratzeko aukera du oraindik. Izan ere, ekimen honekin, elkarteko denda eta tabernen arteko elkarlana bultzatu nahi izan [...]

Jose Manuel Azpeitiaren lotería administrazioan 771.491 euroko saria banatu dute. Loteria Primitiva izeneko zozketan izan da, osteguneko sariketan. Zorteduna nor den ez dakite, baina lau euro jokatu eta 128 milioi pezeta baino gehiago eskuratu ditu, s...