Albisteak

«Urkia lasaia da, bista ikaragarriak ditu eta oroitzapen on ugari dakarzkit»

Herriko udaletxean lan egiten duen Jose Luis Aranburu (Itsasondo, 1968) Urkiako jaiak antolatzen aritzen da, auzoarekin lotura estua baitu. «Nire ama ...

Goierriko Hitza

Osasuna eta historia, eskutik

Aurten 750 urte betetzen dira Ordiziak hiri-gutuna jaso zuenetik. Urteurren borobil horren ekitaldi instituzionala eta nagusia uztailaren 28ra arte egingo ez bada ere, ...

Goierriko Hitza

Larunbateko inauterietako dantzaldia Ederrenan izango da eta sarrera hartu behar da

Eguraldi txarra dela eta, larunbat arratsaldeko dantzaldia eta mozorro lehiaketa Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira. Festa 18:00etan hasiko da eta 21:00etan amaitu. Aforo muga dela eta, segurtasunagatik, ezinbestekoa da sarrera

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Loiolako auzipetuen alde bertso desafioa egingo dute bihar Gabirian

Gabiriako eta Azpeitiako taldeen arteko bertso desafioa egingo dute. Bildutako dirua, auzipetuei isuna ordaintzen laguntzeko izango da.

Goierriko Hitza

Behi munduko Rolls Royce-ak

Rolls Royce autoak munduko dotoreenak dira. Estimatuenak. Behien artean ere badago estima berezia duen arraza bat: limusin arraza. Frantzian dute jatorria, baina mundu osora hedatu dira klima guztietara egokitzen direlako

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zuhaitzen txanda da udal egutegiko lehiaketan

Urtarrileko orrian agertzen den zuhaitza San Juan auzoan dagoen platanondo bat da

Goierriko Hitza

Lizuan.com hartuko du bihar Biok Zerbitzuakek

A-2 mailari eusteko fasearekin jarraituz, Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Lizuan.com liderra hartuko du bihar Majorin, 18:00etan. Azpeitiako taldea lider doa, eta etorkizun oneko jokalari gaztez osatuta dago. Aste Santuko oporren ondoren, ez dit...

Goierriko Hitza

Harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute hilaren 17an

Beroa Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak antolatuta, harrera familien inguruko hitzaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 17. Hazi, hezi, bizi lemapean, Izaskun Ugarte Beroa elkarteko lehendariak, Leticia Martin psikologoak hitz egingo dute. F...

Beasaingo Hitza

Irabazi, eta zain egon

Igandean jokatuko da Espainiako Ohorezko Mailako liga erregularraren azken jardunaldia. Ampo Ordiziak Bizkaia Gernikaren aurka jokatuko du Urbieta zelaian, 12:30ean. Bi taldeei komeni zaie partida irabaztea. Ordiziak bigarren postua eskuratzeko lortu nahi du garaipena, eta Gernikak laugarren postua eskuratzeko. Hala ere, bi taldeentzat ez da nahikoa puntuak lortzea, haien aurkari zuzenek zer egiten duten ikusi beharko dute, eta bi taldeek zelai berari begira egongo dira, La Vilak eta Santboianak Alacanten jokatuko duten partidari begira. La Vilak irabazten badu eta Ordiziak ere bai, Ordizia bigarren sailkatuko litzateke eta La Vila laugarren. Santboianak irabazi balu, berriz, Kataluniako taldea sailkatu litzateke bigarren, Ordizia hirugarrena izango litzateke, eta Bizkaia Gernikak laugarren postua eskuratzeko aukera izango luke, baldin eta Ordiziari irabazten badio. Irabazi, eta zain egon, hori da bi euskal taldeek igandean egin behar dutena. Urbietako partida zirraragarria izatea espero da. Euria egingo du asteburuan, eta Gernikako zelaia lokaztuta egongo da seguru asko. Joko molde ezberdineko taldeak dira Gernika eta Ordizia, eta zelaiaren egoera ikusita, bizkaitarrek abantaila dutela pentsa daiteke. Hala ere, Axio Araña Ampo Ordiziaren entrenatzaileak ez du aitzakiari jarri nahi, eta dakiten bezala jokatuz gero puntuekin itzultzeko aukera ikusten du. Etziko partidarako Xabier Lerma eta Joan Tudela berreskuratu ditu Arañak. Sailkapenari buruzko informazioa [...]

Ordiziako Hitza

Estanda Ordiziak Galizian jokatuko du bihar

Espainiako Zilarrezko mailan ari den Estanda Ordizia areto futboleko nesken taldea gaur iluntzean abiatuko da A Coruña aldera (Galizia) Valdetires Ferrolen aurka jokatzera. Galiziako taldeak Goierrikoak baino hiru puntu gehiago ditu, eta gainera, part...

Ordiziako Hitza

Erretzeari uzteko ikastaroa antolatu dute

Datorren maiatzaren 9an, asteazkena, erretzeari uzteko ikastaro bat hasiko da Beasaingo udaletxeko batzar aretoan, 19:00etan. Ordiziako eta Beasaingo udaletako ongizate sailek antolatu dute, eta bi herri horietako herritarrek ez ezik, Arama, Altzaga et...

Beasaingo Hitza

Inoiz baino haur gehiagok hartu dute parte Pazko Asteko tailerretan

Asteartean hasi eta bihar amaituko dira Urretxuko eta Zumarragako udalek Pazko Asterako antolatu dituzten haurrentzako tailerrak; 90 bat haurrek hartu...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iker Lasa: «Espektatiba handiegiak sortzea ez da ona, nahiago dut partidaz partida joan»

Denboraldi borobila egiten ari da Beasain, eta azken partidetako emaitza onei esker, igoera fasea jokatzeko postuetan sartu da taldea. Igande honetan partida garrantzitsua jokatuko dute, sailkapenean arerio zuzena duten Barakaldoren kontra. Iker Lasa (Legorreta, 1977) entrenatzailea gustura dago taldea egiten ari den denboraldiarekin, baina ez du espektatiba handiegirik sortu nahi, eta nahiago du partidaz partida joan. Bost jardunaldiren faltan, 3. postuan dago Beasain. Orain arte denboraldi borobila egin duzue. Orain arte bai. Egia esateko urte osoan egon gara aurreko postuetan, ez aurreneko lauetan, baina bai aurrealdean. Orain azken txanpan sartu gara, eta azken partidetako emaitzak ikusita, espektatiba batzuk ari dira sortzen. Ez dakit hori ona den, baina horrek esan nahi du denboraldi ona egiten ari garela. Hala ere, nahiago dut benetako balorazioa denboraldia bukatzen denean egin behar da; jendea azkenean horrekin gelditzen da, eta ez aurretik egindakoekin. Sailkapena nahiko estu dago, eta bost partida horietan aldaketa asko gerta daitezke. Bai, egutegia ikusita, aurreko postuetan gabiltzan denok, elkarren artean jokatu behar dugu azken jardunaldietan. Horrek esan nahi du, gaur hirugarren egonda ere, asteburuan galduz gero, berriz ere play off postuetatik bi puntura egon gaitezkeela. Asteburuan Barakaldoren kontra jokatuko duzue. Sailkapenaren aurrealdeko postu horietan, zuen arerio zuzenetako bat da. Bai. Futbolean topiko [...]

Beasaingo Hitza

‘Parot doktrina’ salatzeko deia egin dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 edo Parot doktrina deritzon irizpidea ontzat eman izana “oso larria” da Gernikako Akordioa sinatu duten Goierriko eragile politiko, sindikal era sozialez ustez. Espetxealdiak luzatzea onartuz “bizi guztiko zigorra” legeztatu egin dela diote, eta “seguru” daude erabaki hori “gatazkaren konponbidearen aurkako erabakia baino ez” dela. Sinatzaileen arabera, Espainiako Estatuak “garbi utzi” du ez duela “gatazkaren konponbide politiko eta demokratiko bat nahi”. Egoerak “muturreko larritasuna” duela iritzi diote, eta protestarako deia egin dute. Hartara, goierritar guztiei egin diete deia datorren larunbatean, hilak 14, Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Gernikako Akordioaren Goierriko sinatzaileen arabera, euskal herritar “gehien-gehienek” bake eta konponbide nahien aurkako “eraso zuzen gisa” hartu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren erabakia. “Estatuko botere eta aparatuek agerian utzi dute Euskal Herrian sortutako egoera berrian euren borondatea zein den; gatazka ez konpontzea politikoki eta demokratikoki, areago, egoera betikotu nahi du sortu zen egoera berri hau ustel dadin”. Prozesua bururaino eramateko konpromisoa Hori dela eta, aterabide demokratikoak lortzeko konpromisoa berretsi dute sinatzaileek, eta nabarmendu dute hasitako prozesua “bururaino eramateko konpromiso osoa” dutela. “Euskal herritar guztiak garaile izango diren aterabide demokratikoraino eta giza eskubide guztien errespeturaino iristeko lanean jarraituko dugula hitzematen dugu”. Horretarako, gizarteak “parte aktibo” izan behar duela uste du, eta akordioa [...]

Ordiziako Hitza

Bi lagun atxilotu dituzte Legorretan kamioi batetik gasolioa lapurtzen saiatzea leporatuta

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen atzo arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, 18:30a inguruan. Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai-tangatik gasolioa ateratzeko saiakeran a...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa