Albisteak

Legazpiko plazaren iragana

Lucio Vergara (Arantza-Nafarroa 1892, Legazpi 1978) argazkilari legazpiarraren irudian Euskal Herria plaza ikusten da, elizako arkupeetatik begiratuta. Irudian egungo plazarekin alderatuta, elizaren arkupeak ...

Goierriko Hitza

Zineklub saioak antolatu dituzte gaztetxean

Urretxu eta Zumarragako gaztetxean zineklub emanaldiak antolatu dituzte otsaileko asteazkenetarako. Gaur Taxi Driver pelikula emango dute, hilaren 14an La tournouse de pages, 21ean Le samourai eta 28an Sympathy for Lady

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Legazpiko Udalak martxan du elurteei aurre egiteko protokoloa

Legazpiarren laguntza eskatu dute elurra egiten badu herria garbi mantentzeko

Goierriko Hitza

Jon Cadierno, LGTBI taldearen alde lanean

Jon Cadierno zumarragarrak Gasteizen ikasi zuen eta bertan lan egiten du. Aisialdian, LGTBI taldearen eskubideak defendatzen dituen Miaukatuz boleibol taldean jokatzen du. Asteburuan txapelketa bat egin zuten. Cadiernok Geografia eta

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ostadar mendi taldeak Andoainera irteera antolatu du

Ostadar taldeak Andoainera irteera antolatu du igande honetarako. Andoaindik Villabonara joango dira oinez, 1.000 eskaileretatik eta Onddolar mendiaren gailurretik pasata. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek, mendi taldearen egoitzan eman

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hondakinen inguruko Hitzartu prozesu parte-hartzailea aurkeztuko dute bihar Beasainen

Hondakinen inguruko eztabaida anitza eta irekia bultzatu nahi dute, plan integral bat osatzeko helburuarekin .Goierriko hainbat gizarte eragilek babestu dute egitasmoa

Goierriko Hitza

Goazen!-en emanaldirako sarrerak agortu dira

Otsailaren 16an emango dituzten bi emanaldietarako ez da sarrerarik

Goierriko Hitza

Zero Zabor taldearen hitzaldia Legazpin, bihar

Zero Zabor taldeak hitzaldia eskainiko du bihar, apirilak 12, Legazpin. Las basuras tienen solución izenburupean egingo dute tertulia. 20:30ean hasiko dute, kultur etxeko areto nagusian. Oraingoan, saioa gaztelaniaz eskainiko dute.

Goierriko Hitza

‘Declaracion de guerra’ filma proiektatuko du ostiralean Zine Klubak

Ostiralean Declaracion de guerra filma proiektatuko du Legazpi ZineKlubak. Emanaldia 22:15ean hasiko dute, Latxartegi aretoan. Igandean, apirilak 15, berriro ikusi ahalko da pelikula, 19:30ean.

Goierriko Hitza

Urola eskubaloi taldeko jokalari gazteak Lloret de Mar-eko txapelketan izan dira

Bost egun igaro dituzte Gironan, nazioarteko txapelketan parte hartu dute, eta sei garaikur ekarri dituzte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Seme-alabei euskaraz, eta gure artean?

zingizango.com• 0-5 urte bitarteko umeen gurasoentzako hitzaldia izango da apirilaren 19an. 0-5 urte bitarteko umeen gurasoentzako kanpainari jarripena emateko asmoz, Euskara Zerbitzuak hitzaldi bat antolatu du. Hizlaria Iñaki Eizmendi gizarte hezit...

Goierriko Hitza

Jose Mari Aizega: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka”

Giro ederrean ospatuko da gaur goiz-eguerdian Ordiziako Artzain Eguna. Goizean goizetik ahari eta ardien erakusketa-lehiaketa ikusgai egon da Garagartza plazan, eta jendeari inguratzea kosta bazaio ere, 11:00ak alderako bestelako itxura zuten Ordiziako kaleek. Kale Nagusia bete-bete eginda egon da 2.000 ardiren pasaera ikusteko, eta behin artaldeen mendiranzko bidea irudikatuta, udaletxeko areto nagusian egin da eguneko ekitaldi nagusia. Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, gazta berria ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du, eta ebaki eta berehala, honako hitzak egin ditu: “Idiazabal Gaztak bere gaztetasunean sekulako indarra dauka, eta ziur nago, gaztetasun horrekin mundua konkistatuko dugula”. Aizega ez da izan, ordea, ekitaldiko protagonista bakarra. Aurtengo omendua EITBko Sustraia saioa izan da, eta haren ordezkari Josu Brutonek jaso du Ordiziako Idiazabal Gazta kofradiaren errekonozimendua. 1999an hasi zen emititzen Sustraia saioa, eta bere helburua lehen sektorearen produkzioa balioan jartzea da. Idizabal Jatorri Izendapeneko Batzorde Arautzaileak, berriz, erregulartasun sariak ere banatu ditu. Aurtengo sarituak Errezuko (Nafarroa) Miguel Aisaren Alain gaztandegia eta Tolosako Pedro Zuazarregiren Martin Txiki gaztak izan dira. Jose Mari Uztarroz Idiazabal Jatorri Izendapeneko lehendakariak, berriz, bestelako albistea ere eman du. Haren esanetan, hainbat ekoizle esnea jezteari uzten ari dira, [...]

Ordiziako Hitza

Umeentzako arrantza ikastaroa antolatu du Aitz-Zorrotz elkarteak

Beasaingo Aitz-Zorrotz ehiza eta arrantza elkarteak umeentzako ikastaroa antolatu du hilaren 18 eta 19rako. Arrantzako teknikei buruzko jardunaldia izango da, eta elkarteko elite taldeko arrantzaleek emango dute. Bi saioak, 18:00etatik aurrera izango...

Beasaingo Hitza

Bihar, Artzain Eguna Ordizian

 Ordizian dena prest dute urteko lehen feria berezia hartzeko, Artzain Eguna. Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko azoka da, eta bide batez artzainei eta artzaintzari gorazarre egitekoa. 09:00etan hasiko da ardi eta aharien erakusketa Gara...

Ordiziako Hitza

Saturdiko festan, aizkora saio ikusgarria

Zaldibiako Saturdi auzoan atzo ospatu zuten urteko festa-eguna, Pazko astelehenean. Egun osoko egitaraua izan zuten, goizean mezarekin hasita. Eguerdian ume jolasak eta usadiozko korrika proba egin zituzten haurrek. Bazkaria Agerre baserrian zerbitzatu zuten. Bazkalondoa bertsoz janzten Anjel Mari Peñagarikano eta Amaia Agirre aritu ziren, “saio elegantea” osatuz, bertan zirenen hitzetan. Trikitiarekin Gari eta Iñaki arduradu ziren. Eguneko saio ikusgarriena arratsaldean izan zen. Herri kirol erakustaldian, aizkolariei lana jartzeko hiru metro diametroko eta beste horrenbeste altuko enborra zutitu zuten, Saturdiko ermitaren aurrean. Floren Nazabal eta Iñaki Azurmendi aritu ziren hura botatzeko lanean. Baina bitxitasuna bazuen. Enborraren gainera igota, trongoaren puntan, Jose Luis Etxeberria ‘Xapre’ eta Joxe Antonio Irastortza ‘Furriela’ trikitia eta panderoa jotzen aritu ziren. Bitartean, bi aizkolariak oinean kolpeka. Hamahiru minutu pasatxoan bota zuten enborra. Musikariak, jakina, lehenago jaitsi ziren behera, pieza batzuk altueratik jo eta gero. Bitxitasun hori egiten duten lehenbiziko aldia ez da Zaldibia. “Orain dela urte asko Zaldibiako plazan egin zen halako beste ikuskizun bat. Orduan Ataungo Aierbek ebaki zuen enborra, baina gainean jarrita Xapre eta Furriela aritu ziren soinu-panderoak jotzen”, gogoratu du Migel Mari Jauregi ‘Altzo’-k. Zaldibiarren ausardia ikusita, aizkolariek bigarren korte bat ere egin zioten enborrari, ipurdi-ipurditik, garai batean zuhaitzak botatzeko bezala epai dotorea emanez. [...]

Aimar Maiz

Pazko Bigarreneko jaian, ateri

Iaz ez bezala, atzokoan eguzkia Pazko Bigarreneko jaieko bidaidea izan zen eta erromeria Antion egin ahal izan zuten

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa