Albisteak

CAFek kalte ordaina emango dio amiantoak hildako langilearen familiari

Beasaingo CAF enpresak 105.000 euroko kalteordaina eman beharko dio amiantoaren ondorioz hil zen langilearen sendiari. Hala erabaki du Espainiako Auzitegi Gorenak, enpresak jarritako helegitea atzera bota ondoren. Langilea duela sei urte hil, pleurak...

Beasaingo Hitza

Beasainek igoera fasea jokatzeko pausoa eman du, Gernikari irabazita

Beasainek azken jardunaldietako bolada onari eutsi eta beste partida bat irabazi du etxean, oraingoan Gernikaren kontra. 62 punturekin, hirugarren jarri da sailkapenean, eta horrela, bete-betean sartu da igoera fasea jokatzeko borrokan, bost jardunaldi...

Beasaingo Hitza

Segurako prozesioa, bideoan

Gotzon Aranburu kazetari zumarragarrak bideoz jaso du Segurako Ostegun Santuko prozesioa. Euriaren erruz eliza barruan egin behar izan zuten, baina ez zuen ikusgarritasunik galdu horregatik.

Goierriko Hitza

CAF lantegia, Txileko telebistan

Txileko telebista kate batek Beasaingo CAF enpresako irudiekin erreportaia egin du. Herrialde horretako metro zerbitzurako egiten ari diren bagoiak grabatu dituzte. Txilerako 12 tren egingo dituzte osotara Beasainen.

Goierriko Hitza

Kantaginjazz taldeak joko du larunbatean, Igartzan

Beasaingo kultura sailak eta Kutxa fundazioak antolatuta, Kantaginjazz bikotearen kontzertua izango da bihar, Igartza jauregian. Iñaki Salvador piano joleak eta Ainara Ortega kantariak osatzen dute Kantaginjazz bikotea. Euskal kantagintzako doinu trad...

Beasaingo Hitza

Putreek bizirik zegoen animalia bati eraso egin nahi izan diote Gabirian

Atzo eguerdian, hogeitik gora putre Gabiriako zelai batera jaitsi ziren, duela bizpahiru egun jaiotako moxalari eraso egin asmoz. Moxala bere amarekin eta beste hainbat behorrekin aurkitzen zen, baina putreak gerturatu orduko, hauek alde egin zuten, moxala bakarrik utziz. Bizilagun batek uxatu zituen putreak, eta moxal ikaratua bere amarengana itzuli zuten.

Goierriko Hitza

Kartel lehiaketa eta txosnetako pegatinak, Loinatz jaiak girotzen hasteko

Aste santuarekin batera hasten da Loinatz jaietarako atzera kontua. Dagoeneko sei aste besterik ez dira falta, eta Beasainen hasiak dira jaiak girotzeko aurreneko ekintzak. Batetik, kartel lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago. Bestetik, txos...

Beasaingo Hitza

Itsasondoko udaletxea berritzeko lanak hasi dituzte

Aurreko agintealdian onartutako Itsasondoko udaletxea berritzeko proiektua hasi da errealitate bihurtzeko bidean. Duela bi aste ekin zieten egitasmoko lehen faseko lanei, eta dagoeneko begibistakoak dira obrak. Herriko etxearen ingurua hesituta dago, eta bigarren solairua guztiz hustu dute. Datorren astean orain arte harrera izan den gunean sartuko dira langileak, lehen solairuan. Udaletxeko irisgarritasuna hobetze aldera, igogailua ezker aldeko eremu horretan kokatuko dute. Itsasondoko udaletxea dagoen etxea 1965ean eraiki zuten, eta gaur egungo eskakizunak eta premiak ez zituela betetzen dio proiektuak, «ez eguneroko funtzionamenduaren aldetik, ez erosotasunaren eta irisgarritasunaren gutxieneko estandarren aldetik: ez dauka berogailurik, itxiturak ez daude isolatuta…». Ideia lehiaketa deitu zuen udalak proiektu egokiena aukeratzeko. Gareia diseinuak irabazi zuen epaimahai teknikoaren balorazioz, eta herritarren arteko bozketan laugarren geratu zen. Etorlur enpresa publikoa da obraren arduraduna, eta 2011ko azaroaren 30ean erabaki zuen oniritzia ematea erakundearen administrazio kontseiluak. Milioi erdi pasako kostua Udaletxea berritzeko lanek 576.056,49 euroko aurrekontua dute. Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programatik finantzatuko da, mila biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat —32 dira Gipuzkoan— azpiegitura publikoak egokitzeko izendatutakoa. Lanek iraun bitartean, udal bulegoak eta zerbitzuak udaletxean bertan, beste eremu batzuetan, egokituko dituzte.

Aimar Maiz

Pazko astean jarduerak Lazkaoko gaztelekuan

Astelehenetik atzo arte bezala, datorren aste osoan ere aisialdiko jarduerak egingo dituzte Lazkaoko gaztelekuan (12-16 urte artekoek) eta ludotekan (HH4-LH6 maila bitartekoek). Gazteek astearte eta asteazkenean eskalada egingo dute, ostegun-ostiraleta...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa