Albisteak

Langabetuen arteko elkartasuna Zumarragan

Langabezian gelditzea esperientzia gogorra da. Lana bilatzea ez da erraza, eta gainera, gogo-aldarte txar batean egin behar da. Hori guztia jakinik, Zumarragako Udalak Ekimena egitasmoa jarri du abian. Herriko hamabost

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Energia aurreztu asmoz

Aldundiak sustatuta, energia planak ari dira osatzen Gipuzkoan. Uggasak jarri du martxan; Goiekik bidean du.

Klima aldaketari aurre egitea jomugan jarrita, eta energia ...

Goierriko Hitza

Chupa Chups neska taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa

Lucia Garmendia, Paula Adanez eta Nahia Izagirreren Chupa Chups taldeak irabazi du Mingainluze lehiaketa. Finala igandean jokatu zuten eta irabazleekin batera beste zazpi taldek parte hartu zuten: Hegazti taldea (Leire

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ainhoa Sanzek Gipuzkoako kros txapelketa irabazi du

Ainhoa Sanz atleta urretxuarrak Gipuzkoako kros txapelketa irabazi du. Aurten ez da lasterketa bakarrera jokatu, hirura baizik. Sanz izan da Irun, Oiangu eta Donostian emaitza onenak lortu dituena. Donostiako lasterketa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lazkaoko Iztueta baserriko Maria Jesus Insausti Gipuzkoako enpresari onena izendatu dute

Aspegi, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak egin dio aitortza

Goierriko Hitza

Lazkao Txikiri, Sarriegiri eta Apalategiri Lazkaoko omenaldian kantatutako bertsoak, bideoan

Martxoaren 23an Lazkao Txiki, Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategi omendu zituzten Lazkaon. Omenaldi ekitaldian, Goierriko Bertso Eskolako ikasleek hainbat bertso musikatu kantatu zituzten. Bideoan ikus daitezke.

Goierriko Hitza

Ormazabal diputatu ohiak zaborraren kudeaketaz jardungo du, gaur, Zaldibian

Zaborraz, hondakinen bilketaz eta tratamenduaz Zaldibian azken asteetan egiten ari diren informazio saioek jarraipena izango dute gaur. Carlos Ormazabal zegamarra izango da hizlari, gaur, 19:30ean, Herri Antzokian. Zaldibian Herrigintzan alderdi politi...

Aimar Maiz

Ipuin kontalaria izango da gaur Itsasondon

Ines Bengoa kontalariak ipuinak kontatuko ditu gaur, astelehena, Itsasondon. Kamishibai motako narrazioak ekarriko ditu, haurrentzat eta gazteentzat. Saioa 17:00etan hasiko da, Gaztelekuan.

Aimar Maiz

Atez ateko bilketa sistemaren inguruko hitzaldiak izango dira Legazpin

Legazpiko Udalak atez ateko zabor bilketa sistema jartzea onartu zuen pasa den astean egin zen osoko bilkuran. Kepa Urzelai, Legazpiko alkateak esan duenez, 2013ko udaberrian jada, “atez atekoa errealitatea izango da Legazpin”. Horretarako,...

Goierriko Hitza

Amaia Iturriotz eta Imanol Uria sailkatu dira Osinalderako

Amaia Iturriotz (Zumarraga) eta Imanol Uria (Algorta) dira apirilaren 14an Gabirian jokatuko den 41. Osinalde Sarirako sailkatu diren azken bi bertsolariak. Joan den larunbatean jokatu zen Ordiziako Argi Berri elkartean Bertsolari gazteen XV. Argi Berri saria, eta epaileen arabera, bi bertsolari horiek egin zuten ondoen bertsotan. Entzuleen saria, eta beraz, Argi Berri sariaren irabazlea, Endika Igartzabal gabiriarra izan da. Sei bertsolari aritu ziren kantuan. Aipatutako hirurez gain, Maindi Murua (Azkaine), Manex Mantxola (Urretxu) eta Josu Sanjurjo (Lesaka) eseri ziren Argi Berriko mahaiaren bueltan. Gai-jartzaile lanetan Igor Eguren aritu zen, eta bertsolariek koplak kanta zitzaten, Ander Matxain eta Mikel Urdangarin aritu ziren trikitia eta panderoa joz. Umore kutsuko gaiak eta gai serioak jarri zituen Egurenek; hala nola, zabor bilketa, elkarbizitza, Durangoren bonbardaketa, desjabetzak, langabezia, energia berriztagarriak… Aurten 58 lagun elkartu ziren Argi Berrin afaltzera, baina saioa entzutera jende dezente inguratu zen, adin guztietakoa. Osinalde sariketan parte hartutako bertsolariaren bat edo beste ere joan zen saioa entzutera, eta baita Aitor Sarriegi Gipuzkoako bertsolari txapelduna. Mikel Mendizabal Itsasondoko bertsolariaren urtebetetze eguna ere bazen, eta zorionak ere kantatu zioten. Osinalderako seikotea Endika Igartzabalek Maitane Terradillos elkarteko lehendakariaren eskutik jaso zuen Argi Berri sariketaren irabazleari ematen dioten Txikia saria. Antton Mendizabalek egindako eskultura bat da, [...]

Ordiziako Hitza

Laureano Telleria: «Antolatzen laguntzeko jendea badago, baina ez buru izan nahi duenik»

Aurten 30 urte beteko dira Laureano Telleria (Segura, 1935) eta haren jirako hainbat lagun Segurako Aste Santuko prozesioa antolatzen hasi zirenetik. Gaur, Ostiral Santuko aurreko ostirala, eta azkeneko hiru hamarkadetan bezalaxe, elizan elkartuko dira prozesioan ateratzen dituzten santuak garbitu, txukundu, jantzi eta datorren asterako dena pronto uzteko. Prestaketa horien nondik norakoak eta beste hamaika kontu azaldu ditu Telleriak, orain astebete Segurako sakristian egindako elkarrizketan. Gaur elizan elkartuko zarete prozesioan ateratzen diren santu guztiak pronto uzteko. Hala ere, aurreko lanak ere egin beharko dituzue, ezta? Prozesioa bukatu eta berehala lan asko izaten da trasteak jasotzen, eta orduan, inbentario moduko bat egiten dugu orri batean: zer dagoen, zer ez, zer dagoen puskatuta, zer aldatu beharrean… Bi mila piezatik gora dira mugitu beharrekoak; arropak direla, eskularruak, kandelak… Horiek jasota daudela, abenduan konponketekin hasten gara. Egia esan, konpondu beharreko lan asko artelana da, eskulana, eta denbora asko behar izaten da. Eta zenbat jende elkartzen zarete? Nola egiten duzue lan banaketa? Jende asko, nahiz emakumezko nahiz gizonezko. Hogeita hamar lagunetik gora izango gara! Gizonezkook egiten ditugu lanik zakarrenak-edo: irudiak jaitsi, andak jaitsi, pisudun lanak… 08:30ean hasten gara gu. Gero, 09:30ak aldera, emakumezkoak etortzen dira irudiak janztera. Arropa denak txukun-txukun jasota edukitzen dituzte. Irudi horiek aste eguneko [...]

Goierriko Hitza

Gorka Berasategi: «Euskal Herriko hedabideetan zabaltzeko gai berrien bila nabil beti»

Euskal Herritik kanpo denboraldi batez bizitzeko gogoa zuen Gorka Berasategik (Ordizia, 1984). Beste herrialde batean nola bizi diren ezagutu eta herrialde ezezagun batean bere kabuz zenbateraino moldatzeko gai zen probatu nahi zuen. Argentina aukeratu zuen abentura horretarako. 2008tik bertan bizi da ordiziarra. Kazetaria da lanbidez. Zertan zabiltza Argentinan? Argentinarrekin hartuemanean, haien bizimodua eta kultura ezagutzen. Baita lanean ere. Hainbat hedabide euskaldunekin kolaboratu izan dut: Euskadi Irratiarekin, Argiarekin, Berriarekin, Gara egunkariko Gaur8 gehigarriarekin… Euskal Herriko hedabideetan zabaltzeko gai berrien bila nabil beti, interesgarri iruditzen zaizkidan gaien atzetik. Buenos Aireseko gida bat ere idatzi dut Astero argitaletxearentzako. Laster argitaratuko da. Horrez gain, Euskaltzaleak diasporako elkartean euskara eta gaurkotasun tailerra ematen aritu naiz. Nola egiten duzu kazetari lana? Argentinako eta Hego Amerikako gertakizunak jarraitzen ditut eta arreta ematen didaten gaietan sakontzen dut. Zorionez, Argentinan, hitz egiteko prestutasun handia du jendeak. Testua prestatu ondoren, Euskal Herrira bidaltzea da hurrengo pausoa. Ekonomia krisian murgilduta gaude hemen. Zer moduzko egoera bizi dute Argentinan? Argentinan ekonomia hazkunde handia izan dute azken urteotan. 2001eko krisiarekin alderatuta egoera asko hobetu dela dio jendeak eta lana egon badago. Dena den, lan baldintzak kaxkarrak dira orokorrean, eta bizi baldintza duinetatik baztertuta jarraitzen du jende konpuru handi batek. Buenos Airesen begi bistakoa da [...]

Goierriko Hitza

Gizonezko bat atxilotu dute Ordizian, ustez droga saltzen ari zela

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbat gauean Ordizian, osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Herrizaingo sailaren arabera, haxixa eta kokaina atzeman zioten gizonezkoari atxilotu zutenenean. Iturri horiek diotenez, atxilo...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa