Parte hartzea handia izaten ari da. 14:00etan %45,7koa zen parte hartzea, duela hiru urte baino bost puntu handiagoa. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita. Denera 2,3 milioi euskal herritar daude bozkatzera deituta, tartean, 54.455 goierritar.


Igone Campos eskiatzaile eta mendiko korrikalari zumarragarrak Dynafit markaren Mountopia lehiaketa irabazi du eta Alaskara joango da. Lehiaketa honetan egitasmo bat aurkeztu behar da eta ondoren jendearen botoak lortu. Mundu

San Inazio, San Jose eta Arantzazu auzoetako bizilagunei otsailean eta apirilean egingo diren bileratan parte hartzeko gonbitea egin diete

Oltzeko Dominika txabola mendizaleen aterpetxe izateko atondu zutela bost urte igaro dira. Seigarren denboraldiari ekin dio Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak orain, eta elkargoko ...

Zumarragako pilota txapelketako promesetan, lau t’erdian Santxo eta Elezkano II.a neurtuko dira; binako seniorretan Elezkano I-Diez eta Larrañaga-Aldape bikotea


Gipuzkoa mailan jokatzen ari diren Lehendakari bola txapelketa igandean bukatuko da, Olaberrian. Bosgarren eta azken jardunaldia goiz eta arratsalde da. Zerainen hasi zen lehiaketa hori. Bestetik, Goierriko txapelketa Mutiloan amaituko da, zapatuan, et...

Ordiziako Udalbatzak bihar, hilak 28, egingo du 2012. urteari dagokion aurrekontua onartzeko osoko bilkura, 19:00etan. Ez da, ordea, aztergai izango duten gai bakarra, beste hamalau puntu baitituzte zerrendan. Bilduk sartutako lau mozio eztabaidatu eta bozkatuko dira: Tibeteko herriaren giza eskubideen eta askatasunen alde bata; Garoñako zentral nuklearra ixtearen alde bigarrena; Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntzeko hirugarrena; eta Espainiako Gobernuak onartutako lan-erreformaren dekretuaren aurkakoa laugarrena. PSE-EEren bi mozio ere badaude gai zerrendan. Lehena, atez ateko zabor bilketa sistemaren aurkakoa da, eta bigarrena, eta atzerapenarekin bada ere, Emakumeen Nazioarteko Egunaren ingurukoa. Horiez gain, beste honako puntuak izango dituzte hizpide: 2012ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda; 2011ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea; 2011ko gastuak 2012ko aurrekontuetan sartzea eta dagokion kreditu gehigarrien espedientea onartzea; zinegotzien soldatak eta kalte-ordainak jaistea; euskara sailak diru-laguntzak emateko indarrean dituen oinarriak aldatzea; aparkaldi mugatua arautzen duen ordenantza aldatzea; eta arau subsidiarioen aldaketa jakin baterako hirigintza hitzarmena.

Ordiziako PSE-EEk Udal Gobernua osatzen duten Bildu koalizioari eskatu dio “eraginkorragoa” izango dadaila birziklapenaren kudeaketan, eta bide batez, bestelako eskaera bat ere egin dio: Gipuzkoako Foru Aldundiari eska diezaiola errauste pl...

Ennerak, CAF enpresaren energia berriztagarrien filialak, Euskal Herrian dagoen teilatu gaineko energia instalaziorik handiena egin du Beasainen. CAF lantegiko teilatuan, 7.500 metro koadroko instalazio fotoboltaikoa jarri dute, Conergyren kalitatearen...

Zeraingo sagardotegietara joateko doako autobus zerbitzuak martxoan izan duen arrakasta ikusita, Zerain Dezagun Fundazioak, Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegiekin elkarlanean, zerbitzua apirilean ere eskaintzeko erabakia hartu dute. Ostiraletan e...

Nafarroa da egunotan Seguran egiten ari diren Iparra-Hegoa ekimenaren gaia, eta Nafarroarekin lotutako ekintzak antolatu dituzte. Ekintza horien barruan, eta bizi duten egoera ekonomiko larria kontuan hartuta, Lodosako eta Sartagudako Ibaialde Ikastola...

Elekun abesbatzak festa giroa zabalduko du bihar arratsean Legorretan. Kantu-poteoa egingo dute, 20:00etan hasita, herriguneko tabernetan eta kaleetan barrena. Trago batzuk hartuz, euskal abestiak plazara aterako dituzte koruko kideek. Ekitaldia, ordea...