Albisteak

Zipotza kentzera

Sagardoak hiru-bat hilabete igaro ditu ontzen, eta probatzeko garaia iritsi da. Goierrin, Gipuzkoa guztian bezala, sagardogintza-tradizio luzea ...

Goierriko Hitza

Beasainek lidertza galdu du

Zamudioren aurkako partida ezin izan zuen irabazi Beasain KE taldeak; 2-0 galdu zuen.

Goierriko Hitza

Xabier Erostarbe, lider Promozio txapelketan

Xabier Erostarbe pilotari urretxuarra eta Ugalde Promozio txapelketako buruan daude. Bi partida jokatu dituzte eta biak irabazki. Igandean 22 eta 13 irabazi zieten Gorka eta Salaberriri. Agirrek eta Iturriagak ere

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Urola eta Goierri Gorri taldeek derbia jokatuko dute bihar Argixaon

Urola eta Goierri Gorri nesken futbol taldeek Goierriko derbia jokatuko dute bihar (larunbata) Argixaon. Partida 16:15ean hasiko da. Honakoa Urolaren lehen denboraldia da eta ligan ez du partidarik irabaztea lortu.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Abuelita de Batman’ antzezlana, bihar, Ordizian

Ordiziako eta Beasaingo udaletako kultura sailek elkarlanean antolatutako Antzerki Garaia programaren Ordiziako hirugarren antzezlana aurkeztuko du bihar Banarte antzerki taldeak: Abuelita de Batman. Saioa Herri Antzokia izango da, gazteleraz, eta  22:15ean hasiko da. Gaur egungo gizartearen balioekin oso kritikoa den komedia bat da Abuelita de Batman, eta estereotipoak erabiltzen ditu kritika horiek islatzeko. Abuelita de Batman Mexikoko esaera zahar bat da, eta noski edo jakina adierazteko erabili ohi dute. Bost ataleko antzezlana Bost zatitan banatutako obra da, eta komedia eta kritika uztartzen ditu. Lehenean, Argitasuna eta pazientzia izenekoan, mediku baten zinismo pragmatikoa azaltzen da; bigarrenean, Sidaharta izenekoan, beharretik sortzen diren interesei buruz ari da; hirugarrenak Orduan zoriontsu izango gara du izena, eta asmo gaiztoko engainuak ditu hizpide; laugarrenak, Esaten duzuna esaten duzula, maite nauzu goiburua du, gezurkeria du ardatz; eta azkenak, Garai Modernoak izenburua du, eta sentimenduekiko jolasak eta bikote arazoak islatzen ditu.

Ordiziako Hitza

Olarius & Brothers DJen saioa Koiote zaharrean

Olarius & Brothers Rock DJek hileroko saioa egingo dute bihar. Olarius eta konpainiak, ez dute ohiko DJ musika egiten. Beraien esanetan«rock, punk, hardcore, pop eta antzeko estiloekin jolasten duen bikote bitxia» osatzen dute. Saioa 23:30etik aurrera izango da, Koiote zaharra tabernan.

Beasaingo Hitza

Elkarbizitza sustatzea helburu

Ordizia gero eta gertuagoa dago 10.000 biztanle edukitzetik – 9.836– eta horietatik 1.341 (%13,6) Europar Batasunetik eta munduko beste zenbait lurraldetatik etorritako biztanleak dira. Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun sailak Udal Harrera Sarea, eta Migrazio eta Aniztasun Diagnostikoa aurkeztuko du gaur arratsaldean, helburu argi bat hartuta: jatorri ezberdineko herritarren arteko bizikidetza sustatzea. Gaurko aurkezpenaren inguruko erreportaje zabala kaleratuko du bihar Goierriko Hitzak papereko edizioan.

Ordiziako Hitza

Goiztiri AEK-k bitxigintza ikastaroa antolatu du

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak bitxigintza ikastaroa antolatu du. Izena emateko epea, berriz, etzi zabalduko du, eta hilaren 30era arte egongo da horretarako aukera, AEK-k Beasainen (943 88 93 40 eta beasain@aek.org) eta Ordizian (943 88 91 74 eta ordizia@aek.org) dituen egoitzetara deituta edo mezu elektroniko bat bidalita. Matrikula sei euro da. Ikastaroa Larraitz Sukiak emango du, eta AEKren Ordiziako euskaltegian izango da. Lau ordu iraungo du, eta bi egunetan izango da: apirilaren 16an eta 23an, 09:30etik 11:30era.  

Ordiziako Hitza

Pello Biain: "Gure emozioekin nahiz besteen emozioekin ez dugu jakiten zer egin"

Adimen emozionalaren inguruko ikastaroak eskaintzen ditu zumarragarrak; egungo gizartearen eredua arrazionalista dela dio, baina giltzarria emozioen eta arrazoiaren arteko akordioa...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Apirilaren 10erako ordaindu behar da ibilgailuen zerga

Datorren apirilaren 10ean bukatuko da 2012ko Ibilgailuen Zerga borondatezko epean ordaintzeko azken eguna. Helbideratutako ordainagiriak egun horretan kobratuko ditu udalak, eta kontua helbideratuta ez duten herritarrek herriko edozein aurrezki kutxa e...

Ordiziako Hitza

Koldo Intxausti apaizaren hitzaldia

Ostegunean, hilak 22, Koldo Intxausti apaizak Fedea berpizkundean hitzaldia emango du, Urtegi elkarteak antolatuta. Hitzaldia 19:00etan izango da, Seroretxean.

Goierriko Hitza

Martxelo Otamendik euskarazko prentsaren egoeraz hitz egingo du bihar

Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak hitzaldia emango du bihar, Beasainen. Prentsaren krisiaz, euskal prentsaren egoeraz eta etorkizunaz, eta Zure ziztada behar dugu kanpainaz hitz egingo du. Saioa Beasaingo udaletxeko batzar aretoan izango ...

Beasaingo Hitza

Ipuin kontaketa saioa

Udal liburutegiak antolatuta, Eñaut Gorbea ipuin kontalariak Aldrebeskeriak eta beste kontu batzuk saioa egingo du astelehenean, hilak 26, 17:30ean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa