Albisteak

«Nire burua hobetzen ikusteak jarraitzeko bultzada eman dit»

Lur Zufiria Gipuzkoako ziklo-kros txapelduna da kimuen mailan eta Euskadiko seigarrena.

Lur Zufiriak (Ormaiztegi, 2003) betidanik izan ditu inguruan txirrindularitza ...

Goierriko Hitza

Harriak herriak dira

Zintzo Mintzo Urretxuko eta Zumarragako euskaltzale elkarteak eskatuta, Koldo Argandoña Urretxuko agirizainak harrietan dauden inskripzioei buruzko hitzaldia ...

Goierriko Hitza

Lokatzetan pozik

Asteburu honetan Espainiako Ziklo-kros Txapelketa egingo dute Legazpin, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta. Elkarte horrek 40 urte baino gehiago daramatza txirrindulari lasterketak ...

Goierriko Hitza

Joseba Apaolaza eta Sara Cozar, otsailean Zelai Arizti aretoan

Urretxu eta Zumarragako udalek bederatzi antzerki saio antolatu dituzte 2018rako. Lehenengoa gaur bertan izango da: Teatro de las Aguas taldeak Descanse en paz, ¡pero que lo haga ya! lana antzeztuko

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasainek husna berdindu du Amurrioren aurka Loinatzen

Larunbatean Zamudion jokatuko du. Hirugarren mailako sailkapenean buru jarraitzen du Urtzi Arrondoren taldeak.

Goierriko Hitza

‘Alvin y las ardillas’ umeentzako filma

Igande honetan, ‘Alvin y las ardillas’ umeentzako filma eskainiko dute Usurbe antzokian, 17:00etan.

Goierriko Hitza

Olaberrian jokatuko da Goierriko bola txapelketako azken aurreko jardunaldia, larunbatean

Goierriko 24. Bola Txapelketaren barruko jardunaldia Olaberriko bolatokian jokatuko da, larunbatean. Seigarren saioa da, zirkuituko azken aurrena. Orain artean bost tiraldi izan dira (Gabirian, Idiazabalen, Seguran, Zerain eta Legazpin), eta txapelketa...

Aimar Maiz

‘Familia hartzaileak: hazi, hezi, bizi’ izenburupean hitzaldia izango da bihar

Gipuzkoako Familia Hartzaileen Beroa elkarteak antolatuta, familia harreraren inguruko hitzaldia izango da bihar Legazpin. Familia hartzailek: hazi, hezi, bizi izenburupean egingo dute hitzaldia. Gipuzkoako Foru Aldundiak babesgabeko egoeran dauden adi...

Goierriko Hitza

Zaborraz eztabaida «argia» eskatu du Lazkaoko PSE-EEk

Lazkaoko PSE-EE alderdiak udalak atez ateko zabor bilketaren alde erakutsi duen jarrerarekin kritiko agertu da, prentsa ohar batean. Azken asteotan etxerik etxe udalak banatu duen informazio esku-orrian «osasunaren aldeko jarrera erakutsita» herritarrei «beldurra sarrarazteko saiakera» izan dela iritzi dio PSEren Lazkaoko bozeramaile Juan Manuel Sernak. Gaiari buruzko eztabaida «argia, gardena eta leiala» eskatu du. Errauste plantaren alde egin du Lazkaoko PSE-EEk: «Hondakinen balorizazio energetikorako [errausketa] teknologia aurreratuena erabiliz, eragina txikiagoa da ingurumenean eta kliman zabortegi eta zenbait hondakinen birziklatze prozesuarekin baino». Bestetik, Bilduk emandako datuek errealitatea «itxuraldatzen» dute, Sernaren irudiko. «Sortzen dugun zaborraren %80 potentzialki birzikla litekeela esatea eta %86ko gehieneko birziklatze mailara iristeko sistema egokiena atez ateko bilketa dela esatea gezur handia da. Austrian, Europako tasa altuena duen herrialdean, %70 da, eta gainontzeko %30 erraustu egiten dute». Aurreko agintealdian onartutako Hondakinen Plana lehenetsi du PSEk, %60 birziklatu edo konpostatu eta beste %40 «energetikoki balorizatu» zezakeela esanez. «Datu horiekin Danimarka, Alemania eta Herbehereen pare jarriko ginatekeen, eta Frantziaren gainetik». Atez atekoaren kontra Gipuzkoa «gehien birziklatzen» duen herrialdeetako bat dela azaldu du Sernak, %43,31ko tasarekin. Urtean 400.000 tona hondakin sortzen da, gipuzkoarreko 1,6 kilo egunean. Atez aterekin «zaborra desageru eta kale garbiketaren faktura igotzen» dela dio, Usurbilen %36-40 eta Hernanin %66 [...]

Aimar Maiz

Haur sahararrak udan etxean hartzeko deialdia

Lazkaoko Udaleko gizarte-ongizate zerbitzuak Oporrak bakean programaren deialdia zabaldu du. Udan, bi hilabetez, 7 urtetik 12ra arteko haur saharrak etxean hartzea da kanpainarekin lortu nahi dena, errefuxiatu kanpamenduetatik atera eta udan basamortua...

Aimar Maiz

Gorka Eskalante: «Jendeak ahaztu egin du Haitin gertatu zena, baina egoera larria da»

Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak urteak daramatza Haitira eta beste herrialde batzuetara laguntza bidaltzen. Larunbat honetan, edukiontzia bete eta duela bi urteko lurrikarak hainbeste kaltetu zuen herrialdera bidaliko dute. Prestaketa lanetan burubelarri dabil Gorka Eskalante, elkarteko koordi- natzailea, Goierriko eta Gipuzkoako hainbat herritako boluntariorekin batera. Bidali beharreko material guztia prestatzen ariko zarete, ezta? Bai, azken ukituak egunotan emango dizkiogu. Material guztia prest dago jada; orain dena ondo bildu, lotu eta edukiontzia prestatzea falta da. Denera 29 tona ditugu, baina dena ezingo dugu sartu; uste dut gehienez ere 26 tona bidali ditzakegula. Ahal duguna sartuko dugu, garrantzitsuena, eta gainontzekoa hor geldituko da, hurrengo edukiontzia betetzen dugunerako. Eta nola antolatzen duzue lan hori? Boluntarioak beharko dira… Gehienbat jubilatutako jendea etortzen da. Beasaingoez gain, Zumarragatik, Lasartetik, Usurbildik… hainbat herritatik etortzen dira. Astean zehar biltzen gara, batez ere etortzen dena jaso eta kaxak prestatzeko. Herritarrek eta herriko hainbat elkartek ere laguntzen dute, ezta? Bai, Alkartasuna lizeokoek adibidez diru kopuru bat eman dute eguzki lanparak erosteko. Eta horiek ere bidaltzen ditugu. Materiala biltzerakoan, zuek eskatzen duzue zer behar duzuen, ala jendeak emandakoa hartzen duzue? Normalean jendeak emandakoa hartzen dugu. Askok arropa ekartzen dute. Guk udako arropa behar izaten dugu batez ere, baina negukoa ere jasotzen dugu, [...]

Beasaingo Hitza

Napoka Iriak joko du ostiralean, Goiztiri AEKren urtemugako ekitaldietan

Goiztiri AEK euskaltegiaren 25. urtemuga ospatzeko ekitaldien barruan, Napoka Iria bikoteak joko du ostiralean, Beasainen. Kontzertua 22:30ean izango da, Igartza jauregian. Napoka Iria taldea Miren Narbaiza eibartarrak eta Ander Mujika elgoibartarrak ...

Beasaingo Hitza

Martxoaren 23an, film laburrak Legazpiko Gaztetxean

zingizango.com • Datorren ostiralean, hilak 23, Topaguneak koordinatzen duen “Laburbira” ikus-entzunezkoa Legazpiko Gaztetxean eskainiko da, ZingiZango elkartearen ekimenez. 90 minututan zortzi film labur ikusi ahal izango dira. 22:30ean ...

Goierriko Hitza

Arriarango lasterketa, bideoan

Youtubeko MyTXANEL erabiltzaileak Beasaingo Arriaran auzoko lasterketa bideoz jaso zuen. Editatu ostean, sarera igo du. Youtuben dago ikusgai.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa