Albisteak

Musika Banda eta umeen abesbatzak elkarrekin

Zumarragako Musika Bandak Gabonetako kontzertua egin zuen atzo, Zelai Arizti aretoan. Saio berezia izan zuten, herriko ikastetxeetako umeen abesbatzek parte hartu baitzuten bertan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

«Gaztea nintzen, eta aukera zoragarria izan zen Mexikora joatea»

Jose Antonio Basabek (Legazpi, 1945) urrezko domina irabazi zuen 1968ko Mexikoko Olinpiar Jokoetan. Pilotaria bera, euskal kirolak ofizialtasunik ez izan arren, ...

Goierriko Hitza

Asmubeko abesbatza eta Pinpirinak antzerki taldea

Emakumearen eguneko ekitaldien barruan, Asmube elkarteak ikuskizun berezia egingo du martxoaren 15ean. Asmubeko abesbatzak eta Pinpirinak antzerki taldeak parte hartuko dute. Igartza jauregian izango da, 20:00etan.

Goierriko Hitza

‘Katmandu’ filma emango dute asteburuan

Itziar Bollainek zuzendutako Katmandu, un espejo en el cielo (Katmandu, ispilu bat zeruan) filma emango dute asteburuan Ordiziako Herri Antzokian. Gaurko saiorik ez dago Ahoz aho jaialdiaren lehen ikuskaria egongo delako, baina bihar (19:30-22:15), et...

Ordiziako Hitza

Datorren astean jokatuko dituzte Eire xake txapelketako finalerdiak

Gallastegik eta Irurek astelehenean jokatuko dute, Rodriguezek eta Regillagak, berriz, asteartean

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Herrigunea hartuko du bihar eskolarteko txirrindulari probak

Eskolarteko txirrindulari proba jokatuko dute bihar Beasainen. Herrigunean antolatu duten 800 metroko zirkuituan bueltaka ariko dira gaztetxoak, arratsalde partean. Gipuzkoako hainbat klubetako kideak etorriko dira, guztira 40 txirrindulari inguru. Loi...

Beasaingo Hitza

Martxoaren 16an, ‘Erregea eta bufoia’ ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Segurako Botikaxahar kulturgunean

Iparra-Hegoako egitarauaren barruan, martxoaren 16an, Erregea eta bufoia saioaz gozatu ahalko da Segurako Botikaxahar kulturgunean. Aitor Sarriegi bertsolaria eta Ander Lipus aktorea nor baino nor ariko dira, 19:00etan hasita. Gaiak Josu Goikoetxeak ja...

Estitxu Imaz

Ostiralean ‘Xentimorik gabe’ antzerkia izango da ikusgai, Segurako Botikaxahar kulturgunean

Iparra-Hegoako egitarauaren barruan ostiralean, martxoaren 9an, Xentimorik gabe antzerkia ikusi ahalko da Segurako Botikaxahar kulturgunean, 19:00etan. Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek parte hartzen dute bertan

Estitxu Imaz

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan futbito txapelketa egingo dute larunbatean

Zegamako Bele Gazte gaztelekuan futbito txapelketa egingo dute larunbatean arratsaldeko lauretan hasita

Estitxu Imaz

Aldaketa demografikoak herrietako hirigintzan nola eragingo duen aztertu dute

Amaitu da OP-ACT Options of actions edo Egiteko aukerak topaketa Legazpin. Astelehenean hasi eta asteazkenera bitartean luzatu da jardunaldia. Europako bederatzi herrialde ezberdinetako 32 ordezkarik hartu dute parte bertan, aldaketa demografikoak izango dituen eraginen inguruan sakontzeko. Legazpi 2010eko uztailetik da OP-ACT proiektuko kide. «Helburu nagusiena herri txikietan eta ertainetan aldaketa demografikoak ekarriko dituzten aldaketei aurre egiteko estrategiak eta ekintza planak zehaztea da», esan du Ainhoa Unamuno, Legazpi Baiko koordinatzaileak. Hauek definitzeko bi esparru nagusitan egiten dute lan: Lan maletak deitutakoa batetik, eta Tokian tokiko plana izenekoa bestetik. Lehenengo lan esparruan landu behar diren arloak zehaztea da xede nagusia. Aldaketa demografikoari aurre egiteko udalaren kudeaketa zehaztea, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonak integratzea, ekonomia haztea ahalbideratuko duten estrategiak garatzea, inguruko herriekin harremanak sakontzea eta hirigintza aldetik herriak moldatzea. Honi buruz aritu dira, hain zuzen, Legazpin. Bigarren lan esparruan herrialde bakoitzak orain arte garatu dituen estrategiak aurkeztu dituzte. Legazpiren kasuan artea oinarri hartutako plan bat garatu da azken hilabeteetan. Oraindik aztertze bidean dago, «baina helburu nagusia artearen inguruan sektore ekonomiko bat bultzatu daitekeen ala ez ikustea da», argitu du Unamunok. Hurrengoa Alemanian Unamunok aitortu duenez «ondorio zehatzak emateko goizegi da». Baina egingo honek «ideiak hartzeko eta besteengandik ikasteko balio izan digu». Urtea amaitu aurretik [...]

Goierriko Hitza

Ordiziako Martxa jotzeko entseguak egingo dituzte

Ordiziako azokaren 500. urteurrenaren harira hilaren 18an egingo den festaren barruan, Ordiziako Martxa jotzeko asmoa dago Beti Argi bandarekin batera. Hori dela eta, nahi duten urketari eta danbor-jotzaile guztiei martxa prestatzeko entseguetan parte ...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa