Albisteak

Poloniako gazte batek Gorka Hermosaren abestiekin telebistako lehiaketa bat irabazi du

Lukas Gogol 15 urteko akordeoilariak Poloniako telebistako Got Talent saioa irabazi du, Gorka Hermosaren abestiekin. Saio hau Polonian ikusle gehien dituenetako bat da. Gogolek Hermosaren Amantango jo zuen finalaurrean. Finalean,

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren azoka, igandean

Igandean Goierri garaiko arte eta eskulangintzaren 6. azoka egingo dute Zumarragako plazan. 10:00etan irekiko dute eta 15:00etan itxi. Haurrentzako tailerrak egongo dira eta artisau-lanez osatutako saski bat zozkatuko dute erosketak

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Etorkizuna paperean

Legorretako Udalak Etxezarreta paper fabrika biziberritzeko proiektu proposamena egin dio aldundiari. Ekoizpen, aisialdi, sormen eta egitasmo gune gisa planteatu dute

Goierriko Hitza

«Emakumeok gizonek baino lan gehiago egin dugu beti baserrian»

Urretxuko Mendizabal baserrian jaio eta bizi da Itziar Sasieta (Urretxu, 1951). Haurra zela, 12 urterekin Urretxuko herrian aritu zen lanean familia ...

Goierriko Hitza

Elkartasun pedalkadak

Awet Gebremedhin txirrindulari eritrearra bere herrialdeko selekzioarekin etorri zen Europara, Suediara ihes egin zuen eta iaz Euskal Herrira etorri zen. Kuwait-Cartucho.es ...

Goierriko Hitza

Bihar hasiko da Ahoz aho jaialdia Ordizian

Ahozko tradizioaren kontakizunak, literatur narrazioak, joko eszenikoak, poema musikatuak, deklamatutako bertsoak, hitz-jokoak eta bestelako ikuskizun sorta bat ekarriko ditu laugarren urtez Ahoz aho jaialdiak Ordiziara. Jatorri desberdineko kulturak bilduko diren arren, arrasto komunak dituzten kulturen arteko eztabaigune izateko sortu zen jaialdia, mestizaje aberasgarria eginez. Bihar hasi eta hilaren 18a bitarte ospatuko da aurtengo jaialdia, eta Metrokoadroka kolektiboari egokitu zaio aurten jaialdia estreinatzea. Pintura, eskultura, antzerkia, literatura eta musikaren arloko 25 lagunek osatzen dute kolektiboa, eta artearen espresio guztien zabalpenean eragile izatea du helburu. Diziplina horiek guztiak uztartzen dituen Hura ez da lekua ikuskizuna egingo dute, umorez, erritmo bizi eta poetikotasunez. 22:15ean izango da, Herri Antzokian. Asteburuan beste bi saio Larunbatean, berriz, ipuin kalejirarekin gozatu ahalko da herriko kaskoko kale eta tabernetan –Goierriko Bertso Eskolako bertsolariak ere ariko dira–, eta igandean, Falilou Diagne senegaldarrak eta Eneko Larrañaga Enekora musikari euskaldunak saioa egingo dute Barrenan, 18:30ean hasita. Datorren astean emanaldi gehiago izango dira. Ahoz ahoz jaialdiako lau ekitaldi nagusiak (bi Barrenak eta bi Herri Antzokia) ikusteko bono berezi bat jarri dute salgai Barrenan, 15 euroan. Jaialdiari eta datozen egunetako ekitaldiei buruzko informazio gehiago webgune honetan lor daiteke.    

Ordiziako Hitza

Sharon Stoner taldearen kontzertua bihar Krak-en

Sharon Stoner talde oñatiarrak kontzertua eskainiko du bihar Urretxuko Krak tabernan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Joseba Jauregik irabazi du Azariko ehiza txapelketa

Joan den larunbatean, hilak 3, Azari ehiza eta arrantza elkartearen ehiza txapelketa jokatu zen Zanbranan (Araban), eta txapelketan parte hartu zuten hamabi ehiztarietatik Joseba Jauregi izan zen onena. Jose Angel Jauregi sailkatu zen bigarren, eta Roman Imaz hirugarren, bi horiek puntutan berdinduta. Goierriko elkarte arteko txapelketan ariko dira hirurak.

Ordiziako Hitza

Orhi mendira asteburu pasako irteera antolatu du Arrastaka taldeak

Arrastaka Mendi Taldeak asteburu pasako irteera antolatu du Irati eta Orhi aldera. Datorren asteburuan, hilaren 17 eta 18an joango dira, eta Iratiko txabolen zeharkaldia eta Orhiko gailurrera igoera egingo dituzte. Irteera bi zatitan banatu dute. Lar...

Beasaingo Hitza

Nazioen Munduaren jaialdia Lazkaon egingo dute, ekainaren 9an

Erabakitzeko eskubidearen aldeko Goierriko Nazioen Mundua mugimenduak aurreko bi urteetan Larraitzen egin zituen jaialdien lekukoa Lazkaok hartuko du aurten. Ekainaren 9an izango da aldarrikapen festa, larunbatarekin. Egun horretan Lazkao “Trebij...

Aimar Maiz

‘Nannerl, la hermana de Mozart’ filma gaur antzokian

 Asteazkenero Ordiziako Herri Antzokian eskaintzen duten zine alternatiboaren barruan, Nannerl, la hermana de Mozart filma emango dute gaur, 20:30ean. Historia, orain gutxi arte, gizonezkoek bakarrik idatzi dute, eta emakumezkoek talentu gehiago bazut...

Ordiziako Hitza

Martxoko Feria, bideoan

Goierriko Hitza

Sexu eta ugalketa eskubideei buruzko erakusketa zabaldu dute

Emakumezkoen sexu eta ugalketa eskubideek munduan duten egoeraz sentsibilizatzea da Medicus Mundi Gipuzkoak Barrenan jarri duen Sexu eta ugalketa eskubideak, eskubiderik gizatiarrenak erakusketaren helburua. Hilaren 16a arte egongo da ikusgai, Barrena zabalik dagoen ordutegian (09:00-13:00 eta 16:00-21:00). Emakumeek eskubide horiek bermatuta izatea, eta eskubide horiek praktikara eramatea funtsezko elementu dira bilduma honetan. Sexu eta ugalketa eskubideak gisa honetan laburbiltzen ditu erakusketak: bortizkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea; segurtasun fisiko eta mentalerako eskubidea; sexualitate osoa eta arriskurik gabekoa izatekoa; edota gogozko amatasuna, librea eta osasuntsua izateko eskubidea. Munduan sortzen diren gaixotasunen %18 bi eskubide horien ezarekin lotuta daude.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa