Albisteak

‘Intxaur-hauskailua’ balleta, gaur Zelai Arizti aretoan

Gaur, 20:15ean, Intxaur-hauskailua balleta emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Londresko Royal Opera House aretotik emango dute, zuzenean. 135 minutuko iraupena du, atsedenaldia barne. Sarrerak 12 eurotan salduko dituzte, 19:00etatik

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Erraldoiak jostailu dira

Nafarroako hainbat herritan ikusitakoa Legazpira ekarri, eta jostailu bihurtu dituzte erraldoien konpartsako bi kide: Pakita eta Bruno. Salgai jarritako lehen egunean 100 bikote saldu ...

Goierriko Hitza

Irakurketa landuz ospatu dute Itsason Euskararen Eguna

Uxue Alberdiren 'Aulki bat elurretan' liburua elkarrekin irakurri dute itsasoarrek

Goierriko Hitza

Legazpiko Haztegi ikastolak Euskararen Eguna ospatu du

Euskararen erabileraren inguruko hausnarketa, pregoia eta beste hainbat ekintza egin dituzte

Goierriko Hitza

«Lagun batek animatu ninduen Maldan Behera taldean izena ematera»

Mahrez Djatit (Aljeria, 1999) jaiotzez aljeriarra bada ere, hilabete bat zuenetik bizi da Legazpin. Dioenez, aitak lana lortu zuen Legazpin eta horregatik ...

Goierriko Hitza

Jolastokia estreinatuko dute gaur Olaberrian

Olaberriko edo kirol kantxa berria gaur inauguratuko dute, 16:30ean. Kultur astearen barruan txertatu dute ekitaldia; jarraian jubilatuen eta haurren arteko futbito neurketak emango dio estreinua. Bihar, bestetik, bola txapelketa, zuhaitz landaketa, mu...

Aimar Maiz

Almitzak jaialdia egingo du bihar Oiartzunen

Almitza sega elkarteak jaialdia antolatu du Oiartzunen. Bihar da, Madalensoron 20:00etan. Sarrera 10 euro da. Urtarrilean Zaldibian egin zen jaialdiaren antzekoa izango da, egituraz: Zera kultur elkarteak ekoitzitako dokumentala emango dute lehenik, et...

Aimar Maiz

Legazpin egingo da bihar bertso txapelketako lehenengo kanporaketa

Gaur bertso saioa egingo da Aizpurutxon, bigarrenez egingo den Urolaldeko Bertsolari Gazteen sariketarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hitzontzi lehiaketarako ariketa proposatu dute

Segura irratian, Itaka saioaren barruan egiten duten Hitzontzi lehiaketarako ariketa berria proposatu dute jada. Ekaitz eta Irati Goikoetxea bost silabako hitzen bila dabiltza. Egiptora joan gabe piramideak egitea proposatu dute. Baina baldintza batzuk...

Estitxu Imaz

Herri lasterketa dela eta herriguneko trafikoa etengo dute igandean

Beasaingo II. Herri Lasterketa jokatuko da igandean, eta Beasaingo Udaltzaingoak, herriguneko trafikoa eten egingo dutela jakinarazi du. Goizean zehar, 9:45etik 13:00etara, ahal dela autorik ez hartzeko deia egin dute. Zaldizurretako biribilgunetik her...

Beasaingo Hitza

Emakumeen aurkako indarkeria salatuko dute gaur

Hileko lehen ostegun guztietan bezalaxe, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur Plaza Nagusian, 20:00etan. Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu! da Kimetz emakume elkarteak deitutako bilkuraren leloa. Herritarrei parte...

Ordiziako Hitza

Arrano elkarteko 22. Mus Txapelketa jokatuko dute hilaren 10ean

Beasaingo Arrano elkarteak urteroko mus txapelketa egingo du martxoaren 10ean. Aurten 22. urtea beteko du lehiak, eta ehundik gora bikote espero dituzte antolatzaileek. Txapelketa Loinazko San Martin plaza azpian jokatuko dute, larunbat arratsaldeko 16:30ean hasita. Sariei dagokionean, bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu. Txapeldun ordeek berriz, 800 euro jasoko dituzte; hirugarren bikoteak 400 euro eta laugarrenak 200. Final laurdenetara iristen diren gainontzeko lau bikoteentzat, arkumea, ardo kaxa, bi tarta eta bi cava botila gordeko dituzte. Jokoa lau erregetara izango da, eta 30 tantoko 3 ustel egiten dituenak irabaziko du partida. Izena emateko, Arrano tabernara joan behar da, 15:30ean. Bikote bakoitzak 40 euro ordaindu beharko du.

Beasaingo Hitza

Zeraingo sagardotegietara autobusez joateko deia, bideoan

Zeraingo sagardotegietara joateko autobus zerbitzua iragartzeko bideoa sareratu dute. Zeraingo Oiharte eta Otatza sagardotegietara joan nahi dutenentzako doako autobusa ipiniko du Zerain Dezagun Fundazioak martxoaren 1etik aurrera. Hilabete horretako ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa