Albisteak

Trapera azoka, bertan behera

Bihar goizean Trapera azoka soziala egin behar zen. Eguraldi iragarpena ikusi ondoren, Urretxuko Udalak bertan behera uztea erabaki du.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte

Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek Euskararen Paparazziak kanpainako sariak banatu dituzte. Herritarrek denda eta tabernetako euskarazko idatzien argazkiak bidali dituzte eta parte hartzaileen artean 100 euroko 15 erosketa bale zozkatu

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gorka Hermosa, Pavarotti bezala

Gorka Hermosa urretxuarra munduko akordeoilari ospetsuenetako bat da. Azaroaren erdialdean Txinan egon da. Beijing-eko Kontserbatorio Nagusian eskolak eman ditu, ikasle onenek bere konposizioak jo dituzte eta Txinako Telebista Nazionalerako elkarrizketa

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ekintzailetasuna bultzatzeko saioa egin dute UGLEn

Gaur goizean ekintzailetasun sentsibilizazio saioa egin dute UGLE eskolan. Mikel Aranak Tknika erakundeak ekintzailetza alorrean egiten duen lanaren berri eman du, Amaia Amenabarrek Uggasa garapen agentzia egiten ari den lanaz

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Alkoholaren arriskuak lantzen ari dira Legazpiko eskoletan

Aste honetan lehenengo saioak egin dituzte Haztegi eta Olazabaleko ikasleekin

Goierriko Hitza

Martin arrantzalea Urola ibaian

Jonmikel Intsaustik martin arrantzale bati argazkia atera dio Zumarragan, Zelaikoan. Txori hau Urola ibaian egoteak, ibaia bizirik dagoela esan nahi du. Izan ere, txori hauek arrain txikiak jaten dituzte. Brinkola

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Iñaki Ugalde: “Lehentasuna mediku etxeak, ludotekak eta horien gainean dauden etxebizitzek dute”

Iñaki Ugalde (Mutiloa, 1967) orain bederatzi urte izendatu zuten Mutiloako alkate, eta datozen lau urteetan ere zeregin horretan arituko da. Hasiera hartatik urte dezente igaro arren, gogotsu dago lanerako. Esku artean erronka ugari dituzte, batzuk ep...

Goierriko Hitza

Olaria sarirako hautagaiak aurkezteko epea istear da

Ostiral honetan amaituko da Olaria sarirako hautagaiak proposatzeko epea. Sari hau urtean zehar Legazpiren garapenaren alde lan egin duen pertsonari edo taldeari ematen zaio. Sari banaketa Santikutz egunean egingo da.

Legazpiko Hitza

Oianguko palariek bi finalerdiak galdu dituzte

Euskal Herriko Pala Txapelketaren bi finalerdi jokatu dituzte asteburuan Oiangu elkarteko bi bikotek, eta biak galdu egin dituzte. Paleta larruzko 1go mailan, Lagun Artekoek 35-30 irabazi zieten Oianguko Luzuriaga eta Soraluzeri, Sestaon. Pala motzeko ...

Ordiziako Hitza

Jon Erguinek bigarren egin du Europako Kopako proban

Asteburuan Europako Neguko Triatloi Kopako proba jokatu dute Alemaniako Oberstaufen hirian, eta Jon Erguinek bigarren bukatu du. Emaitzarekin “oso gustura” agertu da Erguin; batetik, nazioarte mailan lortu duen aurreneko domina delako, eta ...

Beasaingo Hitza

‘Bizitza osasungarria preskribatu’ hitzaldia

Asmube elkarteak antolatuta, Tomas Plazaola eskualdeko osasun publikoko arduradunak Bizitza osasungarria preskribatu hitzaldia egingo du martxoaren 21ean, 18:30ean, Asmubek Oriamendi kalean duen lokalean.

Beasaingo Hitza

Hiru auzotan gaur hasiko da pintxo-potea

Joan den asteazkenean herriguneko 22 tabernak ekin bazioten pintxo-potea ekimenari, gaur Ordiziako hiru auzotako sei taberna batuko zaizkio ekimenari: Buztuntza auzoko Kiko-Enea, Otegi-Eneako Nerea, Muñoz eta Erle, eta Altamirako Txola eta Zortziko. H...

Ordiziako Hitza

Atez atekoa aztertzen hasiko dira Legorretan

Legorretako Udalak atez ateko hondakin biltze sistema aztertzeko prozesua abiaraziko du. Aurtengo urtean zehar landuko dute gaia herri mailan, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan gauzatu denari buruz informazioa emanez, batetik, eta herritarrekin eta eragileekin eztabaidatzeko batzordea eratuz, bestetik. Bildu koalizioak aurkeztutako atez atekoaren aldeko Legorretarrek arazo bat dugu hondakinekin mozioa ostegun iluntzeko osoko batzarrean onartu zuen udalbatzak, Bilduko bost zinegotzien aldeko botoekin. Legorreta Bizirik hautes elkarteko lau zinegotziek aurka bozkatu zuten, lehenengo eztabaida prozesuaren bide guztia egin behar dela eta ondoren konpromisoa hartu behar dela argudiatuta, ez alderantziz. Mozioak, bost puntuetako lehenean, dio ahalik eta hondakin gutxien sortzeko azterketa abiatuko dela, Sasieta Mankomunitatearekin batera. Hirugarren atalean, ahalik eta gehien birziklatzeko, «emaitza onenak ematen dituen hiri hondakinen bilketaren aldeko konpromisoa» hartu du, gaur egun «%80ko birziklatze maila lortzen ari den sistema bakarra atez ateko bilketa» dela zehaztuz. Herriko familien artean konpostatzearen onuren aldeko kanpaina egitea, zaborrik gabeko herria bihurtzeko urratsak egitea, eta helburu horiek gauzatzeko Sasietarekin lan-batzordea osatzea dira mozioko beste hiru atal. Bakartxo Mendez alkateak zehaztu du aurki irekiko den prozesuan eztabaidatuko direla herritarrek aurkez ditzaketen ikuspegiak. «Urte guztia daukagu lantzeko eta eztabaidatzeko. Udaletik atez ateko sistemaren aldeko apustua egin dugu, eta 2013rako jarri nahi dugu. Baina, plenoan behin eta berriz [...]

Aimar Maiz

Juanjo Igartzabalek eta Ruben Lanzek irabazi dute Sahararen Aldeko Krosa Ormaiztegin

Juango Igartzabal zumarragarrak eta Ruben Lanz legazpiarrak irabazi dute Sahararen Aldeko Herri Krosa, Ormaiztegin. Ibilbide osoa biek elkarrekin egin dute, eta batera sartu dira, helmugan. Hirugarren Miguel Angel Encina sailkatu da. Emakumezkoetan ber...

Estitxu Imaz

Argizpi elkartearen ikus-entzunezkoa eta mahai-ingurua

Argizpi argazkizale elkarteak, argazki proiekzioa eta mahai-ingurua egingo ditu, martxoaren 22an, 19:00etan hasita, Urbieta eraikineko aretoan.

Goierriko Hitza

Onddi mendira irteera

Aizkorri mendizale elkarteak, Andoaindik Onddi mendira irteera egingo du martxoaren 18an. Beasainen, 08:00etan elkartuko dira.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa