Parte-hartzea historikoa izaten ari da. Estatu mailan %68koa izan da 18:00ak arteko parte hartzea; Gipuzkoan, %68,80koa, 2023an baino %15,98 gehiago.


CAF-eko ingeniaria da Aritz Arantzegi (Olaberria, 1985), baita zinegotzia ere Olaberriko Udalean. Beste zaletasun batzuen artean garagardo artisauen munduak erakartzen du: ...

2018. urteko Kilometroak jaia Urretxun eta Zumarragan izango da, baina, ez da lehena izango aurretik 1985. urteko eta 2002.eko festak ere bertan ...

Zumarragako ospitaleak saria jaso du Estatu espainiarreko ospitale onenak saritzen dituen Top 20 lehiaketan. Kudeaketa globalagatik saritu dute. Donostiako eta Debagoienako ospitaleak ere saritu dituzte. Edizio honetan 146 zentrok parte

Egoitz Mujika urretxuarrak Atlaseko Klasikoak elkartasun rallyan parte hartuko du Aritz Elgarresta azpeitiarrarekin. Abenduaren 2an aterako dira eta 2.300 kilometro egingo dituzte. Bideko herrietan geldituko dira bertakoei hemendik eramandako eskolako

Bart, 00:40ean, sutea piztu da Zumarragako Lamorous-Argixao geriatrikoko bigarren solairuko gela batean. 01:05erako itzali dute, baina 23 pertsona aterarazi dituzte. Horietatik, 17 ospitaletara eraman dituzte kea arnastu dutelako. Donostia, Mendaro,

1992an Urolaren gazte mailako taldeak Federazio Kopa irabazi zuen Ordizian, Telleriren aurka. Talde hartako kideak urtero elkartzen dira. Aurten, garaipenaren 25. urteurrena dela eta, ospakizun berezia egingo dute. Larunbatean, Ameztoi

Realak Europako Ligako txapelketako partida jokatuko du bihar Norvegian, Rosenborg taldearen aurka. 300 realzale joango dira Euskal Herritik Trondheim hirira partida ikustera eta tartean goierritarrak ere egongo dira. Urko Zaldua

Datorren urtean 50 urte beteko dira Legazpiko ikastola sortu zutenetik eta taldean egin nahi dute Donostiako Lilatoia

Gipuzkoako DYAk Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du Ordizian martxorako. Ikastaroan parte hartzeko ez da aurrez gaiaren inguruko ezagutzarik eduki behar, eta egunerokoan sor daitezkeen arrisku egoerei nola aurre egin erakutsiko dute DYAko ...

Kuadrilla arteko 33. futbol txapelketaren B multzoko bigarren jardunaldiko hiru partida jokatuko dira igandean Altamiran: Yatike-Arkaitza (13:30-15:00), Zerdiau-Kozen (15:00-16:30) eta Gauss-Bekause (16:30-18:00). Epaile lanak Tzulo taldeko jokalariek ...

Urtero ohiturari jarraituz, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna gero eta gertuago dagoela eta, Patxi Moralesen pintura irakaslearekin aritzen den emakume talde bat kalean pintatzen aritu da gaur goizean. Mihiseak, paletak eta margoak hartu, eta udaletxepea alaitu dute, giro alaian. Hori bai, goizeko freskurarekin nahiko lan zuten eskuak bero mantentzen.

Beasaingo Aterpe tabernak etxeko artista bat gonbidatu du hurrengo erakusketarako. Izan ere, Leire Markinez beasaindarraren lanak jarri dituzte ikusgai; martxoaren 16ra arte egongo dira, Ezkiaga auzoko tabernan. Markinezek arte eder ikasketak egin zi...



Legazpiko Oripavi elkarteak antolatuta, Sexualitatea eta bizia maitatzea 2 lelopean hitzaldia izango da gaur. Ainhoa Iturbe aditua arituko da hizlari lanetan, Gurasoen Gainbegiratze programaren barruan antolatutako ekimen honetan. Hitzaldia kultur etxe...

Legazpiko Tokiko Agenda 21eko Foroaren bilera berri bat izango da gaur. Urteko bigarrena da eta zaborra izango da eztabaidatuko duten gaia, Legazpin zenbat zabor sortzen den eta zenbat birziklatzen den galderei erantzuteko, besteak beste. Bilerari 18:3...