Elkarrizketak

«Ahalik eta urrutien joan nahi nuen, besterik ez»

Nafarroako Larraitza menditik abiatu zen Iñiguez eta "era inprobisatuan", bederatzi ordu geroago, Kataluinan lur hartu zuen, 300 kilometro eginda. "poza eta lasaitua hartu nituen, kontatu du.

Txirrindularitza

«Unean unekoa bizi eta gozatu nahi dut, gerora begira ez naiz egoten»

Denboraldi bikaina ari da osatzen juniorretako azkena Kepa Ormazabal Galdos (Gabiria, 2006). Itzuli bat ere bereganatu du. UCI mailako Valromeyko Tourretik mailatuta itzuli da, eta Iruñerriko Itzulia hasiko du bihar.

Argitalpena

«Kolorearekiko sentitzen dudan pasioaz konturatu naiz»

Libe Andueza Alustiza (Legazpi, 1972) ilustratzaileak 'La magia del color' liburua argitaratu berri du. Kolorearen erabilera menderatzeko teoria eta praktika azaltzen ditu bertan.

BERTSOLARITZA
SAROI JAUREGI. Hizkuntzalaria eta gai-jartzailea

«Gai jartzaileak bertsolari frustratuak garela diote, baina nik ez dut inolako frustraziorik sentitzen»

Zaldibian jaio zen Saroi Jauregi Aiestaran, 1978an. Han jarri du hitzordua kazetariarekin. Plazari begira dago Jauregi, eta dio herria ez dela aldatu haurra zenetik hona. Jauregik uste du ohiturak gehiago aldatu direla. Kontatu du umea zenean kalean pasatzen zituela egunak, lagunekin, jolasean. «Lagunekin haurra nintzenetik egin dut euskaraz».

Kerman Garralda Zubimendi
Ehunmilak 2024
MAITANE MENDEZ MORENO. Marimurumendiko partaidea

«Nik neure burua ikusteko eman dut izena. Sufritzeko»

Maitane Mendez (Mutiloa, 2006) Marimurumendin parte hartuko duen gazteenetarikoa izango da. Prestakuntza berezirik gabe, bere lehenengo maratoia izango da. Ahal duen guztia egingo du.

Elene Ocariz Ruiz
Ehunmilak 2024
IOSEBA ESKUDERO. Mendi lasterkari idiazabaldarra

«Prest egon behar duzu une txarrak pasatzeko»

Ioseba Eskuderok (Idiazabal, 1993) hirugarren aldiz hartuko du parte G2Hn. Gogotsu dago beste behin lasterketaz gozatzeko. 2022an podiumean sartu zen, eta iaz irabazi egin zuen.

Elene Ocariz Ruiz
Arrauna
ARITZ SEGUROLA. Arraunlaria

«Beteranoen ligako maila igotzen doa urtetik urtera estropadetan»

Legazpin bizi da duela 22 urte, baina azpeitiarra da Aritz Segurola (Azpeitia, 1972), eta arraunean egiten du Zumaian, beteranoen taldean. Bigarren doaz sailkapenean, estropada ligan. Aita Mari  Arraun elkartea da kluba, eta Telmo Deum, traineruaren izena.

XARMA LEONE. Drag artista

«Letra idatzita neukan, eta argi neukan soinuak ere nolakoa izan beharko zukeen»

Xarma Leonek proiektu berria du esku artean. Gaur plazaratu du lehenengo abestia hainbat plataforma digitaletan: ‘Aizu guapa!’.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa