Duela 30 urte onartu zen euskararen legea, urte guzti hauetan euskararen normalizazioan lan asko egin da, bai instituzioetatik eta baita euskaltzaleon konpromiso eta borondateari esker. Hala ere, euskararen normalizazio osoa helburutzat dugunontzat oraindik askoz gehiago dago egiteko.
Gaur egun, dugun egoera zein den jakitun, ezin gara lo geratu, aurrera pausuak eman behar ditugu, horretarako politikoki ausardia handiagoa behar dugu. Euskaltzale garenontzat etsigarri suertatzen da hauteskundeak ate joka ditugun honetan, Euskararen izenean, alderdikeriaz jokatzea eta sastadak bata besteari ematen ibiltzea.
Goierriko EAJ-PNVk ez bezala, EH-BILDUtik, euskara alderdikeria politikoaren ika-mikatik aldendu beharrean gaudela uste dugu, honek ez baitio inondik inora ere laguntzen euskarari.
Euskarari lehentasuna emateko, eta normalizazioa bultzatzeko, KONTSEILUAk Goierrin hizkuntza politika berria inplementatu nahi du. Goierri arnasgune bihurtzeko helburuarekin, ondoren Euskal Herri osora zabaltzeko.
Euskarak espazioak lortzea da gure helburua: aisian, kirolean, lanean… bizitzako esparru guztietan euskaraz bizi ahal izateko. Horretarako eragile bakoitza bere aldetik lanean ibili beharrean, elkarrekin lanean jarri behar dugu, elkarlanean, norantza berdinean indarrak metatuz, herri eragileak, udalak, sindikatuak baita politikariok ere.
EHBilduk, edozein ika mikaren gainetik, Goierrin, elkarlanean, euskaraz bizitzeko baldintza eraikitzaileak sortzeko prestutasuna erakutsi nahi du eta Irailaren 19an Igartzan egindako ekimenarekin bat egiten dugu.
Belen Maiza, Xabier Albizu eta Garbiñe Zurutuza (EH Bildu).