Gutuna: “Datuen manipulazioa, manipulazioaren datuak”
Beasain udal aldizkariaren azaroko alean, udaleko zinegotzien eta alkatearen soldaten inguruko datuak argitaratu dira. Estrategikoki igandeko hauteskundeen aurretik publikatu dira datuok, non eta herriaren eta herriarentzat izan beharko lukeen aldizkarian. Datu hauek behin behinekoak dira, eta ez datoz bat Bilduk epe laburrera dituen asmoekin: azkeneko plenoan bi zinegotzi gehiago liberatu nahi zituztela onartu zuten, honek berarekin dakartzan gastuekin, noski. Baina badirudi, ez dela komeni datuok argitaratzea, aurreko gobernuak zituen gastuen gainetik geratuko bailirakete oraingoak. Datu berri hauek kontuan izanik, argi dago gastuen % 24ko jaitsiera ez dela erreala. Eta ez dugu esan nahi langileen liberatzea beharrezkoa ez denik kasu batzuetan, ez gara hori baloratzen hasiko, kontziente baikara eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan lanerako prest egon behar dela zenbait postutan, alkatearenean kasu. Baina ez zaigu zentzuzkoa iruditzen lehengo alkatetzari eginiko kritika zorrotzen ostean, orain are zinegotzi gehiago liberatu nahi izatea eta, hori gutxi balitz, datuak plazaratu gabe, edo datuen manipulazioa erabiliz behinik behin. Hori al da koherentzia mantentzea? Hori jendearen partehartzea bultzatzeko estrategia? Ez zaigu jarrera arduratsua eta serioa iruditzen alkatetza lortu duen Bildu koalizioaren aldetik, kolore gabea, objektiboa eta denontzat eta denona izan beharko lukeen udal aldizkaria kanpaina elektorala egiteko erabiltzea. Horretarako kanal duinagoak badaudelakoan gaude. Hortik aurrera [...]
Beasain udal aldizkariaren azaroko alean, udaleko zinegotzien eta alkatearen soldaten inguruko datuak argitaratu dira. Estrategikoki igandeko hauteskundeen aurretik publikatu dira datuok, non eta herriaren eta herriarentzat izan beharko lukeen aldizkarian.
Datu hauek behin behinekoak dira, eta ez datoz bat Bilduk epe laburrera dituen asmoekin: azkeneko plenoan bi zinegotzi gehiago liberatu nahi zituztela onartu zuten, honek berarekin dakartzan gastuekin, noski. Baina badirudi, ez dela komeni datuok argitaratzea, aurreko gobernuak zituen gastuen gainetik geratuko bailirakete oraingoak. Datu berri hauek kontuan izanik, argi dago gastuen % 24ko jaitsiera ez dela erreala.
Eta ez dugu esan nahi langileen liberatzea beharrezkoa ez denik kasu batzuetan, ez gara hori baloratzen hasiko, kontziente baikara eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan lanerako prest egon behar dela zenbait postutan, alkatearenean kasu. Baina ez zaigu zentzuzkoa iruditzen lehengo alkatetzari eginiko kritika zorrotzen ostean, orain are zinegotzi gehiago liberatu nahi izatea eta, hori gutxi balitz, datuak plazaratu gabe, edo datuen manipulazioa erabiliz behinik behin. Hori al da koherentzia mantentzea? Hori jendearen partehartzea bultzatzeko estrategia?
Ez zaigu jarrera arduratsua eta serioa iruditzen alkatetza lortu duen Bildu koalizioaren aldetik, kolore gabea, objektiboa eta denontzat eta denona izan beharko lukeen udal aldizkaria kanpaina elektorala egiteko erabiltzea. Horretarako kanal duinagoak badaudelakoan gaude.
Hortik aurrera bakoitzak atera bitza bere ondorioak, beti ere informazio osatuagoaren jakitun izanda.
Eva Diaz.