Mobilizazioak Gipuzkoako kiroldegietan
ELA, LAB eta CCOO, kirol instalakuntza publikoen sektorean hitzarmen sektorialaren alde, kiroldegietan eta udaletxeen aurrean egingo diren mobilizazioetara deitu dituzte langileak.
Gipuzkoako kirol instalakuntza publikoen lan hitzarmenaren indarraldia 2012ko abenduaren 31an bukatu zen. Azken hilabeteetan ezinezkoa izan da negoziaketan aurrerapausoak ematea eta patronalak idatzi baten bitartez jakinarazi zuen azaroaren 4an ospatu behar zen negoziazio bilerara ez zela azalduko, negoziaketa bertan behera utziz.
Gipuzkoako udalek azpikontratatutako sektorea da hau eta hauek dira, hain zuzen ere, hitzartutako hitzarmen kolektiboaren aplikazioa eta subrogaziorako eskubidea bermatu behar dutenak.
ELA, LAB eta CCOO-ek adostutako mobilizazioen bitartez, bai empresei eta bai udaletxeei dei egiten diegu babes gabeko egoera honen aurrean hitzartutako soluzioa aurki ditzaten, 2013ko abenduaren 31an hitzarmenaren ultraktibitate legala bukatu daiteke eta.
2013ko azaroaren 20an kiroldegietako langileak beraien lan zentroetan elkartaratuko dira hitzarmenaren defentsan eta azaroaren 22an udaletxeen parean, zerbitzuaren arduradun direnez, inplikazioa eskatuz. Abendutik aurrera egoerak berdin jarraitzen badu, mobilizazioak gogortu egingo dira.
ELA-LAB-CCOO.