Ontziak uzteko esekitokietan, hondakinak bereizten ez dituzten herritar arduragabeek uzten dituzten poltsen ondoan, errefusa bakarrik duten poltsa txikiak agertzen dira. Poltsa horiek txikiak dira eta, oro har, asteazkenetan ageri dira, ontzi grisen ondoan.
Pentsatzen dugu poltsa txiki horiek esekitokietan uzten dituzten bizilagun askok bere egunean zabor-poltsa urdina jarri zutela euren balkoietan, protesta moduan.
Zer salatzen zuten horrekin? Beraien ustez atez ateko bilketak zikinkeria ekarriko zuela herrira. Zer gertatzen ari da orain? Salatzen zuten ustezko zikinkeria hori beraiek sortzen ari direla euren poltsekin eta ontzi grisa erabiltzeari uko eginez.
Herritar arduratsuok auzokide horiek euren jokabideen gainean hausnartu egin behar dutela uste dugu. Euren oraingo jokaera alda dezatela eskatzen diegu. Irudimena erabil dezatela eta protestatzeko beste formula batzuk aurki ditzatela.
Bizilagun horiek ongi bereizten dituzte hondakinak eta hori agerian geratzen da ateratzen duten poltsen tamaina ikusita. Poltsa txikia denean argi dago etxean behar bezala bereizten dela.
Dagoeneko, etxe bakoitzean sortzen den errefusa hutsala da, hutsaren hurrengoa, eta hori ezin daiteke etengabe liskarretan ibiltzeko arrazoia izan.
Modu berean ezin da hondakinak bereizi gabe kalean uzten diren zabor-poltsei babes soziala ematen jarraitu.
Hondakinak bereiztea eginbehar saihestezina delako: Zabor-poltsak EZ! Auzo eta kale garbiak BAI!
Jesus Gine eta hamabi lagun gehiago.
Legazpiko Herritar Arduratsuak taldearen izenean.