AKORDIOA DENDARTEAN ETA SERCON-EN ARTEAN BAZKIDEEI AHOLKULARITZA ESKAINTZEKO
Dendarteanek akordio bat sinatu du Sercon enpresarekin, ondorioz Ordizian Elkarteko bazkideei aholkularitza zerbitzua eskaintzeko prezio berezitan. Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoa eta Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen inguruko aholkularitza eskainiko die. Serconekin sinaturiko hitzaremen hau, Previsión Sanitaria Nacional taldearen barruan dagoena eta 10.000 eragiketa baino gehiagorekin osasunaren sektorean lidergoa duena, gai hauetan beren egoera eguneratzeko aukera bat da eta indarrean dagoen legedia betetzearen lasaitasuna izan dezakete. Aholkularitza zerbitzua jaso nahi duten enpresek ordainketa bakar bat egingo dute eta bi urterako aholkularitza izango dute. Zerbitzu hau beren beharretara egokitua, presentziala eta osasunean berezitutako zuzenbideko profesionalek eskainia izango da, osasun datuak izanik segurtasun maila altuena eskatzen dutenak. Gainera, doako jardinaldiak antolatuko dira herri ezberdinetan, negozietako arduradunak beren betebeharren inguruan informatzeko. Bazkide diren enpresak Dendarteanekin harremanetan jar daitezke baldintza ezagutzeko. odcdendartean@dendartean.com 688823944