FORU ALDUNDIAK 24,5 MILIOI EURO JARRIKO DITU EKINTZAILEEN ETA ENPRESEN ESKU
Jon Peli Uriguen Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatuak enpresa munduari Aldundiak emango dizkion laguntzen lerroak aurkeztu ditu gaur. Aurkezpenean Oscar Usetxi Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendariak eta Pedro Iturbe Lurralde Garapeneko zuzendariak hartu dute parte. Enpresei eta ekintzaileei laguntzeko Foru Aldundiaren programa guztiak bateratu dira BIDELAGUNA programaren barruan, Sustapen Ekonomikoko Funtsa barne dela. Guztira, Gipuzkoako Foru Aldundiak 24,5 milioi euro jartzen ditu Lurraldeko enpresen eta ekimen berrien eskura, Eusko Jaurlaritzak ematen dituen diru laguntzak osatzeko, hura baita ekonomia sustatzeko esparruan eskumena duena. SEI ARDATZ NAGUSI: Foru laguntzen programak sei ardatz nagusi izango ditu: 1. EKIMEN BERRIAK, ENPRESA BERRIAK 2.325.000 € Ekintzailetza sustatzea Txekin. (Enpresa berriak sortzeko laguntza) 500.000 € Emekin. (Emakumeei enpresa berriak sortzeko laguntza) 270.000 € Txekintek+Barnetekin. (Oinarri teknologikoa duten enpresa berriak sortzeko laguntza) 800.000 € Mikroenpresak (merkatuan 2 eta 5 urte bitartean daramaten mikroenpresei laguntzea) 255.000 € Traktore-Start-Up izan nahi duten enpresa sortu berrientzako laguntza. (*) 500.000 € 2. LEHIAKORTASUNA HOBETZEN. 12.100.000 € Enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzak. Zailtasunak dituzten enpresa txikientzako txoke plana (*) 6.000.000 € Kudeabide. Eusko Jaurlaritzaren eta aldundien arteko plana, kudeaketa aurreratua sustatzeko. 300.000 € Elkarrekin hobe. Enpresen Elkarlana. Enpresen arteko lankidetza sustatzeko (*) 1.000.000 € Internazionalizazioa. 3.700.000 Atzerrian ekoizpen ezarpenak egitea eta produktu berriak nazioarteko merkatuetara eramatea. 1.200.000 € Enpresa txiki eta ertainak enpresa traktoreekin lankidetzan internazionalizatzeko diru laguntzak (*) 2.500.000 € Merkataritza eta turismoa. Eraldaketa eta belaunaldien arteko erreleboa sustatzea. (*) 750.000 € Eskulangintza sektorea sustatzea. 350.000 € 3. BERRIKUNTZA ETA KONPROMISOA 3.460.000 € - Antolamenduko era berriak bilatzen. I+G+B sustatzea erakundeetan (langileen parte hartzea, belaunaldien arteko erreleboa…) 1.660.000 € - Antolamenduko era berriak ezartzen. 1.800.000 € 4. TALENTUA ETA IKASKUNTZA. 2.260.000 € Atzerrian gaitasunak eskuratzea. Atzerriko enpresetan praktikak egiten dituzten Gipuzkoako ikasleentzako bekak. 1.000 € hilean, sei hilabetez (*) 600.000 € Atzerrian lortutako eta garatutako talentua Gipuzkoako enpresentzat berreskuratzea. 20.000 euro arteko diru laguntzak Gipuzkoako enpresek eta klusterrek kanpoan lanean ari diren gazteak kontratatzeko. (*) 400.000 € Bizitza osoko ikasketak. Berrikuntza ikasteko eredu berrietan. 500.000 € Bizitza osoko ikaskuntza. Ikasteko eredu berriak aplikatzea.760.000 € 5. IKT: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak. 1.326.000 € Berrikuntza digitala: Gipuzkoa@IKTBerrikuntzaDigitala. Sistema informatiko berriak sustatzea. 550.000 € Smart Gipuzkoa: Smart teknologiarekin zerikusia duten garapen berriak sustatzea. 250.000 € Smart Lab Gipuzkoa. Smart teknologiekin zerikusia duten Livin Lab proiektuak sustatu eta ezartzea Gipuzkoan. (*) 500.000 € Galileo Masters lehiaketa: Galileo europar satelitearen erabilerei buruzko proiektuak. 20.000 € gipuzkoAPP’s Gailu mugikorretarako aplikazioen lehiaketa. 6.000 € 6. Zientzia eta Teknologia 3.000.000 € Ikerketa eta garapena sustatzea I+G eta inbertsio proiektuei lagunduz (*) Sustapen Ekonomikorako Funtsaren programak. AURKEZPENAK Laguntza multzo hau aurkezteko, hainbat informazio bilera egingo dira eta bertan izango dira Martin Garitano diputatu nagusia, Jon Peli Uriguen Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko foru diputatua, Oscar Usetxi Berrikuntzaren eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendaria, Lore Martínez Axpe Informazio Gizarterako Sistemen zuzendaria eta Pedro Iturbe Lurralde Garapeneko zuzendaria. Informazio bilera hauetara joan nahi duenak telefonoz deitu dezake, edukiera arazorik ez izateko. 943 -11-22-75 da zenbakia edo,bestela, bidelaguna@gipuzkoa.net helbidera idatzi dezake. Eguna Udalerria Tokia Ordua Apirilaren 7a Elgoibar Makina Erremintaren Institutua 18:30 Apirilaren 8a Ordizia Goierri Fundazioa 18:30 Apirilaren 9a Irun Ficoba 18:30 Apirilaren 14a Arrasate Kultur Etxea 18:30 Apirilaren 15a Donostia Kutxa aretoa, Andia 18:30