GABONETAKO KANPAINA
ORDIZIAN MERKATARI ELKARTEKO BATZORDE BERRIA, ORAIN EGUN GUTXI IZENDATUTAKOA, BERE LANARI HASIERA EMATEN DIO 2011-12 GABONETAKO KANPAINARI HASIERA EMANEZ, NON ETIOPIA UTOPIA ETA AMA AFRIKA ELKARTEEKIN ANTOLATURIKO “ZURE GABONAK BILDU” KANPAINARI PROTAGONISMOA EMANGO ZAION, HONEKIN BATERA GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA ETA ORDIZIAN ELKARTEKO TXARTELAREN ABENDUKO PROMOZIOA ERE MARTXAN EGONGO DIRELARIK. GUZTI HAU ORDIZIAKO UDALAK ANTOLATUTAKO GABONETAKO PROGRAMAREKIN BATERA KANPAINA ERAKARGARRI BAT OSATZEN DUTE NON EROSKETEI, AISIARI ETA SOLIDARITATEARI ATEAK IREKITAK EGONGO DIREN. Ordizian elkarteak, bere zuzendaritza-batzordea orain gutxi ospatutako batzar berezian berritu ondoren, Ordiziako merkataritza bultzatzen jarraitzeko intentzioa azaltzen du Ordiziako Udalaren eta beste erakundeen laguntzarekin. Zuzendaritza-batzorde berria ondorengo pertsonak osatzen dute dagoeneko baina merkataritzaren, azokaren eta herriaren hobekuntzan parte hartzen duten guztien inplikazio sendoa ezinbestekoa dela ere gogoratzen dute. Lehendakaria: Estibaliz Ruano Matxain ( E.R. Matxain ile-apaindegia) Lehendakariordea: Josetxo Marin (Foto J. Marin) Idazkaria: Mª Carmen Goiburu (Zabale Belar-denda) Bozeramaile eta Diruzaina: Edurne Rubio (ACV Multimedia) Batzordekideak: Ignacio Donavera, Mª Jose Olano, Amaia Leone, Rosa Carrion. Era honetan eta aurreko batzordeak burututako lan onari jarraipena emanez, Ordizian Merkatari Elkarteak zenbait ekintza prestatu ditu gabonetako kanpainari begira, zeintzuk antolatutako programa erakargarriarekin batera Ordiziako gabonetan parte hartzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea emango duten. “ZURE GABONAK BILDU” KANPAINA”: Ordizian Merkatari elkarteak, bere gabonetako kanpainaren barruan, protagonismoa eman nahi izan dio Etiopia Utopia eta Ama Afrika-ren eskutik datorkigun kanpaina honi. Helburua jendea kontzientziatu eta Etiopian eskola bat eraikitzeko dirulaguntza lortze izango litzateke. GABONETAKO ERAKUSLEIHOEN LEHIAKETA: Ordiziako kaleak jantzi eta kolorez betetzeko helburuarekin Ordizian elkarteak gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu du, honek abenduak 16an piztuko diren gabonetako argiteriarekin batera kaleak giroko dituzte. Botoak www.ordizian.com web orrian jasoko dira abenduak 21etik urtarrilak 5era eta parte hartzaileen zerrenda baita erakusleihoen argazkiak ere bertan ikusgai egongo dira. Parte hartzen duten saltokiek erakusleihoetan kokatuko den kartel txiki baten bitartez identifikatuta egongo direlarik. Parte hartzaileak: Carrión, Farmaetxe, Gofi, Gorosti, Irurena, Lekuona, Lirain, Ness, Ness Men, Palomo, Pinocho, Porfirio Fernandez, Ugalde, Urdanet, Vicuña Confección, Zabale, Vicuña Sport eta Zipi-Zape. SARIAK: Hiru erakusleiho irabazleetako merkatariek, aipamen bereziaz gain, erosketarako txartelak jasoko dituzte, Ordizian elkarteko denda eta ostalaritza saltokietan trukatzeko. www.ordizian.com web orrian botoa ematen duten herritar eta bezeroen artean ASUS EEPC 1005 mini ordenagailu eramangarria zozketatuko da. ABENDUKO KANPAINA ORDIZIAN TXARTELAREKIN: Abenduaren zehar bere erosketak Ordizian Txartelarekin egiten ari diren bezeroei 5, 10, 20 eta 50 €ko erosketa-txartelak irabazteko aukera izan dute eta gabonetan zehar ere aukera hau izango dute. Ondoren erosketa-txartel hauek Ordizian elkarteko saltokietan trukatzeko helburuarekin. Dagoeneko 1000 pertsona baino gehiago gozatzen dute Ordizian Txartelak ematen dituen abantailez eta Ordizian elkarteak oraindik txartela eskuratu ez duten horiek animatu nahi ditu, Ordizian elkarteko saltokietan edo Nafarroako Rural Kutxaren Ordiziako bulegoan eskaera egin eta gero 2012an aurkezten joango diren promozio eta kanpaina berrietan abantailak lortu ditzaten.