TAILERRAK
Euskal Merkataritzaren XVI. Topaketan berneratuta, Tailerrak antolatu dira Merkataritzaren Lehiakortasuna handitzeko helburuarekin. Zehazki, ondorengo egun eta orduetan izango dira Tailerrak: NEUROMARKETINA: NOLA KONTROLATU BEZEROAREN INKONTZIENTEA Gure erreflexu sistemak garuneko deliberazio-sistemak baino garrantzia handiagoa du. Tailer honetan bezeroaren inkontzientean eta bere erabakietan eragiteko klabeak eta baliabide psikologikoak erakutsiko dira, ikuspegi neurologiko batetik. - Eguna eta ordua: Maiatzak 28, asteazkena / 14.15 - 16.15 - Lekua: Igartza Jauregia – BEASAIN VISUAL MERCHANDISING-a SALTZEKO BULKADA GISA. Badakizu zure dendako zein txokotan saltzen den gehien eta zein txokori ateratzen diozun etekin handiena? Mota askotako produktuak dituzu, espazio txikia eta ez dakizu nola antolatu guztia? Sartzen direnak “soilik begiratu egin nahi dute” eta ezer erosi gabe ateratzen dira? Marka eta produktuaren estrategia definitzen ikasiko duzu eta zure dendan modu eraginkorrean komunikatzen. Zure produktuak kategoriatan banatzen, eta modu erakargarrian aurkezten ikasiko duzu, erosteko gogoa eraginez. Saltzeko puntuan giro berezia sortzeko eta marketina egiteko beste moduak ikasteko. - Eguna eta ordua: Ekainak 13, ostirala / 14.00 -16.00 - Lekua: Barrena Kultur Etxea – ORDIZIA