2011/2

Banatu dituzte gaztetxoentzako xake txapelketako kartel lehiaketako sariak

Amaia Rodriguez, Paulo Albisua eta Marina Romon izan dira aurten, epaimahaiaren iritziz saria merezi izan duten parte hartzaileak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Kalebarren kaleko zorua aldatzen ari dira bi fasetan egingo dituzten lanetan

Pasa den astelehenean hasi zituzten lanak, hormigoia kendu eta erraila asfaltatu egingo dute Soraluzera arte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lehengo eta oraingo musika taldeen agertoki ugari gaur Ordizian

Musika ekimen anitza eta berritzailea ari dira egiten gaur Ordizian, arratsalde erdian hasita. Gaztetxearen 25. urteurreneko ospakizunen harira, hainbat musika talderen kontzertuak entzuteko parada dago, batzuk aldi berean. 18:00ak pasatxoan hasi dira lehen bi kontzertuak, Herrikoa eta Urdin tabernetan. Oraintsu, 22:00etan, ziren hastekoak beste bi talde jotzen. Formatu txikiko kontzertuak dira, taberna ugaritan, eta batzuk aldi berean. Arratsaldean jendea ibili da tabernarik taberna, zuzeneko musika entzun eta garai batean sona eduki zuten nahiz gaur egun hasi berriak diren taldeak gozatzen. Gaztetxearen urteurrenaren harira atera duten diskoa aurkezteko ekitaldia izan da gaurkoa. Guztira, Goierriko 45 talde bildu dituzte CD bikoitzean.

Goierriko Hitza

Ordizia Euskadi Irratiaren tri-indor lehiaketan partaide

Ordiziako hiru kirolarik osatutako taldea Euskadi Irratiko Hiru erregeen mahaia kirol programak antolatutako tri-indor lehiaketan ari da parte hartzen. Gaur, larunbata, arratsaldeko 16:00ean hasi dute kirol jarduna Ordiziak eta Abadiñok. Bi herriren a...

Goierriko Hitza

Gernikako Akordioa aurkeztu dute Legazpin

Ostiral arratsaldean Gernikako Akordioaren aurkezpen ekitaldia egin zuten Legazpin. Eusko Alkartasunak, Ezker Abertzaleak, Aralarrek, Abertzaleen Batasunak eta Alternatibak sinatu zuten akorio hori 2010eko irailaren 25ean. Akordio hori gizarteratzeko...

Legazpiko Hitza

OAS sindikatuaren lehen egoitza inauguratuko dute arratsaldean Beasainen

Oinarrizko Aukera Sindikala sindikatuak Beasainen inauguratuko du arratsaldean lehen egoitza. Orain bost urte CCOO sindikatuan egondako banaketatik sortutako sindikatua da OAS eta, momentuz, Gipuzkoako eraikuntza alorrean ari da lortzen lehen emaitzak....

Eskeine Legorburu

Odola emateko aukera izango dute emaileek gaur arratsaldean

2011an ateraldiak egiteko lekua mantentzen bada ere, ordutegian aldaketa txiki bat izan da. Pasa den hileaz geroztik ateraldiak 17:15etik 20:15era egiten...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ur Apalategi idazlearen hitzaldi mamitsua irakurle taldean

Asteartean, euskarazko irakurle taldearen otsaileko bilkura izan zen Urretxuko liburutegian, eta bertan Ur Apalategi idazlearen “Fikzioaren izterrak” ipuin liburua izan zen aztergai....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Liburutegia itxita egongo da otsailaren 27ra arte

Beasaingo Udal Liburutegian egin behar dituzten berrantolaketa lan batzuk egin ahal izateko, itxita egongo da liburutegia bihartik otsailaren 27ra arte. Liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, lanen arabera baliteke ireikiera eguna aldatzea. Ha...

Eskeine Legorburu

Inauterietarako karroza terrorez janzteko lanean hasi dira Legazpiko gazteak

Legazpiko Gazte Asanblada buru-belarri ari da martxo hasierako inauteriak prestatzen. Terrorea aukeratu dute aurten gai moduan eta jai nagusia martxoaren 5ean egingo dute. Urte batzuk badira Legazpiko Gazte Asanbladak inauterietan jaialdi bat antolatzen duena. Jaialdiaren erdigunea, aste luzez lantzen duten karroza da. Iaz Olinpiar Jokoak izan zen karrozarako aukeratutako gaia eta aurten aldiz, terrorea irudikatuko dute bai karrozan eta baita mozorroetan ere. Gazteak jada hasi dira karroza egiten. Urola kaleko Ekonomatoa zen lokalean ari dira lanean. Euren lana ordea, ez da karroza bat egitera mugatuko. Asanbladakoen hitzetan, «egun beldurgarri horretarako herria zonbiz, momiaz, mamuz, pelikuletako beldurrezko pertsonaiez edota banpiroz bete nahi dugu». Martxoaren 5ean, eguna eguerdian hasiko dute, bazkari batekin. Aitxuri jatetxean bazkalduko dute, 15 euroren truke. «Epelean eta eroso bazkaldu ahal izango dugu aurten», azaldu dute gazteek. «Bazkaria Aitxurin egiteak, erosotasuna eskaintzeaz gain, lan dexente kenduko digu lantalde txikiari», argitu dute. Jatetxean gehienez ere 200 pertsonentzako lekua dagoela jakinarazi dute eta hori horrela, txartel kopuru hori jarriko dute salgai. Bestetik, arratsaldeko kalejiran entzungo eta abestuko duten musika aukeratzeko jendearen laguntza eskatu dute. Gazteen esanetan, «badakigu jendeak ez duela dantzarik edo bestelako numeritorik prestatuko egun honetarako». Horregatik, San Inazio jaietan egiten duten karaokeak duen onarpena ikusita, inauterietako karroza erabiliz herrian [...]

Legazpiko Hitza

Segura-Jauregi etxea salgai jarri du Legazpiko Udalak

Legazpiko Udaletik igorri duten ohar baten arabera, Udalak bere jabetzako eraikin bat saldu nahi du. Eraikina Telleriarte auzoko 40. atarian kokatutako Segura-Jauregi etxea da. 1956 urteko eraikina da eta guztira 664,61 metro koadro ditu, hiru solairut...

Legazpiko Hitza

Sagardotegi emana orain dela 80 urte

Anton Crehuetek 1992. urteko Santa Ana aldizkarirako idatzitako artikulu bat dago erreportaje honen oinarrian. Bigarren Errepublika Garaian, 1930 eta1935 urteen artean, Ordizian zeuden sagardotegien bilketa lana egin zuen, artean bizirik zeuden lekukoei tartea egin eta garai hartako herri-bizitzaren zertzeladak emanez. Crehuetek dioenez, sagardo produkzio «oparoa» egiten zen urte haietan Ordizian, eta denera 11 sagardotegi zeuden, gehienak kale-etxeetan. Txikiteorako eta bilgunerako tokiak ziren, egungo tabernen ordezko, gehitxo esatea ez bada behintzat. Baina sagardotegiek ibilera txukuna izan zezaten, sagastiak ere behar ziren, eta zeregin horretan Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundu zuen 36ko gerra lehertu zen arte. Diputazioaren guardak baserriz baserri ibiltzen ziren sagastiak eta haietan egindako txertaketak kontrolatzen. Gerrak, ordea, sagastien ahanztura eta txikizioa ekarri zuen, eta gerra ondorenak, berriz, miseria.  «Goseak bazaude, edateko gogorik ez». Crehuetek dioenez, sagardozale beteranoen ohiko esaldia izaten zen hori. Ausartu ere ausartu zen datuak biltzen, eta 1931 eta 1932 urteetako sagardo produkzioa taula batean jaso zuen, datu aipagarriak utziz. Esaterako, urte batetik bestera sagardoa egiteari utzi zioten etxe batzuk, eta jarraitu zutenek produkzioa jaitsi zuten. Ordizian ere behera egin zuen biztanle kopuruak, eta beherakada hori mundu mailako industria krisiarekin bat dator, bai produkzioan eta baita demografian ere. Arana, lehena eta azkena Eugenio Arana Intxaustik 1888an Euskal Herria [...]

Ordiziako Hitza

Gosek kontzertua egingo du ostiralean Zaldibian

Gose musika taldeak kontzertua emango du etzi, ostirala, Zaldibian. Ines Osinagak gidatzen duen hirukoaren zuzeneko emanaldia 22:00etan hasiko da, antzokian. Gazte Asanbladak antolatu du kontzertua.

Aimar Maiz

Mendekotasuna duten pertsonek egonaldiak egiteko aukera dute

Egonaldiak Aste Santuan egin ahalko dira; martxoaren 18a baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Goñiren omenezkoaren final laurdenak jokatuko dituzte gaur Belokin

Hiru partida izango dira 18:30etik aurrera, eskolako pilotariena, 4 t´erdiko promesena eta senior binakakoena.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa