2011/4

San Martingo lurpeko parking berriak TAO ordainketa sistema izango du

Ataun San Martingo plaza eraberrituaren azpian egokitu dituzten 66 aparkalekuak TAO sistemaren bidez ordaindu beharrekoak izango dira, Ataungo Udalak ohar batean esan duenez. Egunean zehar kotxea han uzteagatik «prezio sinbolikoa» ordaindu beharko...

Aimar Maiz

Biok Zerbitzuakek EHU Araba hartuko du etzi Majorin

Joan den astean EAEko lehen mailara igotzeko faseko aurreneko partida Zarautzen kontra galdu ondoren (76-63), ligaxkako bigarren partida jokatuko du larunbatean Biok Zerbitzuak OKE saskibaloi taldeak Majorin EHU Arabaren aurka. Lehia 18:00etan da. Aurr...

Ordiziako Hitza

Ahozko ondarearen eduki gehiago eman dio Burdinolak Badiharduguri

Hogeita hamar orduko grabazioak eta haiei dagozkien 400 orrialdeko transkripzio fonologikoak. Horixe da Euskal Herriko ahotsak proiekturako Goierrik egin duen azkeneko ekarpena, Aitor Azpiazu ormaiztegiarrak bildua eta landua. Legazpiko Burdinola elkarteak –hango kide da Azpiazu– Debagoieneko Badihardugu euskara elkarteari dohaintzan eman zion ondarea ostiralean. Badiharduguren ordezkari Asier Sarasuak eta Burdinolaren lehendakari Jose Luis Ugartek izenpetu zuten ituna. Azpiazu ikertzaileak azken urteotan bildu dituen ahozko testigantzak dira, Brinkolako euskarari eta Aztiriko etnografiari buruzko liburuak egiteko erabilitakoak. Brinkolako Justa Beain, Juan Ugalde, Maria Ugalde eta laugarren baten kontakizunak daude batetik; Aztiriko Etxetxo baserriko (Gabiria) Pedro Alustizarenak, bestetik. Euskal Herriko hizkerak, euskalkiak eta herririk herri ahozko ondarea biltzen ari da Badihardugu, bai bere kabuz, bai ikertzaileek lehendik egindako lana baliatuz. «Herrietan ezagutzen dira bertan egiten diren lanak, baina kanpoan ez. Euskal Herriko ikuspegia izatea ona da, Euskal Herri guztian zehar zenbat elkarrizketa dauden, non, nori… jakiteko», zehaztu du Sarasuak. Interneten audioa edo transkripzioaren testua entzuteko nahiz irakurtzeko, hala ere, lanketa handiagoa behar dute grabazioek. «Gaur jasotakoak katalogatu eta datu-basean sartuko ditugu. Ahotsak.com-en bere txokoa izango du. Oraingoz katalogatu egingo dugu; eta gero, osorik jar ezin daitezkeenez, pasarteka zatitu eta aukeratu», dio Sarasuak. Lauzpabost minutuko tarteak sortzen dituzte, kontaketa baliokoenak aukeratuta. Gaika kodetuta eta [...]

Aimar Maiz

Igandera arte dago pilota txapelketa herrikoian izena emateko aukera

Beasaingo II. Pilota Txapelketa Herrikoiko izen ematea igandean amaituko da. Oraindik izena eman ez duten bikoteek, eta txapelketan parte hartu nahi dutenek, Sasoian Kirol Zentrora joan behar dute izena ematera, edo beasainpilotan@hotmail.es helbidera...

Eskeine Legorburu

Gazte lokalen araudiaren balorazioa egiteko bilkura

Legazpiko gazteen lokalak erabiltzeko araudia adostu zutenetik urtebete igaro da eta Udalak adoste prozesu horretan parte hartu zuten eragileekin bilkura berri bat egingo du gaur. Bilkura honetan gauzak nola joan diren aztertuko dute. Batzarra 18:30ean...

Goierriko Hitza

Artelekuko ikasleen erakusketa dago Usurbe antzokian

Badira pinturarako gaitasun bereziarekin jaiotzen diren haurrak. Beste batzuk, ordea, ikasi egin behar dute gaitasun hori garatzen. Baina abilezia dutenek eta ez dutenek garatu behar dute marrazketarako eta pinturarako abilidadea, Rosa Mari Gullon Arteleku akademiako zuzendariak aipatu bezala, «dena dakiela jaio denik ez baitago». Hogei urte dira Arteleku akademiak Beasainen ateak ireki zituela, eta urte horietan guztietan ehunka haurrek ikasi dituzte pinturaren eta artearen atzean ezkutatzen diren trikimailuak eta teknikak. Aurten, 90 ikasle murgildu dira pinturaren ozeanoan, eta urrian ikasturtea hasi zenetik ikasitakoarekin egindako margoak Usurbe antzokiko erakusketa aretoan zintzilikatu dituzte. Haur bakoitzak lan bat jarri du erakusketan. Pasa den ostegunean egin zuten erakusketaren irekiera ekitaldia, eta 500 pertsona inguru elkartu ziren. Gutxik lortu dute orain arte erakusketa baten irekieran halako jendetza elkartzea. Aste honetan zehar ere herritar asko igaro dira artista txikiek egindako lanak ikustera. Erakusketa igandera arte egongo da irekita: Gaur eta bihar 19:00etatik 21:00etara, eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara. Sormena sustatzea helburu Erakusketan ikusi daitezkeen margo guztiak, modu pertsonalean egin dituztela argitu du Gullonek: «Sormena lantzea eta artearekiko interesa bultzatzea da gure helburua, eta, horretarako, ikasle bakoitzarekin modu pertsonalean lan egiten dugu». Oinarrizko teknikak ikasiz hasten dira marrazten eta margotzen umeak Artelekun, eta norberaren erritmoaren [...]

Eskeine Legorburu

Indarkeria sexistaren aurkako bigarren elkarretaratzea izango da gaur

Eraldatzenek antolatuta, hilabete bakoitzeko lehenengo ostegunean biltzea da asmoa. Martxoan izan zen lehendabizikoa, gaur 19:00etan izango da bigarrena Areizaga-Kalebarrenen.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘May Gorostiaga… presente!’ lana ikusgai izango da Ordizian

Antzerki Garaia zikloaren barruan, Ordizian eskainiko duten azken saioa izango da ostiral gauekoa. May Gorostiaga… Presente! antzezlana eskainiko du izen bereko aktoreak. Egilearen hitzetan, inprobisazioa eta «unean uneko magia» bildu nahi ditu ikuskizunak. 22:15ean izango da, herri antzokian. Aktore, gidoilari, zuzendari eta klown moduan ibilbide oparoa egin du May Gorostiagak. Clownclusiones izenarekin, saio ugari eskaini ditu, bai Euskal Herrian eta baita nazioarteko hainbat jaialditan ere. May Gorostiaga… Presente! antzezlanean, hazi nahi ez duen ume baten azalean jarriko da aktorea. «Inspirazioa, inprobisazioa eta unean uneko magia» dira ikuskizunaren oinarriak eta magia hori sortzerako garaian, ikusleekiko harremana bilatzen du egileak. Hala, obra «antzezten den bitartean» idazten dela dio, eskenak aurreikusi ezin den moduan lotzen baitira elkarrekin; «ea nola azaltzen diozun hori SGAEri» dio umoretsu. Sarrerak aurrez erosi nahi dituenak, Barrena Kultur Etxean izango ditu salgai.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa