2011/4

Maiatza bukatzerako hainbat kale asfaltatu nahi ditu Udalak

Hil honetan hasi eta maiatza bukatu bitartean, herriko hainbat kaletan asfaltatze lanak egin nahi ditu Udalak.Horrekin batera, zenbait espaloietan ez irristatzeko tratamendua emango dute. Dagoeneko ari dira lan horretan. Guztira 107.000 euro bideratuko dituzte lan horiek egiteko; zatirik handiena, 95.000 euro, errepideak asfaltatzeko izango da. Bestalde, Urdaneta ikastetxean egin beharreko lanetarako, 125.000 euro bideratuko dituzte eta beste 120.000 euro, herrian egin beharreko beste lan txiki batzuetarako erabiliko dituzte. Asfaltatze lanak Mallutz, Gipuzkoa eta San Bartolome kaleetan egingo dituzte. Beste hainbat kaletan berriz, bide zuloak konponduko dituzte. Oinezkoen pasabideak ere hobetuko dituzte beste lau gunetan.

Arkaitz Apalategi

Zapatuan itxiko da Legazpi Hiria argazki lehiaketan lanak aurkezteko epea

• Oinarriak .pdf-n• Legazpi Hiria argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea zapatuan itxiko dute. Argizaiola lehiaketara sailkatzeko baliagarria izango da Legazpiko lehiaketa. Nahi duten pertsona guztiek har dezakete parte eta gaiak librea eta side...

Legazpiko Hitza

GKN enpresan sutea gertatu da

zingizango.com• Pasa den apirilaren 23an, larunbata, sute bat gertatu zen Legazpiko GKN-Driveline enpresan. 8:30ak aldera piztu zen sua piezen garbiketa lerroan, eta bi ordura suhiltzaileek kontrolpean zuten. Hala ere, lantokian zeuden 15 langileak kalera atera zituzten badaezpada. Sei suhiltzaile kamioik hartu zuten itzaltze lanetan parte eta eraikinak kalteak jasan ditu. Zingizango.com

Legazpiko Hitza

Asfaltatze lanak egingo dituzte Erauskin eta Arantzazu kaleetan

Erauskin eta Arantzazu kaleetan asfaltatze lanak egingo dituzte bihar eta etzi. Erauskin kalean bihar egingo dituzte lanak, eta etzi Arantzazu kalean. Bihar 08:00etan hasiko dira Erauskin kaleko zorua berritzen, Lorea gimnasio paretik Kutxaraino. Garaj...

Eskeine Legorburu

Legazpiko pilota finalak zapatuan jokatuko dituzte

Larunbatean, hilak 30, Legazpiko Gazteak elkarteko pilota sailak antolatutako pilota txapelketen finalak jokatuko dituzte Legazpin. 17:00etan hasiko dituzte nagusien finalak. 3. eta 4. postuen partidan Txusek eta Latigok Enekoren eta Borgesen aurka jok...

Legazpiko Hitza

Dendek eskualdeko museoak ezagutzera emango dituzte

Museoen Nazioarteko Egunaren harira sortu da ekimena, maiatzaren 18ra arte luzatuko dena. Erosleek museoetarako sarrerak, bisita gidatuak eta hainbat produktu eskuratzeko aukera...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako

Zegamako turismo bulegoak bi bisita gidatu antolatu ditu Aste Santurako, bata San Adriango kobara eta bestea, keramikaren ibilbidera. Ostiralean San Adriango kobara joango dira, goizeko bederatzietan Zegamako turismo bulegotik abiatuta. Ibilaldian parte hartzen dutenek, historiaurretik gaur egun arte San Adriango kobak izan duen garrantzia ezagutzeko aukera izango du. Erdi Aroan, Gaztelako erreinua kostaldearekin lotzen zuen errege bide nagusian zehar ibiliko dira, eta bide horrekin lotutako galtzada eta gotorlekuaren aztarnak ere ikusiko dituzte. Zegamako turismo bulegoko kideek jakitera eman dutenez, horretarako Aranzadi Zientzia Elkartekoek egin dituzten indusketetan oinarrituko dira. Bisita gidatu horrek hiru orduko iraupena izango du. Turismo bulegokoen arabera, helduek lau euro ordaindu behar dituzte eta haurrek berriz, hiru. Ibilaldian parte hartu nahi dutenek mendiko botak eta hamaiketakoa eraman behar dituzte. Keramikaren ibilbidean zehar Larunbatean keramikaren ibilbidean barrena egingo dute bisita gidatua. Turismo bulegokoek esan dutenez, bisita gidatu horren helburua Zegamak keramikarekin eta teilagintzarekin izan duen lotura erakustea da, Zegama buztingintza zentro garrantzitsu izan baita XIX.mendetik aurrera. «Horren erakusgarri ditugu Intxausti keramika errota eta Altzibargo teileria», diote turismo bulegokoek. Keramika ibilbidera joateko Zegamako turismo bulegoan jarri dute hitzordua, goizeko hamaiketan. Bi orduko iraupena izango du bisita gidatuak. Helduek hiru euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek bi euro. Ibilaldi horietara joan [...]

Estitxu Imaz

‘Legazpi 1936’ ekitaldiak interneten jarri dituzte

Legazpiko Udalak legazpi 1936 izenpean burutu zituzten ekitaldiak www.legazpiko-udala.info webgunean jarri ditu ikusgai.

Goierriko Hitza

Zorrotzeko langileek protestan jarraitzen dute Itxiera salatuz

Legazpiko Zorrotz enpresako langileek lantokiaren itxieraren aurkako protestan jarraitzen dute. 64 langileri etengo diete kontratua. Langileek bidali duten ohar batean diotenez «Etxeberria-Lizarazu familiak orain dela bi urte utzi zuen enpresaren kudeaketa, eta ez zien langileen ordezkariei komunikatu, ez kudeaketa utzi zutenik, ez fabrika isteko asmoa zutenik». Ugazabak «denbora guztian gezurretan» ibili direla salatu dute, «enpresari bultzada berri bat emango ziotela eta berau zuzendu eta buru izateko gaitasuna eta gogoak bazituztela esanez». Bost hilabetetik hona Duela bost hilabete, egoera «benetan jasanezina zenean, nagusiek konkurtso-legearen beharra jarri zuten mahai gainean». Orduan jabetu ziren langileak enpresa itxiko zutela. «Familia hau aurreko krisialdian aberastu zen, gaur egungo Zorrotz enpresaren ondarea, 5.400.000 euroan baloratua, 35.000.000 pezetetan eskuratu baitzuten». Honetan «instituzioen laguntza» izan zutela azaldu dute, «langileoi ere Zorrotzen proiektuarekin bat egiteko eskatu zitzaigun, soldatak jaitsiz, aparteko pagaren bat ez kobratuz eta ordu batzuk kobratu gabe lan eginez». Langileen ustetan «familiak bazekien zertan ari zen, izan ere, pabiloi eta bulegoak Placas y Moldes izeneko enpresa baten izenean jarri zituzten». Orain, langileak «inongo kalte-ordainetarako eurorik jarri gabe» kaleratu nahi dituztela salatu dute, «pabilioi eta bulegoak eurentzat hartuz». Langileek soldata berme funtsak (FOGASA) ordaintzen duen kalte-ordaina jasoko dutela azaldu dute. «Honek ez dakar urteko 20 eguneko ordainik ere» [...]

Legazpiko Hitza

Tradizioan oinarritua

Bihar eta etzi egingo dituzte Seguran Aste Santuko prozesioak. Aldez aurretik lan asko egin behar izan duten arren, jada dena prest dago. 250-300 lagun inguruk parte hartuko dute aurten ere, haurrek zein helduek. Horietatik asko fededunak dira, baina beste asko ez. Garbi dago beraz, fedeaz haratago, beste hainbat arrazoiek bultzatzen dutela segurar asko prozesioan irtetzera. Gipuzkoan egiten ziren prozesioetatik urteen joanean mantendu den bakarrenetakoa da Segurakoa. Noiz hasi ziren egiten ez dakite zehazki, baina XVII. mendeko lehenengo hamarkadan dago dokumentatuta Segurako Aste Santua. Ordutik aldaketa bat edo beste izan dira (lehen adibidez Ostegun Santu gauean ateratzen ziren bakarrik) baina oinarrian bere horretan jarraitzen du. Jesus giltzapetu Bihar, Ostegun Santu Eguna, udaletxetik txistulariak, penitenteak, nazarenoak eta soldadu erromatarrak atera eta elizara abiatuko dira, funtzioan parte hartzeko helburuarekin. Mezari 17:00etan emango diote hasiera. Bertan, Jesus giltzapetuko dute eta sagrarioko giltza Segurako alkateari ezarriko diote lepotik zintzilik. Giltza berak izango du Ostiral Santu Egunean Jauna hartu eta aldarera eramaten duten arte. Meza ondoren, 18:15etan emango diote hasiera prozesioari, eta Segurako kaleak zeharkatuko ditu. Urteetako ohiturari jarraituz, Jauna giltzapetuta dagoen bitartean bela egingo diote. Osteguneko prozesioaren ondorenean sakristian egingo dute zozketa, eta modu horretan antolatuko dituzte bela egiteko txandak. Ostiral Santuko prozesioa Etzi nazarenoak, [...]

Estitxu Imaz

Distantzia luzean Euskadiko txapela lortu du Trigoik

Hirugarren urtez jarraian  irabazi du Trigoi Triatloi Taldeak Duatloiko distantzia luzeko taldekako Euskadiko txapelketa. Asteburuan jokatu da lehiaketa, Arrigorriagan (Bizkaia), eta goierritarrek proba «bikaina» egin zuten, «taldeak maila altua ematen jarraitzen duela erakutsiz», taldekideek adiaerazi dutenez. Emaitza bikain horren erakusgarri dira Leire Etxezarretak bigarren postua lortu izana, eta mutiletan Luis Mari Urizar hirugarren sailkatu izana. Bizikletan egindako lan onari esker lortu zuen Urizarrek hirugarren postua. Taldeka Euskadiko txapela lortu izana ordea, «talde lanaren emaitza» izan dela azpimarratu dute Trigoikoek, Etxezarretak eta Urizarrek lortutako postuez gain, gainontzeko taldekideek lortutako postuei eta denbora onei esker lortu baitute txapela. Joxi Garmendiak eta Aitor Azurmendik egindako lana azpimarratu dute Trigoikoek. Parte hartzaile horiekin batera lehiatu ziren Arrigorriagan Naroa Arrieta, Iban Iturri, Harkaitz Arruti, Gorka Insausti eta Andoni Ibarbia taldekideak ere. Bizkaian jokatutako proban, 12 kilometro egin behar izan zituzten lehenengo kirolariek. Ondoren 76 kilometro bizikleta gainean, «aldapaz beteriko ibilbide batean», eta amaitzeko, beste 12 kilometro korrika. Egindako lanaren saria Duatloiko distantzia luzean hirugarren urtez jarraian txapela lortu izana, «kirolariak egiten ari diren lan handiaren saria» dela esan dute Trigoikoek. Izan ere, denboraldia hasi denetik, euskal zirkuituko lasterketa guztietan parte hartu dute goierritarrek, eta proba guztietan «presente eta punta-puntan» egon dira. «Taldean gauzak ondo egiten [...]

Eskeine Legorburu

Ez ohiko osoko bilkura egingo dute hilaren 26an

Ordiziako Udalbatzak maiatzaren 22an egingo diren Udal eta Foru Hauteskundearekin zerikusia dute bi gaien inguruan ez ohiko osoko bilkura egingo du datorren asteartean, hilak 26, 12:00etan. Lehen puntuan hautes-mahaikideak aukeratuko dituzte, eta bigar...

Ordiziako Hitza

Kutsadura datuek eraginda Arcelor-Mittaleko lana eten du apirilean Jaurlaritzak

Serrano alkateak azaldu duenez, altzairutegian ''grafitoz betetako tobera apurtu eta tonak erori ziren''.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

“Artzaintza lanbide gogorra da, batez ere afiziorik ez duenarentzat”

Luis Katarain (Idiazabal, 1926) artzaina da umetatik, eta bolada batzuetan lanbide gogorra dela aitortu arren, berak oso gustuko du. Maiatzean mendira joango da eta han igaroko du uda, ardien eta artzain txakurraren konpainian. Aldez aurretik, ordea, Gazta Egunean parte hartuko du Idiazabalen, egun hori oso garrantzitsua baita berarentzat. Noiz hasi zinen artzain lanetan? Hamalau bat urte nituela hasi nintzen. Gure aitak eta aitonak ardi zahar batzuk erosi zituzten. Artean eskolan nenbilen, baina ardi haien arkumeak ikusi nituenean kitto nire eskolarako gogoa! Izugarri gustatu zitzaizkidan, eta horrela hasi nintzen ardiak zaintzen. Eta mendira joaten noiz hasi zinen? Handik urte pare batera, udaran, ardiak Irumugatako mendira eraman nituen. Egunean bi buelta egiten nituen ardiak zeuden lekura, gutxi gora behera ordu eta erdiko bidea eginez. Handik lau urtera berriz, Arantzamendira joan nintzen. Hutsik zegoen txabola baten jabeari baimena eskatu, berritu bat eman eta han hasi nintzen lanean. Ordutik 60 uda pasatu ditut bertan lo eginez. Nolakoa zen han zure bizimodua? Goizean 07:30ak edota 08:00ak aldera jaikitzen nintzen. Artaldea zegoen lekura joan, ardiak bildu eta jaitzi egiten nituen. Batzuetan zeuden lekuan bertan eta beste batzuetan txakurren laguntzarekin bildu, txabola ondora eraman eta han jaizten nituen. Gauean berriz jaizten nituen. Eta zer egiten zenuen egunean [...]

Estitxu Imaz

Euskaraz egindako errenta aitorpenen kopurua bikoiztu nahi du euskara zerbitzuak

Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak erronka jarri dio bere buruari, eta baita herritarrei ere. Astelehenean abiatu zen 2010 urteari dagokion errenta aitorpenaren ekitaldia, eta helburu argia du euskara zerbitzuak: iaz euskaraz egindako errenta aitorp...

Ordiziako Hitza

Film laburren lehiaketa antolatu dute

Euskarazko komunikazioa eta elkarbizitza bultzetzeko asmoz, Beasaingo film laburren lehiaketa antolatu dute Akkua eta taZEBAez enpresek. Txapelketan Beasaingo ikastetxeetan ikasten duten D.B.Hko 3. eta 4. mailetako eta batxilergoko ikasleek parte h...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa