2011/5

Maixabel Telleria da Segura Lantzenen zerrendaburua Segurako Udalerako

Maixabel Telleria da Segura Lantzenen alkategaia Segurako Udalerako. Telleriarekin batera honako hauek osatu dute zerrenda: Alberto Recondok, Karmele Arruabarrenak, Vittor Martinezek, Maria Angeles Ariztimuñok, Xabier Olaziregik, Xabier Tarragonak, Ma...

Goierriko Hitza

Xabier Bengoetxeak irabazi du Gurutz Deunaren proba, Seguran

Xabier Bengoetxea (Buruntzazpi Txirrindulari Eskola) gazteak irabazi du Seguran, junior mailako 37. Gurutz Deunaren proba. Bigarren eta hirugarren Caja Ruraleko Asier Unanue eta Pello Olaberria mutiloarra sailkatu dira, hurrenez hurren. Larunbatean ...

Goierriko Hitza

Ezinduentzako aparkalekuetarako txartelak berrituko dituzte

Ordiziako Gizarte Zerbitzuetik jakinarazi dutenez, ezinduentzako aparkatzeko txartelak berritzen hasiko dira, euskarri berrietara egokitzeko. Horretarako, Nilolas Lekuona plazan dagoen Barretxeko lokalera jo behar da, astean zehar eta  goizeko orduteg...

Ordiziako Hitza

Kontsumo ohituren inguruko antzezlana ostiralean Usurben

Pikor Teatro taldearen XL Town antzezlana ikusi ahalko da ostiralean Usurbe antzokian. Mendebaldeko hiritarren kontsumo ohitura konpultsibo eta burugabeen inguruko tragikomedia da antzezlana, munduko moda eta kirol marka handiek dituzten jarduerei bur...

Eskeine Legorburu

Maiatzaren 28an hasiko dute futbol zazpi txapelketa

Futbol zazpi txapelketan 31 taldek eman dute izena aurten. Maiatzaren 28an hasiko dute, 10:00etan. Aurten gainera, neskek osatutako bi taldek hartuko dute parte (Nes-kontrol eta Matraka). Batak iaz ere jolastu zuen, eta bigarrenak lehen urtea du txape...

Legazpiko Hitza

Sei legazpiar Euskadiko BTT txapelketan

Igandean Euskadiko BTT txapelketa ospatu zen Muskizen. Sei legazpiarrek hartu zuten parte. Elite mailan Beñat Azpiazuk 29. postuan amaitu zuen. M30 mailan Unai Pereak hamahirugarren egin zuen, Igor Alzelaiek hogeitalaugarren, eta Aitor Izagirrek hogei...

Legazpiko Hitza

Legazpi da Goierri Garaian ostalaritzan euskara maila onena duen udalerria

Euskara sustatzeko asmoz Urola Garaian martxan den Merkataritza Planak bosgarren urtea bete du aurten. Egitasmoa merkatariekin landu dute orain artean, baina garatze bidean, ostalariengana zabalduko dute orain. Iaz hasi ziren lan honetan, eta lehen pausu batean, Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsasoko tabernetara eta jatetxeetara jo zuten, hauetan lan egiten duten langileen euskararen ezagutza maila neurtzeko. Horretarako taberna eta jatetxe «ia guztietan» galdetegiak bete dituzte. Datuak aztertuta, hil honetan hasiko den eta epe luzerako programatu duten eskaintza osoa definitu dute. Euskararen ezagutza mailaren diagnosiari dagokionez, Legazpin, Urretxun eta Ezkio-Itsason ostalarien ezagutza maila «nahiko paretsu» dabilela adierazi dute. Ez, ordea, Zumarragan. Hemen «nabarmen baxuagoa» dela azaldu dute. Euskaraz hitz egiteko gaitasunari dagokionez, Legazpin dago euskaraz ongi egiten duen langile gehien (%69,1). Urretxun eta Ezkio-Itsason egoera antzekoa da, %67 eta %67,9 hurrenez hurren. Zumarragan batazbesteko hori %44,1era jaisten da. Euskaraz ulertu ere Legazpin egiten da gehien, %75,8, eta Zumarragan gutxien. Irakurketa eta idazketari dagokienez, ostalarien ezagutza maila parekoa da Legazpin, Ezkio-Itsason eta Urretxun: %67 inguruan, «ongi». Lau arlotako eskaintza Euskara zerbitzuetatik ostalariei egingo zaien eskaintza lau arlotan banatu dute: mintzamena, ulermena, idazmena eta irakurmena. Euskaraz jakin, baina idazteko orduan zailtasunak dituztenentzat orain artean urtero eskaini izan diren idazmena lantzeko saioekin jarraituko dute. Ikas [...]

Legazpiko Hitza

Juan Epaizabal: “Pertsona helduok gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen”

Beasaingo adinekoen egoitzan dituzten beharrak ongi ezagutzen ditu Juan Epaizabalek, Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteko lehendakariak. Hirugarren adinekoek gizarteko alor ezberdinetan «protagonismo» gehiago izan behar dutela aldarrikatzen du. Zer nolako balorazioa egiten duzu Beasaingo Udaleko azken lau urteotako agintaldiaz? Beasaingo Udalak, Jubilatuen eta Pentsiodunen elkarteari dagokionez, oso jarrera ona izan du orain arte. Gerora zein harreman izango dugun ezin dut esan, baina orain artekoa oso ona izan da, eta eskerrak eman beharrean nago. Beti kolaboratu izan du guk antolatutako ekintzetan, eta babestu ere egin ditu. Oro har, zer eskatuko zenioke hurrengo udal gobernuari? Gure egoitza oso handia da eta ekintzak gauzatzeko leku asko dugu, baina kokalekua ez da oso egokia pertsona helduentzat. Aldapa dago egoitzaren bi aldetan, eta igogailua badugun arren, askori kosta egiten zaie egoitzara etortzea. Horregatik, aldaparik ez dagoen gune batean, eta herri erdigunean, lokal berria eskatuko nioke udal gobernu berriari. Pertsona heldu askok zailtasunak dituzte aldapak igotzeko eta egoitzara iristeko, eta beasaindar jubilatu eta pentsiodun guztiek dute egoitzaz eta bertan antolatzen diren ekintzez gozatzeko aukera. Zure esparrutik, zer helarazi nahiko zenioke Udalari? Pertsona helduok ere garrantzia dugula gizarte honetan. Gaitasun asko ditugu, eta ez dira behar bezala baloratzen. Udaletan, Diputazioan eta Batzar Nagusietan presentzia eta protagonismo gehiago izan [...]

Eskeine Legorburu

Josi Insausti da Hamaikabaten hautagaia Beasaingo Udalerako

“Aniztasuna eta partaidetza” bultzatzeko asmoz aurkeztuko da Beasaingo Hamaikabat alderdia maiatzaren 22ko hauteskundeetara. Josi Insausti da zerrendaburua, eta hamazazpi hautagaitatik hamabi independenteak dira. Insaustik atzo egindako aurkezpenean azaldu zuenez, Hamaikabaten “zerrendan, proiektu abertzale honekin konpromisoa duten aurpegi berriak daude, independenteak haietako asko, eta haien ondoan, kudeaketa publikoan izandako ibilbideagatik ezagunak diren pertsonak”. Hamaikabatek, “ikuspegi abertzale batekin eta udal gobernu plural eta bateratzaile batean oinarrituta” lan egin nahi du Beasainen datozen lau urteetan, “herritarren beharrei erantzun garbi eta eraginkorra emanda”. Horretarako herria ondo ezagutzen duten gizonez eta emakumez osatutako taldea aurkeztu du alderdiak, Insaustiren arabera. Zerrendan independente asko egoteak, “proiektu abertzale berri batekiko eta haren ezaugarriekiko konpomisoa dagoela” zehaztu du udalerako hautagaiak: “Batzean oinarritutako politika egiteko modu berri batetiko, eta frontismoa edo bloke politika egin beharrean, adostasunaren alde egiteko konpromisoa”. “Gehiengo abertzalea abiapuntutzat” Beasaingo gizartean dagoen aniztasun soziologikoa kontuan hartuta, Hamaikabateko kideek uste dute “Beasainek gehiengo abertzalea abiapuntutzat hartuta hazi eta garatu behar duela, gobernu jardun pluralista eta bateratzaile batekin”. Insaustiren arabera, ezin da agintekerian oinarritutako gobernurik egon, eta ezta “inposizioa beste helbururik ez duten blokeak sortu”. Hamaikabat horregatik sortu zela ere azpimarratu du Beasaingo hautagaiak, “ez dugulako abertzaletasun frontistarik nahi”. Herritarren partaidetzan oinarritutako gobernu jarduera bultzatu nahi du Hamaikabatek Beasainen, [...]

Eskeine Legorburu

Beasaingo Bilduk, astearteko elkarretaratzearen balorazioa egin du

Beasaingo Bilduk, astearteko elkarretaratzearen balorazioa egin du, eta oharra kaleratu du. Hauxe da Bilduk dioena: “Bilduko zerrenda guztiak baliogabetzea izan da Auzitegi Gorenak hartutako erabakia. Bilduri hauteskundeetan egotea galaraztea oso larria da. BILDU bide politiko eta demokratiko hutsen aldeko konpromisoa hartu duten pertsonen eta alderdien koalizioa da. EA, Alternatiba, eta Independenteek politikan eta hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea dute. Eta oinarrizko eskubide hau galarazi digu Espainiako Auzitegi Gorenak. Hau ez da demokraziarekin bateragarria. Gorenaren zerrenda baliogabetze ebazpen honek ez du inolako funts juridikorik, erabaki politikoa da. Bilduk Auzitegi Konstituzionalari debekuaren helegitea aurkeztu dio eta hurrengo pausoa Konstituzionalak Gorenaren epaiaren alde egingo balu Europara jotzea izango da. Eskubide guztien alde, ilegalizaziorik ez lemapean asteartean bildu ginen egoera larri hau salatzeko. Eskubide  zibil eta politikoez ari gara, herritar guztiei dagozkien eskubideez. Jokoan dagoena, beraz, proeiktu politiko zehatz baten aurkako erasoa baino haratago doa. Atxikimendu ugari jaso ditugu (udaleko enpresa batzordea, Lokarri, Ezker Batua, CAF Beasaingo enpresa batzordea, Koskola txaranga taldea, Ostadar, Aurtzaka, Murumendiko pilota eskola…). Herritar askok ere beraien babesa erakutsi digute eta Beasaingo Bilduk eskerrak luzatu nahi dizkie. Baina oraindik ere, badira batzuk konpromisorik hartu nahi ez dutenak, EAJ eta Hamaikabat kasu. Beasaingo Bilduk kontzentrazioan parte hartzeko deialdia luzatu zien eta EAJ-k [...]

Eskeine Legorburu

Dantzari Txiki eguna egingo dute igandean Legorretan

Festa usaina hartzen ari da Legorreta. Hilabetera hurbildu dira  Azentzio jaiak egutegian. Ekainaren lehen astean ospatuko dira urteko festa nagusiak, baina bien bitartean ez da geldirik egongo herria. Festa giroa pizteko ekitaldiak asteburu honetan bertan izango dira. Larunbatean danborradako entsegua egingo dute, eta igandean dantzari txikiek alaituko dituzte herriko kaleak. Jaietako egitaraua osatzen ari diren bitartean –karteleko irudia aukeratu dute, adibidez, bozketa herrikoian, Amaia Iturriozena– ekitaldiak prestatzen hasiko dira. Horietako bat danborrada da. 13 urtetik gorako legorretarrek parte hartu ahalko dute. Lehenbiziko entsegua larunbatean da, 12:45ean, Harripila kiroldegian. «Entseguetara joan egin behar da danborradan parte hartu ahal izateko», aurreratu dute antolatzaileek. Bost dantza talde igandean Hamaikagarren aldiz Dantzari Txiki eguna ospatuko dute, igandean. Goiz eta arratsalde daude ekitaldiak, Irrintzi Alai taldeak eta udaleko Kultura Batzordeak antolatuta. Hala ere, dantzarien saioak eguerdira arte izango dira. Lau talde gonbidatu ditu Legorretako Irrintzi Alaik: Aurtzaka (Beasain), Jakintza (Ordizia), Iztueta (Zaldibia) eta Nafarroako Aresokoa. Legorretarrek ere parte hartuko dute. Goizean, 11:00etan elkartuko dira Korta eta Zapas enparantzan. Eguerdian aterako dira desfilean. Herriguneko auzuneetan geldialdiak egingo dituzte, pieza batzuk dantzatzeko. Azkenik, 13:00etan, plazan bilduko dira atzera denak, elkarrekin dantza batzuk batera egiteko, Ikurrin dantza eta Aurreskua, tartean. Arratsaldean pailazo emanaldiarekin osatuko dute Dantzari Txiki eguneko [...]

Aimar Maiz

Bilduk herri programa eta zerrenda aurkeztuko ditu bihar Seguran

Bilduk, Segurarako egin dituen herri programa eta hautagaien zerrenda aurkezteko ekitaldia egingo du bihar osteguna, maiatzak 5,  kultur etxean 19:30ean. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte bertan parte hartzera.

Goierriko Hitza

Jentilbaratza 1512-2012 elkartea ere presente egongo da Erdi Aroko azokan

“Erdi Aroak bereizgarri berberak izan al zituen toki guztietan? Gauza bera izan al zen Erdi Aroa Carcassonen, Toledon, Besalun edo Ordizian? Egoera sozial, kultural eta politiko berdinak al ziren Europa osoan? Erdi Aroak garai historiko moduan iz...

Ordiziako Hitza

Ostiralean hasita hiru egunez San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion

Ostiraletik (maiatzak 6)  igandera bitartean San Migel festak ospatuko dituzte Ezkion. Adin eta gustu desberdineko auzotarrei zuzendutako egitaraua prestatu dute aurten ere. Ostiralean iluntzeko zortzietan txupinazoa botata eta kanpaiak jota iragarriko dute festen hasiera. Ordu erdi beranduago rock kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Segobiako Ihesa eta Zaborrak taldeek beraien errepertorioko hainbat kanta joko dituzte. Fronteniseko finala, larunbatean Larunbatean 11:00etan hasita fronteniseko finala egingo dute Xabi Zufiria eta Aitor Soraluze, Unai Alberdi eta Alex Aranburu eta Iñigo Etxaniz eta Iñaki Ruiz de Egilar bikoteek. Hirurek elkarren kontra jokatuko dute, eta bi partida irabazten dituen bikoteak irabaziko du txapelketa. Bakoitzak partida bana irabazten badu berriz, tantorik gehien egin duen bikotearentzat izango da txapela. Arratsalderako mus txapelketa eta haurrentzako hainbat jolas eta joku antolatu dituzte. Gauean berriz, herri afaria egingo dute. Menuan urdaiazpikoa, entsalada, frijituak, biribilkia eta postrea dituzte. Nahi duenak kafea eta kopa ere edan ahal izango ditu. Herri afarira joan nahi duenak Ezkioko Argindegi Ostatuan eman behar du izena. Gaurkoa da horretarako azken eguna. Heldu bakoitzak 22 euro ordaindu beharko ditu afariarengatik eta 18 urtetik beherakoek berriz, 15 euro. Afal ondoren dantzaldia izango da Gari eta Iñaki trikitilarien eskutik. Goizeko ordu batean berriz, DJ R-Kanutok jarritako musikarekin dantza egin ahal [...]

Goierriko Hitza

Marlon Brando eta Paul Newman ‘Begirada’ zikloan

Urteko lehen hiruhileko lehen zikloa amaitu berria da, eta, urtero bezala, Begirada zikloarekin emango diote amaiera denboraldiari Goieniz zineklubekoak. Aurten, Marlon Brando eta Paul Newman aktoreak aukeratu dituzte Begirada ziklorako, eta aktore ba...

Eskeine Legorburu

Lazkaoko jubilatuenetik Sos del Rey Catolicora joango dira, txangoan, maiatzaren 12an

Lazkaoko Orobione jubilatu elkarteak egunpasako txangoa antolatu du maiatzaren 12rako, Nafarroa eta Aragoi mugan dagoen Sos del Rey Catolico herrira (Zaragoza, Espainia). Autobuserako txartelak gaur banatuko dituzte, 17:00etatik 18:30era, elkarteko bul...

Aimar Maiz

‘Kanta-kantari’ egingo dute ostiralean Lazkaon

Lagun artean kantuan jarduteko zaletasuna dutenek Kanta-kantari juntadizoa egingo dute etzi, ostirala, Lazkaon. Gerriko Txokoan elkartzeko hitzordua jarri du Goierriko Euskal Eskola elkarte antolatzaileak, 19:00etarako. Abestea gustuko duten guztiei eg...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa