2011/5

Eluska Gerriko da Segurako Udalerako Bilduren zerrendaburua

Bilduk Segurarako prestatu duen herri programa eta haustesle zerrenda aurkezteko ekitaldia egin du gaur arratsaldean Segurako kultur etxean. Segurako Udalerako Bilduren zerrendaburua Eluska Gerriko dela eman dute jakitera. Gerrikorekin batera beste ...

Goierriko Hitza

Bihar kantaldia eta antzerkia egingo dituzte Segurako Botikaxahar kultur gunean

Bihar ostirala, maiatzak 6,  Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak antolatuta kantaldia eta antzerkia egingo dituzte Botikaxahar kultur gunean, 19:30etan hasita. Kantaldirako zein antzerkirako sarrera doan izango da. Iparra-Hegoak eta Elorri elkarteak...

Goierriko Hitza

Ekonomia eta hirigintza izango dira Legazpiko PSE-EEren ardatz nagusiak

Legazpiko PSE-EE alderdiak aste honetan aurkeztu ditu bere hautagaiak eta datozen hauteskundeetarako programa. Oscar Valbuena alkategaiak azaldu duenez, «erregenerazio ekonomikoa, hirigintza, gizarte zerbitzuak eta garapen jasangarria» izango dira sozialisten programaren ardatz nagusiak. Herriko mugikortasun plana «hankamotz» jaio zela dio Valbuenak. Hala, datozen lau urteetara begira, barrera arkitektonikoak kentzea proposatzen du, eta herriko trafikoa arintzeko, Olaondoko biribilgunea eta Minibusaren garrantzia azpimarratu ditu. Bidegorriak bukatu eta aparkamenduaren arazoari heldu behar zaiola uste du. Horretarako, herri barruan minibusaren erabilera bultzatu eta TAOrik gabeko aparkaleku mugatuak jarri behar direla dio. Horrekin lotuta, 2012. urterako, kale nagusia erdi-peatonal egiteko aukera ikusten du. Hirigintza eta ekonomia Egun martxan dauden hirigintza lanak bukatu eta Urtatzolan eta Bikuña-Aiztonagan babes ofizialeko etxebizitzak egin nahi dituzte. «Ez dugu ahaztu behar Legazpik lurzoru mugatua duela; ezin du eraiki eta eraiki jarraitu, auzoak zaharberritu behar ditu». Hala, Eusko Jaurlaritzak onartu duen laguntza planaren bidez, San Inazio, San Martin eta Arantzazu auzoak berritu nahi dituzte. Sozialisten ustez, «erregenerazio ekonomikoa izango da datorren legegintzaldiko lanik garrantzitsuena eta zailena». Valbuenaren ustez, Legazpiko ekonomiak dependentzia handiegia izan du metal eta siderurgia arloarekiko, eta sektore hori ziklo baten bukaerara iritsi denean, «horren eragina jasaten ari gara». Zentzu horretan, industria dibertsifikazioa eta industriarako zoru gehiagoren beharra jasotzen dituzte [...]

Legazpiko Hitza

‘Esnatu baratza’ tailerra egingo dute larunbatean Igartubeitin

Igartubeiti baserri museoak larunbaterako, maiatzak, 7,  Esnatu baratza izeneko tailerra antolatu du, 17:00etatik 18:30era. 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek parte hartu ahal izango dute. Tailerra doan izango da. Bertan parte hartu n...

Goierriko Hitza

Zegamako Gaztelekuak oporretan antolatutako ekintzek “harrera ona” izan dute

Aste Santuko oporretan hainbat ekintza egin zituzten Zegamako Bele Gazte Gaztelekuan. Ainitze Azurmendi bertako arduradunak jakitera eman duenez jende askok parte hartu du ekintza horietan, eta beraz, oso gustura dago jasotako erantzunarekin. Lehend...

Goierriko Hitza

Kontzertuak bihar gaztetxearen seigarren urteurrena ospatzeko

Sei urte betetzen ditu aurten Beasaingo Gaztetxeak, eta urtean zehar hainbat ekitaldi egingo dituzte seigarren urteurrenarekin lotuta. Horietako bat izango da bihar gauekoa. Lau taldek kontzertua eskainiko dute gaztetxean bertan. Diskelma talde finlan...

Eskeine Legorburu

37. Gurutz Deunaren txirrindulari proba egingo dute igandean Seguran

Igandean, maiatzak 8,  Javier Ormazabalen oroimenez Seguran antolatzen duten 37. Gurutz Deunaren txirrindulari proba egingo dute. Junior mailako kirolariek parte hartuko dute. Proba Segurako Txirrindulari Elkarteak antolatu du, Segurako Udalaren, S...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa