2011/6

San Joan erronda

San Joan Erronda Alaitasuna Errondaila eta Santikutz abesbatzarekin. Erdiguneko kaleetatik.

Goierriko Hitza

Ataungo kirol finalak bihar goizean jokatuko dituzte

Ataunen apirilean hasita garatu dituzten herri mailako kirol lehiaketen finalak bihar goizean jokatuko dituzte, Auzoeta kiroldegian. Lau kiroletako azken partidak ikusteko modua izango da: frontenisa (10:00), tenisa (10:00), esku pilota (11:00) eta pal...

Aimar Maiz

Etxe tasatuetarako izena astelehenerako eman behar da, Lazkaon

Lazkaoko Udalak Larreategin eraikiko dituen prezio itunduko etxeren bat —44 dira mota horretakoak— erosi nahi dutenek izena emateko azken eguna astelehena dute. Eskaera orriak udaletxean bete behar dira. Bestetik, Udalak gogorarazi du kanpoko igeri...

Aimar Maiz

Elkartasuna Azaleratuz bihar Urretxun eta Zumarragan

Ehunka sarrera saldu dituzte jada bihar Urretxun eta Zumarragan ospatuko den Elkartasuna Azaleratuz jaialdirako. Zea Mays, Willis Drummond, Betagarri, Ze Esatek! eta Sermond’s taldeek joko dute gauean, baina festa giroa arratsaldetik hasiko da. E...

goierrikofestak

Lazkaoko mendizaleak, kurtsoa agurtzeko, Malkorrira joango dira igandean

Igandean egingo dute Lazkaoko mendizaleek kurtsoko azkeneko mendi buelta, Malkorrira (1.329m), Aralarren bihotzean. 9 urtetik gorakoentzat aholkatu dute antolatzaileek (San Benito ikastolak eta Amalur mendi elkarteak), desnibel aipagarria duelako ibilb...

Aimar Maiz

Trinitate jaia ospatuko dute etzi Oletako zelaietan erromeria giroan

Aspaldiko ohiturari eutsiko diote bizilagunek herri bazkariarekin eta erromeriarekin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Txindoki Bertikala korrika proba igandean jokatuko da, Larraiztik gora erlojupean

Txindoki Bertikala goranzko mendi lasterketa laburraren bigarren aldia etzi, igandea, jokatuko da. Larraizko langatik Txindoki gailurrera da ibilbidea, gorantz beti. Distantziaz kilometro gutxikoa izan arren (3.878 metro luzean), 931 metroko desnibela gainditu beharko dute lasterkariek. Altuera tarte horregatik, kilometro bertikala ere deitu izan zaio. Ehunka korrikalari bilduko ditu bigarren probak ere, asko eta asko goierritarrak. Iaz lehenbiziko aldiz antolatu zuten Abaltzisketan, eta 161 atleta joan ziren. Didier Zagok irabazi zuen gizonezkoetan (34:33 minutu), eta Nerea Amilibiak emakumezkoetan (42:37). Irteera mailakatua Erlojupeko erako lasterketa da Txindoki Bertikala. 10:00etan abiatuko da lehenengo korrikalaria, Larraizko langatik. Aurreneko partaideak minutu erdiro irtengo dira; «onenei» minutuko tartearekin emango diete irteera. Lehenbiziko hiruna gizonezkoek eta emakumezkoek jasoko dituzte sariak (300, 200 eta 100 euro), baita beteranoek ere (100). Iaz jarritako denbora marka ontzen duenak (bai gizonetan, bai nesketan), 150 euroko gainsaria du. Aurten ere igoera bertikalen Euskal Koparako baliagarria da Txindokiko igoera; aurreneko proba da, hain zuzen ere. Hiru lasterketak osatuko dute Euskal Kopa: Txindokikoa (etzi), Azpeitia-Xoxoteko Zuzenien proba (uztailak 3), eta Uharte-Arakildik Beriainerakoa (irailak 18). Bestetik, bertikalen Euskal Txapelketa ere bada aurten, banaka nahiz taldeka. Anbotoko Kilometro Bertikala izango da Euskal Herriko txapelaren epaile. Datuak Txindokiko II. igoera Eguna. Igandea, ekainak 19. Hasiera ordua. 10:00ak. [...]

Aimar Maiz

Herria txukun eta garbi mantentzearen garrantzia helaraziko diete herritarrei

Datorren astean kanpaina berri bat abiaraziko dute Legazpin. Baietz Txukun mantendu. Legazpi garbiagoa zuri esker lelopean, herritarrak herria garbi mantentzearen garrantziaz kontzientziatuko dituzte. Zakarrontziak gehiago erabiltzea eta birziklatze edukiontziak era egokian erabiltzea sustatuko dute eta horretarako bi ingurumen hezitzaile egongo dira. Parkeetako erabiltzaileen inplikazioa eskatuko dute hauek, haiekin hitz eginez, eta sentsibilizazioan eraginez. Hauez gain, tabernarien eta dendarien lagunza ere eskatuko dute kanpainan. Bi ingurumen hezitzaileak dendetatik eta tabernetatik pasako dira. Kaleko jendearekin ere hitz egingo dute, jarrera «egokiak» lantzeko eta herritarrek gai honen inguruan dituzten proposamenak jasotzeko. Herriko hiru guneren arteko lehiaketa moduan planteatu dute kanpaina: Euskal Herria plazan, Laubiden eta Latxartegin. Euskal Herria plazan Euskal Herria plazan asteartean hasiko dira lanean hezitzaileak. Ekainaren 24ra arte egongo dira hemen, dendariekin eta tabernariekin hitz eginez. Kanpainaren leloa duen karteltxo bat ere banatuko diete, ahal eta nahi badute erakusleihoan jarri eta zabalkundean laguntzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 3ra, berriz, plazan dagoen jendearekin hitz egingo dute hezitzaileek. Laubiden Laubide kalean eta parkean uztailaren 4tik 8ra tabernaariekin eta dendariekin hitz egingo dute eta uztailaren 11tik 17ra, aldiz, herritarrekin. Latxartegin Latxartegin azkenik, tabernariekin eta dendariekin irailaren 5etik 9ra hitz egingo dute. Hil bereko 12tik 18ra parkeko jendearekin hitz egingo dute. Egun batzuetan goizez joango dira, [...]

Legazpiko Hitza

«Hesiak apurtuz» dator aurtengo Ordiziarrock musika jaialdia

«Hesiak apurtuz»  leloa jari diote Ordiziarrock jaialdiaren VIII. edzioari. Hesiak apurtzeko eta ordiziar guztiengana iristeko, gorrek sentitzeko moduko kontzertua eskaianiko du Malagako Funky Punkie Party Clowns taldeak, ostiral gauean. Kontzertu hori herri antzokian izango da,  gaueko  hamarretan. Astebururako ordea, beste saio batzuk ere antolatu dituzte, tartean, larunbatean gaztetxean egingo dituzten kontzertuak. Malagatik datorren  taldea Funky Punkie Party. Bere zuzenekoetan, hainbat sistema erabiltzen ditu gorrengana iristeko. Besteak beste, bibrazio sistema, bluke magnetikoa, interpretea, irudiak, argiztapen berezia eta gorputz espresioa lantzen dituzte. Hamabost laguneko taldea da, eta egiten duten ikuskizunak, musika, antzerkia eta umorea uztartzen ditu. Ikuskizunean, musikarekin batera, bideoklipak ere sartuko dituzte; bideo guztiak euskarazko eta gaztelaniazko azpitituluekin emango dituzte.  Ikuskizuna, adin guztietako pertsonei  zuzenduta dago. Jaialdiaren antolakuntza lanetan dabilen Urko Ruz de Apodakak azaldu duenez, «Ordiziarrockek mundu guztiarengana iritsi behar  zuela konturatu ginen; gorrengana orain arte ez ginen iristen». Pertsona guztiengana iristeko ostiraleko kontzertua «gorrei egokitua» dela aipatu du Ruiz de Apodakak,  gorrez gain itsuek eta protesiren bat dutenek ere gozatuko dute kontzertua. Kontzerturako sarrerak herriko tabernetan salgai  daude ostiralera bitartean, 5 euroan. Kontzertu egunean,  Herri Antzokiko  lehiatilan  ere izango da sarrerak erosteko aukera. Ostitaleko ekitaldi nagusiaren atariko lanak egiteko, munduko musika instrumentuen erakustaldi didaktikoa egingo dute gaur, D’Elikatuz  zentroan. [...]

Goierriko Hitza

Elikadura osasuntsuaz hitz egingo dute bihar Barrenan

Ordizian Kirolean asteko egitarauaren barruan, Denboraren kudeaketa eta elikadura osasuntsua izeneko mahai-ingurua egingo dute bihar. Bertan, Piek etxeko Marian Ijurjok eta D’elikatuz zentroko Idoia Noainek parte hartuko dute. Saioa 19:00etan izango ...

Ordiziako Hitza

Auto klasikoek hartuko dute igandean kart-en erreleboa, Motorraren Astean

25 urtetik gora duten 80 auto inguru iritsiko dira Euskadi plazara, aurreko aldietan baino ''auto gutxiago, baina bereziagoak'' izango omen dira,...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Udal zergak ordaintzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Ordiziako Udalak, zergak eta zerbitzuak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du dagoeneko; ekainaren 24a baino lehen egin behar da eskaria, udaleko gizarte zerbitzuen sailean (Barretxen). Eskaera egiteko, NANaren kopia eta familiako kideen ...

Ordiziako Hitza

Gaztetxoentzako ekintzak prestatu dituzte udara begira

Udako oporraldira begira nerabeentzako hainbat ekintza prestatu dituzte aurten ere Legazpin. Ekainaren 24an Arcachonera joango dira. Bazkideek 30 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, aldiz, 44. Ekainaren 15ean itxiko da izena emateko ...

Legazpiko Hitza

San Migel ermitan kontzertua egingo dute

Azken urteetan egin duten moduan, aurten ere Doinua musika eskolako kideek kontzertua eskainiko dute Legazpiko San Migel ermitan. Burdinola elkarteak eta musika eskolak elkarlanean sustatu dute emanaldi berezi hau eta bertan Doinuako klarinete eta soin...

Goierriko Hitza

Larrain Dantzarako entseguak deitu ditu Irrintzi Dantza Taldeak

Ekainaren 22an eta 29an egingo dituzte entsegu orokorrak; herritar guztiak gonbidatu dituzte entseguetara eta uztailaren 3an Euskadi plazan egingo den ekitaldian...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa