2011/9

San Martin jaiak antolatzeko aurreneko bilera gaur egingo dute, Ataunen

Ataun San Martingo festa batzordeak gaur, astezkena, egingo du azaroko jaiak antolatzeko lehenbiziko bilera. Oargi elkartean da batzarra, 19:30ean. Herritar guztiei egin diete parte hartzeko gonbita.

Aimar Maiz

Euskal Herri osoko ibiltariak etorriko dira Aizkorrin Barrena martxara

Aizkorrin Barrena mendi martxa igandean egingo dute Legazpin. Antolatzaileek guztia prest dute martxaren hasierarako eta jada 130 pertsonek baino gehiagok eman dute izena. Aizkorriko mendi ibilaldiak bi ibilbide izango diu aurten: luzea eta motza. 60 pertsona inguru aritu dira bide hauetan lanean: ibilbidea eta eds-ak markatzen, anoa guneak prestatzen, irteera eta bukaera atontzen, Armuño elkartean, bidea garbitzen, trafikoa zuzentzen… Urtero hutsik egiten ez duen lan taldea da. Aitor Casado talde honetako kidea da. Bere esanetan, «prestaketa guztiak ondo doaz, 3 urteko esperientzia igartzen dugu jada eta lasaiago ibili gara». Bide luzea Bere ustetan, lan gogorrena ibilbidea zehaztea izan da, «eta gero garbitzea». Bide asko garbitu dituzte motozerra, atxurra eta sasi-garbitzeko makina erabilita. Prestakuntza lanek imaginazioa ere eskatu diete, bi errekatxo igarozeko 2 zubi txiki ere sortu baitituzte. Oraingoz 130 lagunek eman dute izena. Legazpin izen-ematea berandu hasi dute, arazo teknikoak medio, eta horregatik «poliki» doala dio Casadok. Internet bidezko izen-ematea, berriz, «oso ondo» doa. «Iaz baino jende gehiagok eman du orain arte izena eta eguraldiak lagunduz gero, markak apurtuko ditugu». Legazpitik kanpoko jende askok eman du izena martxarako. «Gipuzkoa osotik etorriko dira; arabar batzuk ere badira; nafar gutxi; iparraldeko eta Burgoseko bana… eta 60tik gora bizkaitar!» dio Casadok. Bide motza [...]

Legazpiko Hitza

Asteburu osoko irteera egingo du Goierrik Kantabriako Pasiegotar Ibarrera

Pas, Pisueña eta Miera ibaien ibarrak hartzen dituen ingurunean ezagutzeko aukera eskainiko du irteerak; bihar izango da izena emateko azken eguna.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarraga-Urretxuko bertso eskola ikasturte berriari ekiteko prest

Ostiral honetan hasiko dute ikasturte berria; bestalde, jokatzen ari den Gipuzkoako bertsolari txapelketan parte hartzen ari dira bertso eskolako zenbait kide....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Umorearen eta osasunaren lotura aztertuko du bihar Nagusilanek

Nagusilan elkarteak antolatuta hitzaldi bat egingo dute gaur Legazpin. Umorea eta osasuna izena eman diote eta Nazaret zentroko Ana Atienzak hitz egingo du bertan. 18:00etan hasiko dute tertulia, gizarte zentroan, eta herritar guztiei irekitakoa da.

Legazpiko Hitza

Mugikortasunari lotutako ekintzak gaur amaituko dituzte Urola Garaian

Auto elektrikoa Bihar amaituko da Mugikortasun Astea Goierri Garaian. Aste oso batez, batetik bestera joateko moduen gainean hausnartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Larunbatean Ekobira azoka izan zen Legazpin. Goizez eta arratsaldez, Euskal Herria plazan jarri zuten kontsumo jasangarriari lotutako azoka ibiltaria. Bizikleta puskekin egindako bizikleta berriak, eguzki indarrarekin funtzionatzen duten sukaldeak, garbigailuan garbi daitezkeen pixoihalak, baratzako produktuak, Legazpiko dendetan aurki daitezkeen produktu berdeak, material didaktikoa… aurki zitekeen postuetan. Auto elektriko bat ere jarri zuten azokan, eta hasieran jendea kuriositatez hurbiltzen bazen ere, egunaren amaieran asko ziren gidatu zutenak. Antolatzaileak «oso gustura» agertu dira herritarren erantzunarekin. Legazpiko bi aparkalekutan auto gidariei zuzendutako kartel bana ere jarri dute, mugitzeko beste era batzuk ere badaudela gogoratuz. Fokatu Urola Garaia argazki lehiaketako argazki irabazleekin osatu dituzte panelak. Bestetik, Legazpi Oinez kanpaina ere amaitutzat jo dute. Erosketak herrian eta oinez egitea sustatu du kanpaina honek, eta hori lortu asmoz erosketetarako orgak zozketatu dituzte. Azken zozketan, Emaus fundazioko kideek pankarta birziklatuekin egindako orgak Lidia Iturraldek eta Maider Romerok irabazi dituzten. Orga Berdeak, berriz, Julio Romerok, Imelda Martinezek, Rosa Mari Pinedok, Nekane Manjonek, Vicenta San Martinek eta Mertxe Ollok jasoko dituzte. Bizikleta martxa batekin itxiko dute gaur Mugikortasun Astea. 18:30ean elkartuko dira Laubiden. Antolatzaileek esan dutenez, txikienak zuzenean [...]

Legazpiko Hitza

Aitor Hernandezek irabazi du mendi bizikletako proba, Zegaman

Txirrindulariak sariak jasotzen Aitor Hernandezek irabazi zuen larunbatean Zegaman Euskadiko BTT Zentroak Irekia lehiaketari bukaera eman zion proba. Bigarren Patxi Cia nafarrak egin zuen, eta hirugarren berriz, Ekleyson Marques da Silva brasildarrak. Emakumezkoetan, Olatz Odriozola izan zen garailea. Euskadiko Txapelketa Sailkapen nagusia berriz, Patxi Cia nafarrak eskuratu zuen eta emakumezkoetan, Olatz Odriozola urnietarrak. Arratsaldean, 16:30ean eman zioten hasiera probari. Parte hartzaile guztiak bi txandatan banatu zituzten antolatzaileek. Lehenengo txandan kadeteak, emakumezkoak eta 40 urtetik gorako kirolariak irten ziren. Horien atzetik, 2-3 minutura, junior mailako kirolariak, 23 urtez azpikoak, 30 urtetik gorakoak eta elite mailakoak abiatu ziren. Ibilbideari dagokionean, Zegama eta inguruko mendietan zehar 7,7 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten. Lasterketaren irteera puntua Zegamako igerilekuaren aurrean zegoen, eta kirolariek mendira joan aurretik herrigunean zegoen gune teknikoa pasatu behar izan zuten. Zegamako herrigunetik irten eta gero, Otzaurte aldera abiatu ziren, ermita parean Gorospe baserrirako bidea hartzeko. Handik Ospital Handitik barrena, Zegamako Apeaderoraino iritsi ziren. Apeaderotik berriz, Oazurtzara joan ziren. Beherako bidea Arrietaundi baserritik eta Murgizelai parketik pasatuz egin zuten. Helmuga Zegamako herrigunean zegoen kokatuta. Ibilbidea 7,7 kilometrokoa izanik, behin baino gehiagotan egin behar izan zuten txirrindulariek. Horrela, kadete mailako txirrindulariek esaterako, bi itzuli egin behar izan zituzten 14,6 kilometro osatzeko. Juniorrek, [...]

Estitxu Imaz

Lan munduko mugarik eza, ikasletatik

Eindhoveneko hamasei ikasle Goierri Eskolan izan dira astebetean. Lanbide heziketako goi mailako ikasketen osagarri izateko trukea egin ohi dute goierritarrekin, etorkizunari begira. Gero eta sarriagoak, gero eta hedatuagoak dira Goierrin ikastetxeek Europako beste zenbait eskola-kiderekin egiten dituzten trukeak. Etorkizunari begira ikasleek Europa nahiz mundu zabala gehiago ezagutzea, kultura aniztasunean zertxobait murgiltzea, hizkuntzak astintzea lirateke helburuak. Eta, lan munduaren gainean itzal ilunak dauden garaiotan, atzerrira lanera joateko aukera mahai gainean jartzea ere bai. Ordizian dagoen Goierri Lanbide Eskolak bost-bat urte daramatza Europako beste hiru ikastetxerekin ikasle taldeen trukeak egiten. Finlandiako Salpaus, Herbeheretako Roc Eindhoven, eta Alemaniako Daimler-Mercedes autogilearen formazio eskolarekin dute harremana. Arrazoi desberdinak tarteko, aurten holandarrekin bakarrik ari dira programa garatzen, eta Eindhovengo hamasei gazte Goierrin daude astebete honetan, gaur arte. Lanbide Heziketako goi mailako ikasleek parte hartzen dute herrialde horietan, diseinua, mekanizatua eta elektronika espezialitatekoek. Administraritzako ikasleekin ere badute beste plangintza bat. Batxilergokoek Esloveniako eta Txekiako zentro batzuekin ere badute kidetza. Astebeteko egonaldiak izan ohi dira. Ikasturteko berezko ikasgaien martxa ahalik gutxien oztopatzen saiatzen dira. Bide horretan, trukeak curriculumean sartzea litzateke helburua, Joseba Ramos irakaslearen eta programako arduradunetakoaren arabera. «Ikasleak bere ikastetxean jasoko duen materia, aste horretan Europako beste eskola batean eta aldi berean jasotzea litzateke helburua, kanpoan egon [...]

Aimar Maiz

«Bizi-kalitate ona eskaintzeko aukera eman digu turismoak»

«Basozaina lanbidez, eta politikaria afizioz». Halaxe deskribatzen du bere burua Jose Manuel Oriak (Zerain, 1957). Zeraingo alkate gisa ariko den bigarren legealdia da hau, eta alkate izateak grazia handirik egiten ez bazion ere, herriarekiko duen konpromisoak bultzatuta onartu zuen herritarren nahia. Izan ere, Zerainen ez dira alderdi politikoetako ordezkariak aukeratzen alkatetzarako. 18 urtez gorako edozein zeraindarrek beste edozein herritar aukera dezake kargurako. Nola aukeratzen duzue zeraindarrek alkatea? Hauteskundeak inguratzen doazen einean, herri bilera bat egiten dugu. Hauteskunde demokratikoak egiten hasi zirenetik egin dugun moduan, orain ere, zerrenda bakarra osatzea erabaki dugu herritarrek. Zerrenda hori herritarrek aukeratutako ordezkariekin osatzen da, bakoitzak postu horretarako egokia iruditzen zaion herritarra aukeratuz. Bi bozketa aldi egiten ditugu. Lehen bozketa aldian hamabost izenekin ostutako zerrenda egiten da, eta bigarren itzulian zerrenda horretako zazpi aukeratzen dira. Zerain 250 biztanleko herria izaki, bost zinegotzi ofizial izaten ditu, baina guk zazpi aukeratzen ditugu: bost udalerako, bat Oa kultur elkarteko lehendakaria izateko, eta beste bat Zerain Dezagun Fundazioko lehendakaria izateko. Kultur elkarteak eta fundazioak udalak adinako balioa al dute? Gure funtzionatzeko moduan, hiru zatiak hartu behar dira kontuan. Udaletxean administrazioko lanak egiten dira; Oa kultur elkartean kulturarekin lotutako gai guztiak lantzen dira; eta Zerain Dezazun Fundazioan arlo ekonomikoa. Bere dirua [...]

Goierriko Hitza

G Puntua: puntu eta jarrai

Udako etenaldiaren ondoren, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ohiko egiturara itzuliko da udazken honetan. G Puntuak aurten berritasun handietako bat lehen fasea izan du, maiatz-ekainean jokatu zen. Asteburu honetan final zortzirenetako zazpi saioetatik bi jokatuko dira: bihar Andoainen, etzi Azkoitian. Donostiako finalaren aurretik hiru koska izango ditu txapelketak. Final zortzirenetan zazpi saio dira, 42 bertsolarirekin: lehen fasetik igaro ziren 32ri 2007ko txapelketako finalaurrekoetako hamar gehituko zaizkie. Final-laurdenak bost herritan jokatuko dira, 30 bertsolari guztira: saioak irabazitako 7, puntuazioz sailkatutako hurrengo 17, eta duela lau urteko sei finalista. Finalaurrekoetara ere euren saioak irabazten dituztenak zuzenean pasatuko dira, eta beste 13 puntuazioaren arabera. Goierritarrei dagokienez, final zortzirenetan denera zortzi lagun ariko dira. Lehen faseko galbahea gainditu zutenetatik bik igandean kantatuko dute, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 17:30ean. Gorka Azkarate zumarragarra (orain arteko sailkapen orokorrean 6.) eta Gorka Maiz gabiriarra (27.) dira estreinakoak. Hurrena, irailaren 24an, Eibarren, Nerea Elustondo legazpiarra (14.) sartuko da lehiara. Biharamunean, Lazkaon, Iban Urdangarin ataundarra (22.), Elgoibarren Joxe Munduate ataundarrak debuta egingo du; Iñaki Apalategi beasaindarrak (10.) eta Amaia Iturriotz urretxuarrak (17.) urriaren 8an dute txanda, Lasarten. Azkenik, Ezkio-Itsasoko Asier Sasieta Irunen ariko da, urriaren 9an. Bestetik, Aitor Sarriegi beasaindarra eta Iker Zubeldia zegamarra final-laurdenetan hasiko dira, Hondarribian eta Azpeitian, hurrenez hurren. 2007ko [...]

Aimar Maiz

Lazkao futbol taldean hasteko deialdia egin dute

Lazkao Kirol Elkarteko futbol saileko arduradunek aurten 12 urte bete dituzten haurrei dei egin die, futbolean hasteko. 1999an jaiotakoentzat dago aukera. Asteartean 17:00etarako Arizti Haundi zelaira agertu behar dute taldean hasi nahi dutenek, lehen ...

Aimar Maiz

Udal Euskaltegiak ongi etorria eman nahi die ikasleei atariko oinpekoarekin

    Beasaingo Udal Euskaltegiak 24. ikasturteari emango dio hasiera datozen egunetan. Aurten ere, ongi etorri esan nahi diete euskara maila hobetu nahi dutenei, euskaraz bizitzea pentsatzen duenari, eta euskara eta euskal kultura erabat arrotza zaionari. Hala adierazi du Aitor Larburuk, Beasaingo Udal Euskaltegiko lehendakariak. Atarietan jartzen diren oinpekoak irudi gisa erabilita eta Ongi etorri leloarekin, nahi duenak «euskaltegiko ateak zabalik» dituela gaineratu du Larburuk, eta aurten ere euskaltegiaren eginkizuna euskaldunak alfabetatzea eta erdaldunak euskara mundura erakartzea izango dela. Aurten ere «talde egonkorra, sendoa eta eskarmentu handikoa» osatu dutela jakinarazi du Marian Toledok, euskaltegiko zuzendariak. Eskaintza zabala Euskaltegiko eskaintzan, maila guztietako kurtsoak daude, nahiz eta jende gehien hasierako mailetan aritzen den. Ikasle berrien artean, «aurten bai» esaten dutenak ere egoten dira, zalantzak alde batera utzi eta euskara ikastea erabakitzen dutenak. Lehenengo mailatik hasi eta laugarrenera arteko ikasleentzako eskolak ematen dituzte, aurrez aurreko taldeak osatzen dituzte, eta ehun ordu irauten duen alfabetatze ikastaroa ere antolatzen dute. EGA, HABE eta IVAP probak prestatzeko eskolak ere euskaltegiko eskaintzaren barruan daude, eta baita autoikaskuntza zerbitzua ere. Ikasleen zalantzak argitzeko eta jarraipena egiteko tutoretza orduetara joateko aukera dute euskaltegiko ikasleek, eta nahi dutenek, urtean zehar antolatzen dituzten kanpoko ekintzetan ere parte hartu dezakete. Aurreko ikasturtean [...]

Beasaingo Hitza

Herritarren iritzia jasoko dute pintura lehiaketan

 Larunbatean IX. Kaleko Pintura Lehiaketa ospatuko da Legazpin. Koadroen paper edo oihalei 9:00etatik 10:00etara bitartean jarriko diete zigilua udaletxean, eta lanak 13:30-14:00ak bitartean aurkeztu beharko dira leku berean. Epaimahaiak 18:30ean e...

Legazpiko Hitza

Eskarabillan dago plaza

Euskal jaien biharamuna pasatu berritan, Ordizian festa hotsak entzuten dira berriz ere. Herriko festa nagusiez gain, azken urteetan indarra hartzen ari dira herriko auzoetako jaiak. Horietako bat da Eskarabilla auzoa. Astebururako, ekitaldi sorta antolatu dute. Ohiko herri giroko ekitaldi eta lehiaketez gain, herri kirol saioa, haurren danborrada eta kontzertuak izango dira. Auzoko jaien egun nagusia larunbata izango bada ere, ostiralean mus txapelketa jokatuko dute Itxaropena elkartean, 22:00etan hasita. Biharamunean botako dute txupinazoa, eta erraldoiek, buruhandiek eta musikariek piztuko dute eguerdi parteko giroa. Patata tortilla lehiaketa ere egingo dute, ordu batean. Kirolak, haur eta gazteentzat Larunbat arratsaldean bi kirol proba izango dituzte auzoan. Bostetan, haurren eta gaztetxoen lasterketa jokatuko dute. Umeen artean txokolatea banatuko dute gero. Segidan, 18:00ak aldera, Ordiziako auzo-festetan ohikoa bihurtu den herri kirol proba jokatuko dute, Otegienea, Altamira eta Eskarabillako taldeen artean. Iluntzean, haurren danborrada izango dute, eta gauean, umeentzako mozorro festa. Gau erditik aurrera, helduak mozorrotzeko garaia izango da. Kontzertuak ere izango dira, Belarra, Skapando eta The Pardels taldeekin. Bertsoak eta erromeria Igandean bukatuko dituzte Eskarabilla auzoko festak. 11:00etatik aurrera, herriko txistularien alborada eta umeentzako jolasak izango dira. Ordu batetik aurrera, gaiteroen eta Goierriko bertso eskolako ikasleen saioa izango da. Antton Imaz eta J. Inazio Iturrioz abeslari [...]

goierrikofestak

Transmisioaren lekukotza Ordiziako ferian

Feriako saltzaile eta berezoen artean askotan azaleratzen den kezka da batez ere adineko jendea dela ferian ibiltzen dena eta gazteen merkatuetarako joera indartu beharra dagoela. Noizean behin halere badira bestelako adibideak ere. Lehenagotik ere hasia zen tarteka Mapi Gartzia da etortzen, eta abuztuaren 1az geroztik bera da Berrobiko Teileriko produktu ekologikoak ekoizteaz eta saltzeaz arduratzen ari dena. M.Eugenia Agirretxe eta Fermin Zabala 22 urtez aritu dira lanbide horretan, erretiroa hartzeko unea iritsi eta etxeko inork ez zuenez segidarako asmorik bi urte eman dituzte interesa izan zezakeen norbaiten bila. Mapi Gartziak, berriz, banatzaile lana utzi, Fraisoron  nekazaritza ikasketa trinkoak egin, eta Gaztenek proiektua lagun, Teileriko lurrak eta berotegiak erabiltzeko tratua egin zuen ordura arteko jabeekin. Elkarri lagunduz proiektuak aurrera jarraitzen du. Orain arte bezala Villabona, Ordizia, Leitza eta Tolosa izango dira bere asteroko feriak. «Astearte-asteazkenetan saltzeko barazkiak astelehenetan jasotzen ditugu eta ostegunetan, ostiral-larunbatekoak; horrela hozkailuan sartu beharrik ez dugu. Ondorioz, bere estruktura molekularrean eraginik ez dute, eta kalitate makrobiotikoa gordetzen duten produktu ekologikoak saltzen dira gurean», azaldu du Gartziak, egin duen lan aldaketarekin gustura dagoela aitortuz. Aste hontako berriak Lehen mizpirak ikusi ditugu, oraindik jateko puntutik urruti, 3 euroan kiloa. Galizian hain estimatuak diren greloak ere badira eta sagar mota berriak [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa