2011/9

Esparruko jira, euritan

Eguraldi desatsegina egin zien herenegun lazkaotarrei, urteroko ohituran Esparru mendiko gailurrera igo eta eguna han igarotzeko. Mendi buelta askok egin zuten, baina goian burutzeko pentsatutako ekitaldiak (jolasak eta bazkaria) plazako pilotalekuaren...

Aimar Maiz

Concepcion Ruizen ''Paisaiak eta erretratuak'' ikusgai Juan de Lizarazun

Urretxuarrak egindako margolanak igandera arte izango dira ikusgai, egunero 17:30etik 20:30era; gaur erakusketa gela itxita izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Berritsun eta Txelotxen izena emateko epea ireki dute

Berritsu eta Txelotxe ludoteketan izena emateko epea ireki dute. Irailaren 30era arte, 16:00etatik 17:00etara eman ahalko da izena bi ludoteketan. Berritsun, egunero bi txanda egingo dituzte. Lehen txandarako, 17:00etatik 18:30era, lau eta zortzi urte...

Beasaingo Hitza

Euskal Herriko finalerako txartela lortu du Azurmendik

Euskal Herriko I. Maila Nagusiko Aizkora Txapelketako finalean aritzeko txartela lortu du asteburuan Iñaki Azurmendi arriarandarrak. Atzo, igandea, Arbizun (Nafarroa) jokatu zen kanporaketan, hirugarren egin zuen eta, beraz, azaroaren 6an Elizondon (...

Beasaingo Hitza

Stock azokarako izena etziko eman behar da

Ordiziako merkatari elkarteak udalaren laguntzarekin irailaren 30, eta urriaren 1 eta 2rako antolatu duen stock azokan parte hartu nahi duten merkatariek etziko 20:00ak baino lehen eman behar dute izena 943 88 73 edo 615 79 64 68 zenbakietara deituta. ...

Ordiziako Hitza

Tximista eta geltokia lotzeko bidegorria egiten aste honetan hasiko dira

Tximistako zubia eta Renferen tren geltokia lotuko dituen bidegorri zatiaren lanak aste honetan hasiko dituzte Barrena parkearen sarreran. Obra horrek hilabete eta erdi iraungo du, Ordiziako Udaleko Mugikortasun eta Garapen Iraunkorreko sailak dioenez....

Goierriko Hitza

Ederki sufrituta irabazi dio Ampo Ordiziak Vigori

Uste baino gehiago sufrituta irabazi du Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen partida (21-16). Universidade de Vigo talde igo berria izan du aurkari, eta aurrez aurre, lotsarik gabe, egin diete aurre galiziarrek goierritarrei. Lehen z...

Goierriko Hitza

Joxetxo Imazen omenezko korrika probako izen-emate epea zabaldu dute

Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak inguruko kluben laguntzarekin antolatzen duen Josetxo Imazen Omenezko Krosaren 11. ekitaldia irailaren 25ean jokatuko da, igandearekin. Aurten aldaketa nabarmenena lasterketaren muina Lazkaon egotea izango da, han hasiko eta bukatuko baita 10 kilometroko hiri-korrikaldia. Ordizia eta Beasain ere zeharkatuko ditu, ohiko ibilbidean. Izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek. Interneten (kirolprobak.com) edota sei herritan zehaztutako saltokietan dute aukera korrikalariek. Ordizian Vicuña Sporten eta Majori kiroldegian; Beasainen, Vicuña Sporten eta Antzizar kiroldegian; Lazkaon, kiroldegian; Zumarragan, Apalategi Kirolak; Tolosan, Aralar Kirolak; eta Donostian Laister, Apalategi eta Robers kirol dendetan apunta liteke. Gehienez 1.200 korrikalari hartuko dituzte. Oparitan korrika egiteko elastiko bana jasoko dute partaideek, eta hainbat zozketa egingo dituzte, bidaiak tartean. Txip horiarekin Iaz bezala, aurten ere txip elektroniko horia erabiliko dute partaideek, denbora kontrolerako. Izena aurrez —bezperara arte, hilak 24— ematen dutenek 8 euro (txipa badutenek) edo 10 euro ordaindu behar dute. Krosaren egunean, dortsalik geratzen bada behintzat, 12 edo 15 euro dira prezioak. Lasterketa irailaren 25ean 11:00etan hasiko da, eta izena emateko azken aukera 09:00etatik 10:00etara egongo da. Lazkaoko plaza paretik irtengo dira atletak, eta herrigunean itzuli bat egingo dute lehenengo. Lazkaotik Ordiziara bideratuko dute karrera, Lazkaibartik barrena. Ordizian bira bat eman, eta Beasainerantz egingo dute gero; handik, [...]

Aimar Maiz

Santa Anastasiaren aitzakian festa egingo dute urretxuarrek

Santa Anastasiaren hezurrak ekarri zituztela aitzakiatzat hartuta, bihar hasiko dira Urretxuko festak. Eztabaida sortzen du festen data zehatzak, eta askok ohituraz irailaren 22a hartzen dute Santa Anastasia eguntzat. Aurten, ordea, festak ez du hanbeste itxarongo Urretxun. Festak bihar hasiko badira ere, gaur, I. Ansioso Eguna antolatu du txosna batzordeak. Poteoa eta kontzertuak egingo dituzte. Festen txupinazoa, baina, bihar izango da. Akelarre elkarteko kideek irakurriko dute pregoia, azken 34 urteetan gastronomia lehiaketa antolatu izanaren aitortza gisa. Ostiralak berrikuntzak ere badakartza. Goierri elkarteko saskibaloi jokalariek jokoan hasiko dituzte festak, Deabru Beltzak taldeak The Wolves ikuskizuna kaleratuko du eta txosnetako oholtzan Urretxuko eta Zumarragako musika taldeak izango dira. Zapatuan jarraituko du festak. Ganadu feria eta idi probak egingo dituzte, azken hauek bi saiotan: goizean eta arratsaldean. Dantzarako tartea ere egongo da egun honetan, Herriarteko XXIII. Folklore jaialdiarekin. Errioxako Grupo de danzas Navarrete, Mexikoko Fusion Folclorica eta Beskoitzeko (Lapurdi) dantza taldeak hartuko dute jaialdian parte. Goizean dantza ikastaroa eskainiko dute, eta parte hartu nahi dutenek kultur etxean eman dezakete izena. Zapatu gauean txistularien kontzertua egingo dute. Lizarriturriren 75. urtemugak eta Urretxu Dantza taldearen 50. urteurrenak berezia egingo dute aurtengo kontzertua. Era berean, Jesus Guridiri eta Xabier Leteri eskainitako emanaldia izango da. Igandean azkenik, Euskal [...]

goierrikofestak

San Migel jaiak Gaintzan

10:30: Meza nagusia. Ondoren: Jubilatuentzat hamaiketakoa Kale Txiki tabernan. 12:00: XXVIII. Txirrindulari igoera Eneritz eta Amets trikitilariek alaiturik. 19:00: Mondejua eta ardoa neurrian. Ondoren: Erromeria Eneritz eta Amets trikitilariekin.  

Goierriko Hitza

San Migel jaiak Altzagan

17:00: Bizikletaz ginkana, 10 urte bitartekoentzat. 18:00:  Patinetan ginkana, 10 urtetik gorakoentzat. 19:00: III. Patata tortilla lehiaketa.

Goierriko Hitza

«Zaldibiako jendeak gosea zeukan udal kudeaketan aritzeko»

Joxean Etxabe (Zaldibiako alkatea). Elkarrizketa. Zaldibiako udalaren buru da Joxean Etxabe (Zaldibia, 1970). Alkatearen figura aldatu nahi du, ororen gainetik eta gainean dagoen pertsonaje izatetik eskumenak batzordeen lanketari utzita. Hirugarren haurra izan berritan, «etxean lan bikoitza, eta udaletxean zer esanik ez», dio. Udalen martxa ezagutzen du lehendik, Zeraingoan lan egiten baitu. Ostegunetan egongo da udaletxean, herritarrak hartzeko. Beste egunetan, lanaldi erdirako laguntzaile bat dauka. Udalaren ardura hartu zenuenetik, zertarako astia izan duzu orain arte? Taldeak osatzen eman dugu orain artekoa, herritarren iritzi piloa jasotzen. Talde osatze jatorra joan da, parte-hartze handiarekin. Guk hori bultzatzen genuen gainera. Orain, ea batzordeak martxan hasten zaizkigun. Bost batzorde dira, erabakitzeko ahalmenarekin. Bat berria da, parte-hartzearena. Bost batzordeak hirigintza, kultura, zerbitzuak, ingurumena eta sortu dugun berria dira: herritarren parte-hartzea sustatzeko batzordea. Gai konplexu batzuk badauzkagu Zaldibian —bat, Bilorekoa— eta orokorrean ahal den jende gehieneko batzorde bat osatu nahi genuen. Zer funtzio du? Biloreren kasuan sektore asko ukitu beharko ditugu. Ez da zer egingo litzatekeen, baizik horri soluzioa nola eman. Bestetik, korapilo handiak sortzen badira, hau izango litzateke denei eragiten dieten gaiak lantzeko gunea. Herri batzarrak egiteko asmoa ere baduzue, urtean bi gutxienez. Bai, gai horiek berriz hartu, eta nola doazen informazioa zabalduko da. Batzarrean bertan [...]

Aimar Maiz

Itsasondoko haur eskolan 19tik 30era da matrikula

Itsasondoko haur eskolan 2011-2012 ikasturterako matrikulazio epea datorren astelehenean irekiko dute. Irailaren 19tik 30era eman ahalko da izena. Gurasoek aurrez informazioa jaso nahiko balute, aste honetan eskura dezakete, 07:30etik 17:00etara bitart...

Aimar Maiz

Agirreren ‘Dolpo’ ikuskaria Maizpiden, bihar

Joxe Ramon Agirre Marron mendizale ataundarrak ekoitzitako Dolpo ikus-entzunezkoa emango dute bihar, asteazkena, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Udako 38. Ikastaroen egitarauko azken aurreko emanaldia da. 21:30ean hasiko da, euskaltegiko zinema aretoan...

Aimar Maiz

Artasoroetan kaltea sortzen ari zen basurde bat ehizatu dute Zaldibiako ehiztariek

Zaldibiako ehiztariek 138 kiloko basurdea ehizatu zuten, herenegun. Herriko soroetan eta alorretan «sarraski handiak» egiten ari zen aurreko asteetan, eta erakundeen baimen berezi bat lortu ondotik akabatu dute basapiztia, ehiza handiaren garaia izan ez arren. Harrapaketa igandean izan zen. Zaldibiako ehiztari talde bat elkartu, eta goizeko bederatzietan ekin zioten basurdearen aztarnen atzetik. Aranguren baserritik Barriola baserrira arteko artasoroaren ondoan atzeman zuten piztia, eta tiroz bota. Basurdeak, ehizatua izateko herioan, gogor egin zuen aurre. Ehiztarien zakur bat hil zuen, eta beste bat hilzorian utzi du, ehiztariek egunkari honi azaldu diotenez. Ehiza bukatutakoan, baskulan 138 kiloko pisua eman zuen basurdeak. Ehiza larrirako debeku garaia da oraindik, baina kasu horretarako baimena lortu dute. «Basurdeak Zaldibia inguruko artasoro eta bestelakoetan egiten ari ziren txikizioak ikusita, baserritarrek kexa asko eman dituzte. Sarraskiak egiten ari zen», esan dute ehiztari taldekoek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Ehiza Federazioaren baimena zeukaten igandeko animalia akabatzeko.   Gezia barruan Behin basapiztia hildakoan eta ehiza bukatutzat emandakoan, ezusteko bat gehiago iritsi zen. Tripak ateratzeko eta garbitzeko barrena ireki ziotenean, basurdeak barruan arku tiraketan erabili ohi diren jaurtigai bat zeukala jabetu ziren ehiztariak. «Gezi handi bat zeukan, 20 bat zentimetrokoa. Bizkarrezurraren azpian zegoen, solomoa esaten zaion haragian sartuta. Biriketara iristeko gutxi falta [...]

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa