Boliviarrek irabazi dute etorkinen arteko futbol txapelketa

Herrialde ezberdinetako etorkinek osatutako hamahiru taldek parte hartu dute Wushu Pakari elkarteak antolatutako futbol 7 lehiaketan. Hainbat asteburutan kanporaketak jokatu eta gero, finalerdiak eta finala jokatu dituzte gaur, Lazkaoko Harizti Handi f...

Goierriko Hitza

Lagunarteko giroa nagusi Ordiziako Tokata Errugbi Txapelketan

Errugbiak Ordizian piztu zuen zaletasuna ikusita, kirol horren jarraitzaileei ere praka motzak jantzi eta zelaira ateratzeko aukera eman nahi izan diete, gaur jokatu duten Tokata Errugbi Txapelketarekin. Dozena bat talde aritu dira lehian, ordu laurde...

Arkaitz Apalategi

Santiago Eguna ospatuko dute Igartzan astelehenean

Donejakue Bideen Lagunak elkarteak Beasainen ospatuko du aurten Santiago eguna, astelehenean. Hildako elkarteko kideen aldeko meza egingo dute 12:00etan, San Martinen. Handik Igartza Multzoa bisitatzera joango dira. Aranzadi Elkarteko Juantxo Agirre...

Beasaingo Hitza

Lleidako lurretan, Pirinioetara irteera antolatu du Goierrik

Bihar goizetik astelehenera luzatuko da irteera, oporren aurreko azkena; Aigüestortes i Estany s. Maurici Parke Nazionala ezagutuko dute mendizaleek.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Segurako Udalak batzordeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei

Segurako Udalak ekainaren 29an egindako udalaren osaketa plenoan eratu zituen batzordeak. Zinegotzi bakoitzak batzorde jakin batzuen ardura hartu zuen. Eluska Gerrikok  Hirigintza eta Garapen Ekonomikoa batzordea gidatuko du. Ibai Telleriak Zerbitzu e...

Goierriko Hitza

Pikor antzerki taldeak "Atsoak dantzan" obra antzeztuko du

Adineko bi emakumek, bizi diren zahar-etxetik ihes egiten dutenean hasten da istorioa; 13:00etan emango zaio hasiera antzezlanari Areizaga-Kalebarren plazan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Carlos Gonzalez: «Merkataritzara zuzendutako teknikaria jartzea eskatu diegu politikoei»

Azken bi urteetan indar handia hartu du Bareak merkatari eta ostalarien elkarteak. Gero eta ekintza gehiago antolatzen dituzte, eta bazkide eta bezero kopurua handitzea lortu dute. Elkarteak ordea, behar batzuk ere baditu, eta horiei aurre egiten laguntzeko alderdi politiko guztiekin elkartu ziren iaz, beraien beharrak eta nahiak azaltzeko. Udal berria osatuta, elkartearen eta udalaren arteko elkarlana bultzatzen jarraitu nahi dutela azaldu du Carlos Gonzalezek (Donostia, 1964), Bareakeko bozeramaileak. Iazko hasitako bilera sortari aurten jarraipena eman diozue. Hauteskundeen aurretik, ahal izan genuen alderdiekin bildu ginen, baina ez denekin. Hori izan da bileren gabezietako bat, batez ere kontuan hartuta, aurreko urtean alderdi guztiekin elkartu ginela, salbuespenik gabe. Sorturekin, EAJrekin, eta Hamaikabatekin bildu gara azken bilera sortan. Guk alderdi guztiekin bildu nahi genuen, baina Ezker Batuak ez zuen agendan tokirik izan eta PSE-EErekin eta PPrekin genituen hitzorduek kale egin zuten koordinazio arazoengatik. Zein gai landu dituzue orain arteko bileretan? Bareakek azken urteetan izan duen garapena zein izan den azaldu genien, hori oso interesgarria zela iruditzen zitzaigulako. Zein ekintza egiten ditugun, komunikabideetan dugun presentzia zein den, bazkide eta bezero aldetik zenbat hazi garen… azaldu genien, arlo horietan salto kualitatibo handia eman dugulako. Eskariak zein alorretan egin dituzue? Bost puntutan banatutako eskerak izan dira. Lehen [...]

Eskeine Legorburu

Oriora urteroko mendi irteera egingo dute larunbatean

Ordiziako mendizaleek,  urteroko irteera egingo dute larunbatean, Ordiziatik Oriora. Tradizio handiko irteera da eta aurten, 51. aldia dute. Goizeko bostetan aterako dira arboledatik; Bidania, Zelatun eta Iturriotz pasata iritsiko dira Oriora.

Ordiziako Hitza

Korpus eguneko diana eta kontzertua egingo ditu Beti-Argi bandak

Ordiziako Beti Argi musika bandak Korpus eguna ospatuko du igandean, urteroko ohitura jarraituz. Goizetik kalera aterako dira; 10:00etan, diana joko dute eta herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 13:00etan berriz, prozesioaren ondoren, kontzertua eman...

Ordiziako Hitza

Ekaineko Otamotz herri aldizkariak Santa Isabel jaiak izango ditu protagonista

Bihartik aurrera jasoko duzue ale berria zuen etxeetan; begiratu bat eman nahi izanez gero, sarean duzuen jada interneteko bertsioa.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zaldibian jaiak antolatzen hasteko lehen bilera, gaur

Zaldibian herriko festa nagusiak urrian diren arren —Santa Fe jaiak— udalaren Kultura Batzordea antolakuntzan hastera doa. Lehenbiziko bilera gaur egingo dute, 19:00etan, Karreane kultur etxean, herritar guztiei irekia. Musika taldeak aukeratu eta ...

Aimar Maiz

Mintzalagun taldeak sortzeko bilera egingo dute gaur Legorretan

Legorretan euskara ikasi duen eta egiteko gogotsu dagoen ikasle taldeak Mintzalagun taldeak sortzeko deia egin du. Gaur, 19:30ean, bilera egingo dute udaletxean, eta astean behin ordubetez euskaraz hitz egiteko prest dauden legorretarrei joateko eskatu...

Aimar Maiz

Iñaki Mariñelarenak irabazi du Azpeitiko Antzerki Topaketen kartel lehiaketa

Zumarragakoak jasoko du Udalak ematen duen 900 euroko sari bakarra. Aurtengo kartel lehiaketara 30 lanetik gora aurkeztu dituzte.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hamazazpi lan aurkeztu dituzte film laburren lehiaketara

Beasainen lehen aldiz antolatu duten film laburren lehiaketan parte hartzeko hamazazpi lan aurkeztu dituzte guztira. Hala jakinarazi dute Akkua eta taZEBAez enpresetako arduradunek, eta lehiakeetako antolatzaileek. Lan horietatik bederatzi, beasaindarr...

Eskeine Legorburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa