Urtarrilaren 8an izango da Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek urtarrilaren 8an egingo dute urtero Ipar Euskal Herriko ikastolen alde Goierriko ikastolek Ordizian antolatzen duten saioa. Abenduaren 24 eta 25a, eta abenduaren 31 eta urtarrilaren 1a asteburuan direnez, emanaldia Errege egunaren ondorengo asteburuan egitea erabaki dute antolatzaileek. Bi saioa egingo dituzte aurten ere pailazoek Zazpikoloroa emanaldia aurkezteko, lehena 16:00etan eta bigarrena 18:30ean. Sarrerak datorren astelehenean, hilaren 19an, jarriko dituzte salgai, 7 euroan. Joxe Mari Agirretxe Porrotx pailazoa gidari zutela, gaur goizean aurkeztu dute Ordizian pailazoen jaialdia. Mirian Calvo Ordiziako Jakintza ikastolako ordezkaria, Ana Eizmendi eta Sheila Isidro Lazkaoko San Benito ikastolako ordezkariak, Ixabel Etxeberria Urruñako (Lapurdi) ikastolako ordezkaria, Gema Elorriaga Ziburuko Kolegioko (Lapurdi) administrazio kontseiluko ordezkaria, eta Agus Zinkunegi antolatzailea izan ditu lagun Porrotxek. Ikuskizunean lortutako dirua Ziburuko kolegioan kirola egiteko kantxa bat egiteko erabiliko dute. Sarrerak salgai astelehenetik aurrera Sarrerak datorren astelehenean jarriko dituzte salgai, ondoko lekuetan: Ordizian, Villa Eugenia eraikinean salduko dituzte hilaren 19, 20 eta 21ean, 17:00etatik 19:00etara, eta hilaren 22tik aurrera Majori kiroldegian izango dira, harik eta sarrerak agortu arte; Lazkaon, Gerriko liburu-dendan salduko dituzte; Beasainen, Andramendi ikastolan, eta 21etik aurrera Antzizar tabernan; Segurako Elorripen, Itsasondoko Kaxintanen eta Zaldibiako Joxepanen ere salgai izango dira sarrerak.

Ordiziako Hitza

Martxan jarri da gaur merkatariek Gabonei begira antolatu duten kanpaina

Hilaren 23ra arte egongo da indarrean; elkarteko dendetan erosketak egiteagatik hainbat sariren zozketan parte hartzeko aukera izango da.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

‘Ataun of the dead’ zonbien filma aurkeztuko dute, Zumalakarregin

Beñat Iturrioz gazteak, Xabier Padin lagunarekin batera zuzendu duen Ataun of the dead laburmetraia aurkeztuko du larunbatean Zumalakarregi Museoan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Ondoren, laburmetraia proiektatuko dute museoko tailerrean, eta gero filmari buruz eztabaidatzeko aukera izango du bertaratzen denak. Sarrera doan izango da, eta plaza mugatuak daude. Mikel Alberdi Zumalakarregi museoko arduradunak jakitera eman duenez, 100 lagunentzako lekua izango da. Interesatuek 943 88 99 00 telefono zenbakira deitu behar dute edota mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbidera idatzi. Museora bertara ere joan daitezke erreserba egitera. Filma Ataunen girotuta dago, eta 20bat minutuko iraupena du. Euskal zonbien lehen pelikula euskalduna eta umoretsua da. Lehendakaritzara abertzalea ez den agintaria iritsi denez, bi zientzialari karlistek Zumalakarregi jenerala berpizteko saiakera egingo dute pelikulan «euskal politikan fundamentua» jarri dezan. Tartean Ataunera kutsatutako Idiazabal Gazta bat iritsiko da, eta ataundarrak zonbi bihurtuko dira. Arkeologoak lanbidez  Ataunen, Jentilbaratzako indusketa arkeologikoan lanean ari zirela -arkeologoak dira lanbidez- bururatu zitzaien zonbiei buruzko filma egitea. Ideia sortu, garatu eta grabatu egin zuten. Filmaren erdia Ataunen dago grabatuta eta beste erdia Hernanin. «Txindokin ere hartu nahi izan genituen agerraldi batzuk, baina ezinezkoa izan zen, eta Adarra mendira jo genuen», dio Iturriozek. Grabazio lanetan ari zirela jendearen arreta piztu zuten eta batzuk ausartu ziren zer zen eta noiz [...]

Estitxu Imaz

Gabonetako ekintzak antolatu dira Urretxuko liburutegian, haurrei zuzenduta

Gabonetako apaingarriak egiten ikasteko ikastaroa, ipuin kontaketa, eta Olentzereron bisita izango dira gaurtik aurrera Urretxuko liburutegian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hiltzaile isilaren mehatxuak

Amiantoaren balizko kutsadura saihestea, gaixotutako zein hildako guztiei dagozkien eskubideak bermatu eta aitortzea, eta hainbat hamarkadatan amiantoarekin gertatukoa ez errepikatzea. Hiru ildo horiexek dira «etsai isilaren» aurka egiteko gakoak, LAB sindikatuko osasun alorreko Gipuzkoako arduradun Iker Espolosinen arabera. Ordiziako jubilatuen zentroan Amiantoaren eragina Goierrin goiburua zuen hitzaldia egin zuen herenegun Espolosinek, CAFeko enpresa batzordeko Imanol Urrestarazu eta Jon Garcia lagun zituela. Garcia amiantoaren biktimak biltzen dituen Asviamie elkarteko kide ere bada, eta entzuleen artean ere bazeuden mineral horrek kutsatuta hildako zenbait langileren senideak ere. Goierri eskualde «oso industrializatua» da, eta horren ondorioz, amiantoaren arazoa «tamainakoa» da, LABeko kidearen arabera. Amiantoak 3.600 baino erabilpen gehiago izan ditu, eta horietako gehienak «eraikuntzaren sektorean eta industrian» izan dira. «Isolamendurako, frikziorako, balaztetan, enbrageetan, makinaria eta ibilgailuetan, labeetan, iturgintza hodietan… erabili izan da amiantoa, eta beraz, pentsa dezakegu, Goierrin asko erabili izan dela amiantoa». Hala ere, Espolosinek zehaztu du Goierri ez dela salbuespena, eta antzeko egoera dagoela Gipuzkoako beste eskualdeetan ere, industria asko duen herrialdea delako. CAFeko borroka eredu Iazko urrian CAFeko enpresa batzordeak eta Asviamie elkarteak Amiantoarenei eskulturaren aurrean egindako ekitaldi batean gaitz horren ondorioz hildako lankideak omendu zituzten, eta datu bat ere eman zuten: Beasainen, ofizialki, 18 langile direla amiantoaren eraginez hildakoak. «Goierrin [...]

Iñaki Gurrutxaga

Gutuna: Bere gain hartuko al du PNVk Majorin egindako kudeaketa “zorrotza”?

Harritu egin gaitu Ordiziako PNVk Majoriren inguruan argitaratutako gutunak. Lehenik eta behin, guk Igeriketa Lantzen enpresaren kudeaketa salatu dugulako, ez EAJ-PNVrena, nahiz eta nahikoa froga izan horretarako. Beraz, datorrena ikusita, badaezpadako jarrera erasokorra hartu dute. Bigarrenik, goraipatu nahi izan dute beren “jarraipen zorrotza” eta “kudeaketa kontrolatua”. Lan nekeza, benetan, ikusirik enpresak ehunka milaka euroko zorrak eragin eta porrot egin duela, eta EAJ-PNVren kudeaketarako utzikeria eta arduragabekeriak eragin oso kaltegarriak izango dituela Udalean (ekonomikoki, guztira ikuskizun oraindik). Hirugarrenik, harritu egin gaitu irakurtzeak maiatzean jada ezagutzen zutela egoeraren larritasuna. Hain kontrol zorrotza eramaten bazuten, nolatan orduan enpresak Gizarte Segurantzan 270.000 euroko zorra izan arren, abalatu zion Udalak 130.000 euroko mailegua? Orain, Udalak egin  beharko dio aurre, besteak beste, abal horri. Nola liteke maiatzeko kontra kanona (132.000 euro) aurreratu izana? Nolako abalak eskatu zizkien enpresari? Nola kontrolatzen zituzten sarrera-gastuak? Zein inbertsio baimendu zuten? Benetan egoeraren larritasuna ezagutzen bazuten, are larriagoa da izan zuten jokaera. Neurri batean, ezagutzen ari gara zer erabaki hartu ziren eta horien ondorioak, baina PNVk argitu beharko du bere jokaera. Laugarrenik, Bilduri jakinarazi omen zioten zein zen egoera. Maiatzean esan ziguten gauza bakarra izan zen enpresak Udalarekin bildu nahi zuela, ez beste ezer. Eta ordudanik, ez datu bat, ez azalpen [...]

Ordiziako Hitza

Ataunen kontsumo taldea sortu dute, erosketa ohiturekin kezkati

Gaur egungo kontsumo ohiturekin kezkatuta, eta bertako ekoizleen produktuak zuzeneko salmentaren bitartez merkaturatzeko helburuarekin, kontsumo taldea sortu dute Ataunen. Lehenbiziko ekitaldia etziko iragarri du, eta horrenbestez lanean martxan jarrik...

Aimar Maiz

‘Animal Kingdom’ filma ikusi ahalko da ostegunean Goienizen zikloan

David Michod zuzendariaren Animal Kingdom filma ikusi ahalko da aste honetan Goieniz zine klubak antolatutako zikloaren barruan. Ohi bezala, emanaldia ostegunean izango da, 21:00etan, Usurbe antzokian. Joshua gaztearen inguruko filma da Michodena....

Beasaingo Hitza

Euskara ikasteko aukera izango da, Gabirian

Udalak jakitera eman duenez, euskara ikasteko aukera izango da hemendik aurrera Gabirian. Interesa dutenekin bilera egingo dute etzi, abenduak 14, 19:30ean, Gabiriako kultur etxean. Bertan ikastaroaren iraupenari, ordu kopuruari, ikasleen mailari eta b...

Estitxu Imaz

Arte ederretako ikasleen lanez osatutako erakusketa zabalik da

Pasa dn ostiralean egin zuten inaugurazio ekitaldia, erakusketan parte hartuko duten zenbait ikasleen presentziarekin; lanak Juan de Lizarazun egongo dira ikusgai hilaren...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Argiz apaindutako Gabonak ezberdinak izan daitezke

Urretxuko udalak, Kimu bat lorezaintza enpresarekin elkarlanean Gabonetako apaingarri birziklatuz jantzi ditu kaleak, eta kontsuko baxuko argian erabiliko ditu; argiak gaur piztuko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa