Artzaintza gaitzat hartuta irteera egingo dute ostegunean Lizarrustitik

Lizarrustiko Parketxeak, uztailean astean bitan burutuko dituen jardueren barruan, artzaintza gaitzat hartuta mendi irteera egingo du etzi, osteguna. 09:00etan Lizarrustitik (Ataun) abiatu, eta lau ordu eta erdiko txangoa izango da, ibilbidez lau antze...

Aimar Maiz

Lazkaon batzordeetan partaide izateko gonbita egin du udalak

Lazkaoko Udalak 2011-2015 legealdirako bederatzi batzorde informatzaile bereizi ditu. Aurreko ostegunean burutu zuen Udalbatzak aurreneko osoko bilkura, ekainaren 11n udala eratu ondorenetik. Azeari Andonegi alkateak eman zuen batzordeen banaketaren berri, eta herritarrei irekiak direla gogorarazi du. Aurreko legealditik hainbat aldaketa egin ditu udal gobernu berriko taldeak, kopuruan lan-talde gehiago jarrita eta arloka lehen zeukaten banaketa ere birmoldatuta. Hala, berrikuntzen artean, Parte-hartze, Komunikazio eta Gazteak izeneko batzordea dago. Aldakuntzei buruz, Ongizateko batzordeari Migrazioa gehitu diote. Ingurumenak bere lan-talde propioa izango du, eta Lehen Sektorea batu diote. Berdintasuna eta Emakumea izeneko beste batzorde bat ere izango da datozen lau urteotan. Kirolak ere talde beregaina izango du, eta festena Kulturakoari gehitu diote. Gainontzean, honako bederatzi batzordeok eratu ditu udalak: Parte-hartzea, Komunikazioa eta Gazteak; Ogasuna, Pertsonala eta Antolaketa; Hirigintza; Ongizatea eta Migrazioa; Ingurumena eta Lehen Sektorea; Berdintasuna eta Emakumea; Kirola; Hezkuntza, Euskara eta Zerbitzu Sektorea; eta Kultura eta Festak. Udalbatzarrean adierazi zutenez, zinegotzi bana izango da batzorde informatzaile bakoitzaren gidari. Alderdi politikoetako ordezkariek eta parte hartu nahi duten edozein herritarrek osatuko dituzte batzordeak. Izena larunbaterako Udalaren kudeaketarako arloka gaiak jorratuko dituzte batzordeek. Lazkaotar guztiei deia egin die udalak, bando bidez eta etxerik etxe postontzietan hedatuz, batzordeetan parte har dezaten. Izena eman behar da, norberak [...]

Aimar Maiz

Kultura emankizunekin hornituko du Maizpidek uda, euskara ikastaroetan

Ikasturtea ekainean bukatu, eta kurtso arruntean ikasten aritu diren ikasleak agurtu ondoren, udako ikastaroen garaian sartu da Lazkaoko Maizpide euskaltegia. Uztailaren aurrenetik irailaren bukaerara ikastaro bereziak emango dituzte barnetegian, Euskal Herri osotik eta atzerritik etorritako ikasleentzat. Uda berezia izan ohi denez, duela 28 urte hasitako ohiturarekin hornituko dituzte aurten ere Udako Ikastaroak. Hamabi ekitaldi iragarri dituzte. Aurreko asteartean ekin zioten egitarauari, Xentimorik gabe antzezlanarekin. Gaur da bigarren ekitaldia: Goierriko sei bertsolari gaztek saioa egingo dute Lazkaoko plazan. Iñaki Apalategi, Aitor Sarriegi eta Gemma Urteaga beasaindarrak, Odei Lopez legorretarra eta Endika Igartzabal eta Gorka Maiz gabiriarrak igoko dira oholtzara, 22:00etan. Gai jartzaile lanak Irati Arrieta lazkaotarrak egingo ditu. Beste urteetako egituraren antzekoa izango du udako ekitaldien dataketak ere. Astearteak eta ostegunak hartuko dituzte, bereziki. Aste honetako eskaintza Fiachras musika taldeak beteko du, ostegunean. Bertsoak, hilero Bertso saioa gaur bakarrik ez, uztailaren 28an ere poteoa egingo dute trikitilariekin lagunduta Igartzabalek eta Maizek. Abuztuaren 11n beste lau bertsolari izango dira, Maizpide euskaltegian: Andoni Egaña, Amets Artzallus, Amaia Agirre eta Maialen Lujanbio. Irailean Peñagarikano eta Soto afaritara etorriko dira. Egitaraua Uztaila Gaur. Goierriko bertsolari gazteen saioa. 22:00etan, plazan. Etzi. Drindots taldearekin dantzaldia. 22:00, plazan. Hilak 19. ‘Baginaren bakarrizketak’ antzerkia. 22:00, plazan. Hilak 21. Fiachras [...]

Aimar Maiz

Abdelhak Sabhi marokoarrak irabazi zuen Zumarraga Hiria lasterketa

22 minutu eta 18 segundoko denboran bete zuen marokoarrak ibilbidea; emakumezkoetan ere marokoarra izan zen irabazlea, 28 minutu eta 35...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Gaintzan ur horniduraren tasa 15era arte ordaingai

Gipuzkoako Ur kontsortzioak uztailaren 15era arte kobratuko die Gaintzako zergadunei ur zerbitzuaren eta kontsumoaren apiriletik ekainera bitarteko tasa. Ura, arazketa eta saneamendu planari dagozkion zenbatekoa kontu korrontetik zuzenean hartuko du Ko...

Aimar Maiz

Ibaialde Eguna ospatuko dute zapatuan Legazpin

Larunbatean Ibaialde Eguna ospatuko dute Legazpin. Aiztonagako errekastora joango dira herritarrak, inguru horretako landaredia eta fauna aztertu eta analisietarako ur laginak jasotzera. 8:30ean irtengo dira Euskal Herria plazatik. 2 ordu eta erdiko i...

Goierriko Hitza

Dantza ikastaroa egingo dute udan Legazpin

Urtero bezala, Gazteria sailak funky, jazz, areto eta aro berriko dantzen ikastaroa antolatu du. Ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean egingo dute Gazte-Txokoan. 8 eta 18 urte arteko herritarrei zuzenduta dago. Izena emateko aukera ekainaren 17ra a...

Legazpiko Hitza

San Pedro festak Mutiloan

• Goiz eresia Segurako txistulariekin. • 11:00etan bola lehiaketa. Parte hartzeko epea eguerdiko 12:00etan itxiko da eta goizez bakarrik izango da. • 11:30etan meza. Mezaren ondoren, Gabiriko Goruntz taldearen dantza saioa. Bazkal aurrekoa Elusto...

Goierriko Hitza

Larunbatean 11:00etan da udala osatzeko udalbatza

Larunbatean egingo dute udal berria osatzeko udalbatza. Hasiera batean, 12:00etan ziren udalbatza egitekoak, baina ordua aldatu egin dute eta 11:00etan izango da. Ordua aldatu bada ere, Beasaingo Bilduk deia luzatu die herritarrei, larunbatean udal gob...

Eskeine Legorburu

Ataun eta Olaberria Herriartekotik kanpora geratu dira

Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan lehian geratzen ziren Goierriko bi herriak kanpora geratu dira asteburuan. Esku huska, Ataunek Donostian 3 eta 0 galdu zuen larunbatean. Kadeteek 22-6, gazteek 22-20 eta nagusiek 22-4 galdu zuten, norbere parti...

Aimar Maiz

Jentilbaratzeko lurpeko fruituak, erakusketan

Ataungo Jentilbaratza harkaitzean Erdi Aroan zegoen Ataun gotorlekuaren indusketetan ateratako piezak erakusketan jarri dituzte. Zaindarien bizimoduaren adierazgarri dira armak, txanponak, jokoak… ikus daitezke Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduman. Ataungo udaletxeko ganbaran dago, larunbatera arte. Aste egunetan arratsaldetan irekiko dute (17:00etatik 20:00etara), eta larunbatean goizean (11:00-13:00). Suhar arkeologia taldeko kideak bertan egongo dira azalpenak ematen. Talde hori arduratu zen 2009an eta 2010ean indusketak burutzeaz. Lehenago Joxemiel Barandiaran antropologo ataundarrak ere ikertu zuen eremua, 1916an eta 1971n indusketak eginda. Erakusketan pieza asko ez dira, baina bai balio historiko eta arkeologiko handikoak. Bilduma xumea da kopuruz edo ikusgarritasunez, baina Ataunen bertan aurkitutako gaiekin osatua izateak interesa handitzen dio. Gauza txikiak dira, baina mende askoko bizia dute. Behinola Jentilbaratza muinoan zegoen Ataun gazteluko bizimodua eta eremu gotortu haren funtzioa islatzen dute aurkitutako aztarnek. Erdi Aroan, XIII. eta XIV. mendeetan Nafarroako erresumaren defentsarako altxatutako gotorlekua zen Ataun gaztelua. Joxemiel Barandiaran antropologoak XX. mendearen lehen erdian hasi, eta Suhar taldeak 2009-2010eko kanpainetan bukatu duen ikerketaren emaitza dago, lau erakusleihotan eta informazio tauletan. Aurreko larunbatean zabaldu zuten Jentilbaratza: gaizkileen mugan bilduma ikusteko aretoa. Lehen egunean «60 bat» ataundar joan ziren. Aste osoan dago aukera, larunbatera arte. Suhar arkeologia taldeko adituak bertan egongo dira, Jentilbaratzeko gazteluaren berri zehatza emateko. [...]

Aimar Maiz

Gazte etorkinen etxean kalteak eragin eta ihes egin dute bertako bi gaztek

Legorretako adin txikiko etorkinen egoitzan zeuden gazte batzuek ustez eraikinari su eman eta ihes egin dute, bart. Gaueko 22:40 inguruan izan ziren gertakariak. Suteak kalte materialak eragin ditu Gain Eder etxearen barrualdean, sukaldean eta ke-erauzkailuan batez ere. Ordiziako suhiltzaileek bertara joan behar izan zuten, eta ordu erdian itzalia zuten. Zentroko arduradunek esan dutenez, drogekin arazoak dituen mutil baten harira sortu zen istilua, atzo gauean. “Aurreko ostiralean iritsi zen Legorretako zentrora, eta disolbatzaile kontsumoarekin arazoak ditu. Atzo gauean gelan hartzen hasi zen, eta zaintzaileek Ertzaintzari  hots egin zioten. Etorritakoan gazteak urduri jarri ziren, eta egongelako armarioak bota zituzten”, azaldu dio egunkari honi Legorretako jarduneko alkateak. Sukaldean sua piztu zuten ondoren, baina “berehala” itzali zuten Goierri parkeko suhiltzaileek. Kaltetuena sukaldea geratu da, eta berritu beharra izango dela aurreratu dute teknikariek. Gertakarien unean harrera etxean lau adin txikiko zeuden, nahiz eta bost bizi diren denera (bat lanetik geroago itzuli zen). Alde egin zuten gazteetarik bi goizeko 06:00ak aldera Ertzaintzaren komisaldegi batera joan dira, beren burua aurkeztera. Beste bik ihes eginda segitzen dute, eta ez dago haien berririk. Itzuli diren bi gazte Elgetako (Gipuzkoa) harrera etxera eraman dituzte momentuan, baina bat, behintzat, Legorretara “berehala” itzultzekotan da. Bosgarrena ohiko jarduerak egitera joan da; jatetxe batean [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa