EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ardoa eta gazta oinarri hartuta Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz

Idiazabal gazta eta Guardiako ardoa ardatz hartuta, asteburuan Idiazabalen egindako ekitaldiek “erantzun ona” izan dute antolatzaileen iritziz. Ioritz Imaz Idiazabalgo alkateak jakitera eman duenez,  herrian horrelako zerbait antolatzen duten lehendabiziko aldia da, eta “uste baino hobeto” joan da dena. “Eguerdi partean herritar dezente irten da kalera eta kanpoko jendea ere ikusi ahal izan dugu. Giro polita sortu da, eta upategietako kideak zein gaztagileak gustura daude izandako salmentekin”. Helburua Idiazabal-Guardia topaketak urtero antolatzea da, “baina egitarau osatuagoarekin, aurtengo programa oinarrizkoa izan baita”, dio Imazek. Larunbatean eman zioten hasiera egitarauari, ardo eta olio dastaketarekin. Ekitaldi mugatua zen eta aldez aurretik izena eman beharra zegoen. Horregatik, 30 lagunek bakarrik parte hartu zuten. Dena den, Imazek esan duenez, beste hainbat lagunek ere agertu zuten interesa, eta datorren urtean berriz antolatzeko asmoa dute. Ardoa eta gazta jateko eta erosteko aukera Igandean tabernetan Guardiako ardoa edateko aukera izan zuten herritarrek zein bisitariek, taberna bakoitzean upategi bateko ardoa. Herriko plazan berriz, hainbat postu zeuden jarrita. Batzuetan ardoa edan eta eros zitekeen, beste batzuetan gazta. Imazek azaldu duenez, hasiera batean olio postuak jartzeko asmoa ere bazegoen. “Azken uneko salmenta bat dela eta, produktu oso gutxirekin geratu dira, eta ezin izan dute etorri. Pena eman digu, olioa erosteko gogoarekin [...]

Estitxu Imaz

Ikasleek ‘JaiBus’ zerbitzua jartzeko eskatu diote Ordiziako Udalari

Joan den ostegunean egin zen Ordizia Barnetik herritarren parte hartzean oinarritzen den gazte heziketa programaren azken bilera Barrena kultur etxean. Oianguren Institutuko 4. DBH-ko ikasle talde batek sei hilabete egin ditu parte hartze prozesu prop...

Ordiziako Hitza

Legazpi VS Brinkola Finlandia saioan

zingizango.com • ETB1eko Finlandia saioan Brinkola eta Legazpiren arteko desapiyua bota zuten larunbatean. Bideoa ikusteko sakatu hemen.

Legazpiko Hitza

Bihar arratsaldean hezitzaileentzako tailerra egingo du Oripavik

Oripavi elkarteak hezitzaileei zuzendutako programako saioa egingo du bihar arratsaldean Legazpin. “Akademikoki hezteko lana” izena eman diote saioari eta 18:00etan hasiko dute kultur etxean.

Legazpiko Hitza

Yurre Ugarterekin solasaldia egingo dute batxilergoko ikasleek

Etzi, apirilak 13, Yurre Ugarte idazlearekin solasaldia egingo dute Legazpiko batxilergoko ikasleek. “Gasolindegian” liburuaren inguruan ariko dira. 10:30ean hasiko dute tertulia, kultur etxeko areto nagusian.

Legazpiko Hitza

Euskarazko irakurle taldea bihar elkartuko da zazpigarrenez

Xabier Montoiaren ''Gasteizko hondartzak'' liburua izango dute aztergai, bihar, arratsaldeko zazpietatik aurrera Urretxuko liburutegian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea deitu dute

Ordiziako Kimetz emakume elkarteak deituta, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, Isilik egoteak, gaizkide egiten gaitu lemapean. Arratsaldeko 20:00etan bilduko dira, Ordiziako plaza nagusian. Elkartetik, herritar g...

Goierriko Hitza

Eskolako Agenda 21eko konpromezuak errepasatu dituzte

Legazpiko ikastetxeetako ikasleak Legazpiko udaletxean izan dira gaur, Eskolako Agenda 21aren barruko ekintza moduan. Urtean zehar jasangarritasunarekin zerikusia duen gai bat lantzen dute eta urtean behin, (aurten apirilean) udaletxera joan ohi dira, ondorioak, konpromezuak eta eskaerak egitera. Dena den, aurreko urteetako gaiak ez ahazteko, urtero errepasu bilera bat egiten dute, gaur goizean ospatu dena. Bertan, hondakinak, ura, eneriga eta kontsumoari buruzko konpromezuak errepasatu dituzte. Bileran Domingo Agirreko, Haztegiko eta Olazabalgo ikasleek eta irakasleek hartu dute parte, Sotero Plazaola alkatearekin eta Agenda 21eko zinagotzia den Jon Erramun Uribeetxeberriarekin batera.

Alex Areizaga

Txekorraren irabazlea agertu da

Abaltzisketako Pildain Haundi baserriko Asensio Otamendi izan da Eixal baserria berreraikitzeko dirua biltzeko zozketatu zen txekorraren irabazlea. Honekin, Laguntza Batzordeak bukatutzat eman ditu Egizabal baserriari laguntzeko ekintzak. Diru aportazioak egiteko ireki zen kontua ere itxi egingo dute. Familia eta Batzordearen partetik, eskerrak eman dizkiete lanean aritu diren eta laguntza eskaini duten guztiei.

Alex Areizaga

Ehun haur ludoteka ibiltarian

Aisihezi aisialdi elkarteak larunbatean egindako ludoteka ibiltarian ehun haurrek baino gehiagok parte hartu zuela jakinarazi dute. Igartza auzoan ludoteka zerbitzua falta dela nabarmen geratu zen elkartekoen arabera, eguraldiak lagundu ez arren haur ...

Eskeine Legorburu

Espainiako neguko triatloi proba egin zen larunbaten Reinosan

Urola Asirauto Plazaola triatloi taldeko Josetxo Mujika txapeldun eta Gema Hernandez txapeldunorde suertatu ziren larunbateko proban.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Bai Udalbiltzari Sareak auzia baloratzeko eta eskerrak emateko ekitaldia antolatu du

Ekitaldian herriko eragile politiko, sindikal, sozial eta kulturalek hartuko dute parte, baita herritarrek beraiek ere. Labeaga aretoan izango da bihar 19:00etatik aurrera.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Martin eta Etxeberria nagusi Idiazabalgo XXXI. Herri Krosean

Duda-mudako eguraldia bazegoen ere, 576 lagunek parte hartu dute Idiazabalgo XXXI. Herri Krosean. David Martin lasartearra gizonezkoetan eta Nerea Etxeberria azpeitiarra emakumezkoetan, izan dira azkarrenak. Gizonezkoetan lehia estua izan da David Martin irabazlearen eta Joanjo Igartzabal zumarragarraren artean. Igartzabalek badaki zer den Idiazbalen irabaztea, eta aurten ere aurreneko postuaren bila atera da, baina Martinek lasterketa bikaina egin du eta 21 segundo atera dizkio bukaeran; 32:17ko denbora egin du Lasartekoak. Honenbestez, Igartzabalek eta hirugarren egin duen Patxi Urizarrek osatu dute podiuma. Emakumezkoetan ez da halako lehiarik ikusi. Nerea Etxeberria azpeitiarrak alde handiarekin irabazi baitu proba, 39:41eko denbora eginda. Bigarren sailkatua, Eneritz Sein pasaitarra, minutu eta hogei segundora sartu da. Estela Biain oñatiarrak osatu du podiuma. Idiazabalgo XXXI. Herri Krosaren sailkapena eta argazkiak ikusgai daude lasterketak.com webgunean. SAILKAPENA Gizonezkoak David Martin (Lasarte)                  32:17 Joanjo Igartzabal (Zumarraga)  32:38 Patxi Urizar (Villabona)                34:02 Emakumezkoak Nerea Etxeberria (Azpeitia)       39:41 Eneritz Sein (Pasaia)                      41:02 Estela Biain (Oñati)                         41:15

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa