EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Jende asko elkartu da Beasainen Bareak elkarteak antolatutako desfilea ikusteko

Jende ugari bildu du Bareak elkarteak antolatutako desfileak, Beasaingo San Martin plazaren azpian. Elkarteko hogei denda ari dira parte hartzen eta udaberrian zein udan salgai izango dituzten kolekzioak ikus litezke bertan. Desfilearen helburua, herri...

Goierriko Hitza

Bi urteko ume bat hil da Beasainen, ibilgailu batek harrapatuta

Berria.info - Bi urteko ume bat hil da Beasainen, Arriaran inguruko baserri bide batean ibilgailu batek harrapatuta, Ertzaintzak esan duenez. Atzo iluntzean gertatu zen istripua, zortziak baino pixka bat lehenago. Medikuak hara joan zirenerako haur...

Beasaingo Hitza

Ehun urte igaro dira ELA sindikatua sortu zutenetik

Eusko Alderdi Jeltzaleak bultzatuta, sortu zen “Solidaridad de Obreros Vascos” erakunde sindikala 1911ko uztailaren 23an. 178 langilek araudia onartu ondoren sortu zuten gaur egun ELA izena daraman sindikatua. Aurten ehun urte betetzen ditu, eta urteurreneko ospakizun nagusia Bilbon egingo badute ere ekainaren 11n, aurretik Euskal Herriko eskualde ezberdinetan ari dira egiten ospakizun ekitaldiak. Goierriri dagokion ekitaldia gaur egin dute Beasainen, Igartza jauregian. Bertan elkartu dira ELAko hainbat militante historiko eta gaur egun haien lanarekin jarraitzen duten beste hainbat kide. Sindikatuaren historia biltzen duen erakusketa ikusiz hasi dute urteurrena, eta ondoren hainbat militantek urte hauetan guztietan bizi izan dutena azaldu dute. Umore puntuan baina seriotik landu dute gaia, eta gutxienez beste ehun urte lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute. Horretarako, ordea, gazteen beharra azpimarratu dute. Sindikatuak Goierrin izan zuen hasiera eta sorreratik ELAk egin dituen kongresuak eta data gogoangarrien errepasoa egin dute Anjel Mari Garmendia eta Juanjo Mujika militante historikoek. Luis Laskurainek eta Aitor Agirrek eskualdean sindikatuak izan duen bilakaera eta etorkizunari begira lan egiteko duten gogoa azaldu dute. Egoitz Iturbe, Oria bailarako arduradunak, amaitu du kontakizunekin. Bera ELAn hasi zeneko garaiak gogoratu ditu, eta aurrera begira beste ehun urte betetzeko lan egiten jarraitu behar dela azpimarratu du. Historia iruditan eta dokumentuetan [...]

Eskeine Legorburu

Itsasondon Herri Eguna ospatuko dute bihar, gazte taldeak herrigintza sustatzeko prestatu duen lehen ekitaldia

Itsasondoko I. Herri Egunari iritsi zaio plazan gorpuzteko ordua. Bihar, larunbata, arratsalde aurrenetik hasita gauera arte luzatuko den egitarauarekin ospatuko dute herriko eragileak, elkarteak eta norbanakoak biltzea eta herrigintzan sakontzea helburu duen festa. Itsasondoko Gazte Taldeak hilabeteak igaro ditu prestatzen, eta «urduritasun puntuarekin» daude, azkeneko xehetasunak lotzen ari diren bitartean. Bihar 16:00etan hasiko da festa, haurrentzako eta nerabeentzako prestatu dituzten jolasekin. Jai giroa zabaldu nahi dute plazan; horretarako patata-tortilla lehiaketa egingo dute, 19:00etan hasita, izena emana duten zortzi taldek. Festarekin jarraitzeko afaria bertan egin nahi duenak ogitartekoak jateko aukera izango du 21:00etan. Azkenik, gau giroan murgilduta, Egurra ta Kitto musika taldeak kontzertua egingo du. Bukatutakoan ero jolasak iragarri dituzte gazteek. Herri Egunarekin herrigintza indartu nahi dute Itsasondon. Ekimena eta ideia gazte taldetik erne da. Hain zuzen, gazteria biltzeko eta Itsasondon bertan gizarte, kultura, aisialdi nahiz bestelako jarduerak aurrera ateratzeko taldea bera proiektu beraren barruko adaxka da. Udalak eta Aldundiak hauspotuta Emanzipakzio programa garatu dute, nerabezarotik gaztetasunera iragateko garaian herritartasun balioak barneratu eta atzera herrirako fruituak sor ditzaten animatzeko. Biharko jaialdiaren une batean aurkeztuko dute gazteek sortu duten taldea, herrikideen aurrean. 18:00etan prentsaurrekoa egingo dute euren burua aurkeztu, eta esku artean dituzten ideiak nahiz egitasmoak azaltzeko. Gazte taldean dabilen Maddi Alberdik [...]

Aimar Maiz

Ataungo Jentilen Bideetatik iraupen luzeko ibilaldirako izen-emate epea zabaldu dute

Maiatzaren 1ean izango da Ataunen Jentilen Bideetatik iraupen luzeko VI. mendi ibilaldia. 48 kilometro luzeko ibilbidea prestatu du Ataun Kirol Elkarteak, erritmo jarraituan eta kontrolatuan 10-12 orduko txangoa. Bi urtean behin izaten da ibilaldi h...

Aimar Maiz

Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra egingo du bihar Itsasondon

Irriargi elkarteak hitzaldi-tailerra antolatu du, Itsasondon. Bihar, larunbata, izango da jardunaldia, 10:30ean hasita, eskolan. Hezkuntza eta heziketaren inguruko tailerrak egingo ditu «bizimodu kontzienteago baten aldeko» taldeak. Maite Sancheze...

Aimar Maiz

Ludoteka ibiltaria bihar Igartza auzoan

Berritsu eta Txelotxe ludotekak kalera irtengo dira bihar arratsaldean. 16:30etik 19:30era Dolarea pareko plazatxoan txoko, joko eta ekintza ezberdinez antolatutako guneak antolatuko dituzte ludoteketako arduradunek: marrazketa gunea, eraikuntza, txil...

Eskeine Legorburu

”Origen” filmak estreinatuko du gaur zine klubeko 19. zikloa

Butak 21 zine klubak antolatuta ziklo berri bati hasiera emango zaio gaur. Besteekin alderatuta azken honek film komertzialagoak biltzen ditu eta...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Hainbat segurarrek bat egin dute Gernikako Akordioarekin

Urtarrilaren 22an hainbat segurarrek bat egin zuten Gernikako Akordioarekin. Txalaparta doinuekin hasi zuten ekitaldia. Herritar batzuk Gernikako Akordioaren testua irakurri zuten eta ondoren 80 lagun inguruk argazkia atera zuten. Azkenik mokadutxoa eg...

Estitxu Imaz

Euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela dio Ormaiztegiko Udalak

Ormaiztegiko Udalak, urtarrilaren 17ko udal osoko bilkuran, Nazioen Mundua ekimenekoek aurkeztutako mozioa onartu zuen, ezker abertzaleko eta OHTko hautetsien bozkekin eta beraz, Ormaiztegiko Udalak dio euskal herritarrek autodeterminatzeko eskubidea dutela. Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean-ekoak (Orbel) abstenitu egin ziren. “Demokrazian oinarritutako” printzipio baten aldeko jarrerak elkartu egiten dituela dio Ormaiztegiko Udalak, “giza eskubide zibil eta politiko guztiak errespetatuz, autodeterminazioaren edo erabakitzeko eskubidearen aldekoak, hain zuzen”.  Mezu hori gizarteratzea joera eta ideologia desberdinekoek elkarrekin egin beharreko bidea dela uste du ” bide horrek erabakitzeko eskubidearen bidegurutzeraino eramaten gaituen arte, behintzat”. Guzti horregatik, Euskal Herria nazio naturala dela, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela eta beraz, euskal herritarrek  autodeterminatzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du Udalak. Azkenik, erabakitzeko eskubidea, “eskubide demokratiko unibertsala denez”, Euskal Herrian zein nazioartean eskubide horren eskaera egingo duela azpimarratzen du Udalak. Bozketa Jon Intsausti alkateak irakurri zuen mozioa eta Orbelen izenean  hitza hartu zuen segidan. “Mozio honek izaera edo eduki politikoa du eta horrelako kasuetan egin ohi dugun bezala, udal eskumenetik eta udalerri mailatik haratago doan gai bat dela kontutan hartuta, abstenitu egingo gara”. Dena den, mozio horren edukia, Udaletik kanpoko foroetan zein beste hainbat gunetan  defendatu egingo dutela azpimarratu zuen. Ezker abertzaleko hautetsiek mozioaren edukiekin bat egiten dutela esan zuten eta [...]

Estitxu Imaz

Amezti elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura

Zegamako Amezti mendi elkarteak irteera antolatu du otsailaren 12rako Kandantxura. 05:30ean irtengo dira autobusez Zegamako plazatik eta Kandantxura iritsitakoan bakoitzak nahi duen eski mota egin ahal izango du: alpinoa edo iraupenekoa. Erraketekin er...

Estitxu Imaz

Herritarrekin komunikazioa sendotzeko webgunea sortu du Euskara Zerbitzuak

Herritarrengana gerturatzeko eta komunikazio bideak sendotzeko webgunea estreinatu berri du Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak. Belen Maiza Euskara zinegotziaren arabera, “beharbada berandu samar” iritsi da gunea, baina “webgune txukun” bat egiteko nahiak atzeratu du estreinaldia. “Ordizian euskaraz eta euskararekin lotura duten ekimen guztiak gune jakin batean batzea, eta herritarrekin komunikazioa sendotzea da webgunearen helburua”, azaldu du. Atalez atal Webgunean sartu eta lehen begiratuan, azken asteetan Euskara Zerbitzuak sortutako albisteak ikus daitezke. Ezkerreko zutabean daude lotura gehienak; Euskaraz Bizi atalean, esaterako, Euskara Biziberritzeko Plana Nagusiari (EBPN) buruzko informazio osoa agertzen da, eta Euskara Ordizian atalak, berriz, datu soziolingustikoak eta adineko hainbat ordiziarri egindako elkarrizketak jasotzen ditu Ordiziako ahotsak loturak. Diru-laguntzak on-line eskatzeko atala ere badago, eta euskarazko softwareak, hiztegiak, zuzentzaileak eta beste hainbat zerbitzu jasotzen ditu Baliabideak atalak. Orain hilabete aurkeztu zuten Toponimia Mapa ere kontsulta daiteke. Lotura horretan Ba al zenekien? eta Ezetz asmatu! azpiatalak daude. Kontsultak ‘on line’ Webgunea sortuta, Euskara Zerbitzuko teknikariek zuzenean argi ditzakete aurrerantzean herritarrek izan ditzateken zalantzak. Itzulpenak egiteko atala ere eskuragarri jarri dute.

Ordiziako Hitza

Otsailaren 12an jokatuko da Argi Berriko mus txapelketa

Datorren otsailaren 12an jokatuko Ordiziako Argi Berri elkarteak antolatzen duen mus txapelketa. Muslari bikote gehien biltzen duen txapelketak (iaz 135 izan ziren) 34. ekitaldia du aurten, eta aurreko urteetan adina muslari biltzea espero dute aurten ere. Txapelketa lau erregera, sei hamarrekora eta hiru ustelera izango da, eta bikoteak 40 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Txapelketa 16:30ean hasiko da, eta antolatzaileek gogoratu dute aparkalekuak prestatuko dituztela musean jokatzera gerturatzen direnentzat. Sari bikainak Sari bikainak daude aurten ere; bikote irabazleak 1.500 euro eta txapelak jasoko ditu, bigarrenak 800, hirugarrenak 400 eta laugarrenak 200. Bosgarren eta seigarren sailkatuek arkume bana eta bina txuleta jasoko dituzte saritzat, zazpigarrenek lau afaria Gaintzako Oteñe erretegian eta zortzigarrenak beste lau afarian Ikaztegietako Begiristain sagardotegian. Antolatzaileek gogoratu dute salgai daudela dagoeneko bosna antxume eta arkume zozkatzeko errifak.

Ordiziako Hitza

MARTXOAN BERTSOA txapelketarako izen-ematea

Aurtengo martxoa hurbiltzen ari zaigun aldetik, Zumarraga-Urretxuko bertso-eskolak 2011ko Martxoan Bertsoa antolatzeari ekin dio.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa