Banatu dituzte 2011ko kirol-lagun onenari sariak

Urretxuko Labeaga aretoan izan zen sari banaketa ekitaldia atzo, 19:30ean; bai Realeko eta bai Urolako jokalariek, autografoak sinatu eta argazkiak atera...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Diputazioak 2012ko aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur Beasainen

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2012ko aurrekontu proiektua herritarrei aurkezteko martxan jarritako Kontuak garbi, Gipuzkoa berri baterantz kanpaina Beasaina helduko da gaur. Martin Garitano Diputatu Nagusiak Aldundiak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuen nondik norakoak herritarrei aurkeztuko dizkie. Batzarra Igartza jauregian da, 19:00etan hasita. Garitanorekin batera, beste hainbat foru diputatu, zuzendari eta Goierriko Bildu koalizioko batzarkide egongo dira aurkezpenean. Goierrin egingo duten aurkezpen bakarra izango da gaurkoa. Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Goierrin «hainbat gai zehatzek aurrekontuetan duten eragina eta gertutasuna» hartuko dute kontuan gaurko aurkepenean. Horregatik, eta herritarren gehiengoak aurrekontuak osatzeko prozesuaren nondik norakoak ezagutu ditzan, gaurko bileran parte hartzera gonbidatu dituzte goierritarrak. Herritarrekin batera, alderdi politikoetako batzarkideei, alkateei eta zinegotziei ere gaur Igartzara joateko gonbita helarazi die Foru Aldundiak. «Datozen urteetako oinarriak» Kanpaina honen helburua, «aurrekontu proposamena gizartearekin konpartitzea izango da, proposamena ezagutarazteko eta haren nondik norakoak azaltzeko». Diputaziotik jakinarazi dutenez, «legegintzaldi honetan, Aldundiak gipuzkoarrekin konpartitu nahi ditu aurrekontuak, haiekin eraiki, eta lehen urratsa informatzea eta inplikatzea izango da». Izan ere, Aldundiaren ustez, orain arte erakunde hau «Gipuzkoako herritarrengandik urrun egon da» eta kanpaina honekin horri amaiera eman nahi diote. Bilduko ordezkarien arabera, «Gipuzkoarrek erakundearen nondik norakoak ezagutu behar dituzte eta, batez ere, erakundeak gipuzkoarren berri izan behar du, zuzen-zuzenean». Kanpainarekin Gipuzkoaren [...]

Beasaingo Hitza

Ardo katak, jendez beteta

Ardoaren inguruan gero eta zaletasun handiagoa sortzen ari da, eta gero eta gehiago dira ardoak probatzen ikasteko aukerak aprobetxatzen dituztenak. Ordiziako Udalak antolatutako ardo dastaketek harrera ona izan dute aurreko urteetan, eta aurten ere, egin dituzten aurreneko saioek «arrakasta handia» izan dute, Barrenako areto nagusia beteta egon baita egunero. Jesus Mari Lariz, Ordiziako jai eta azoketarako teknikariak azaldu duenez, «kata hauek harrera ona izan dute beti jendearen partetik». Aurreko urteetan ere antzera ibili direla dio, eta aldiero, «dena bete» egiten dela. Egun hauetan ere, Barrenako areto nagusia beteta izan dute, 60 lagunetik gora izan baitira egunero. «Tokia dagoena da; gehiago bagenu jende gehiago etorriko litzateke, baina muga nonbait jarri behar da, eta kopuru polita da». Aurreneko egunean, astelehenean, hirurogei lagun bildu ziren. Galiziako Valdeorras jatorri izendapeneko bost ardo probatu zituzten. Asteartean berriz, Espainiako hiru jatorri izendapenetako ardoak probatu zituzten, eta asteazkenean, Codorniu etxeko lau ardo eta cava bat dastatzeko aukera izan zen. Bi saio horietan ere, hirurogei lagunetik gora bildu ziren. Astelehenean, sagardoa Aste honetako saioen ondoren, hurrengo dastaketa astelehenean izango dute. Ardoaren partez, ordea, sagardoa probatzeko aukera izango da. Horretarako, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko ordezkari bat izango da bertan. Asteartean berriz, Galizia aldera joko dute berriz, Rias Baixas jatorri izendapena [...]

Arkaitz Apalategi

Laugarren urtez giza eskubideetan oinarritutako marrazki lehiaketa deitu du Udalak

2008an jarri zen martxan lehiaketa Zumarragan; 6 eta 16 urte bitarteko haur eta gaztetxoak aurkeztu daitezke bertara, eta helburua bakea, elkartasuna...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Lagun taldeen areto futbol txapelketako bilera

Beasaingo lagun taldeen areto futboleko txapelketari buruz hitz egiteko bilera antolatu du Kirolaren Udal Fundazioak. Orain arteko antolatzaileek lan horiek uztea erabaki dute, eta bileran lehiaketaren etorkizunaz hitz egingo dute. Bilera astelehenean ...

Beasaingo Hitza

Auzotarrekin hurrengo bilerak bihar eta astelehenean dira

Beasaingo Udaleko ordezkariek auzotarrekin egingo dituzten hurrengo bilerak bihar eta astelehenean dira. Gaur, 18:00etan Garingo Muñogain elkartean egingo dute bilera, eta 20:00etan Arriarango Intxaurpe elkartean. Asteleheneko bi bilerak udaletxeko ba...

Beasaingo Hitza

Udalari «irizpide eta helburu falta» egotzi dio Lazkaoko EAJk zergen igoeran

Lazkaoko EAJk «irizpide eta helburu falta» leporatu dio udal gobernuko taldeari, Bilduk osatua, tasa eta zerga kopuruen datorren urteko egokitzapenagatik. Urriaren azkeneko udalbatzarrean onartu zuten ordenantza fiskalaren arabera, 2012ko udal tasa e...

Aimar Maiz

Jubilatuen eguna egin dute, Ezkio-Itsason

Igandean, urriak 30,  jubilatuen eguna egin zuten Ezkio-Itsason. 12:00etan meza izan zen Santa Lutzi-Anduagan. Ondoren, Goruntz dantza taldeak saioa egin zuen, eta 14:00etan jubilatuak Mandubiko Bentara joan ziren bazkaltzera. Guztira 53 lagun elkartu ziren. Jubilatuez gain, bertan ziren Tomas Etxaniz Ezkio-Itsasoko alkatea eta Lurdes Lasa zinegotzia ere. Bazkal ondoren, opariak banatu zituzten. Giro polita sortu zen bertan. 18:00etan autobusa joan zitzaien bila, eta etxera itzuli ziren guztiak.

Estitxu Imaz

Datorren astelehenetik igandera mendi astea egingo dute, Ormaiztegin

Datorren astelehenetik (azaroak 7)  igandera  bitartean, Mendi Astea egingo dute ormaiztegiarrek, Ormaiztegiko Kirol Elkarteko Mendi Sailak bertako Udalaren laguntzarekin antolatuta. Urtero bezala, aste barruan mendizale desberdinen ikus-entzunezkoez...

Estitxu Imaz

‘Bertsolari’ filma ikusteko aukera egongo da bihar Legazpin

Asteburuan Bertsolari filma ikusteko aukera eskainiko dute Legazpin. Bihar proiektatuko dute, 19:30ean eta 22:15ean Latxartegi aretoan. Bertso Olariek antolatu dute emanaldia, Zine Klubaren laguntzaz, eta azaldu dutenez, Asier Altuna zuzendaria er...

Legazpiko Hitza

Goierritarrak dira Euskal Herriko gaztagile onenak

Idiazabal gaztaren jatorriko gaztagileek goi mailan eusten diote esnekiaren ospeari. Euskal Herriko gazta txapelketa da lekuko. Gasteizen jokatu zen, larunbatean, eta lehendabiziko bi postuetan goierritarrak sailkatu dira. Txapela Eli Gorrotxategi beas...

Aimar Maiz

Mendekotasuna duten pertsonek egonaldiak egiteko aukera dute abenduan

Egonaldiak abenduan zehar egingo dira, lehendabiziko eta azkeneko hamabostaldien artean aukeratu ahal izango da, eta izena azaroan zehar eman beharko da....

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Spanish Brass Luur Metal boskoteak irekiko du bihar Barroko Aireren 26. zikloa

Spanish Brass Luur Metal boskote espainiarrak emango dio hasiera bihar Barroko Aire. Musika Barrokoaren Egunak zikloaren 26. ekitaldiari. Ohiko egitura izango du aurten ere musika barrokoaren arloan sona handia lortu duen jaialdiak: lau emanaldi Ordiziako Andre Mari elizan izango dira –biharkoa ostiralez da, baina gainontzeko hirurak larunbatean– eta bosgarrena eta azkena Ataungo San Martin elizan, hilaren 27an, igandearekin. Ordiziako saio guztiak 20:00etan dira. Spanish Brass Luur Metal eskarmentudun taldea da musika barrokoaren munduan. Biharko kontzertuan errepertorio barrokoaren soinu ezagunenetakoak joko dituzte; besteak beste, Haendelen Saba erreginaren sarrera eta Ur musikaren suitea, edota Johann Sebastian Bachen Toccata eta fuga re minorrean musika lan ezaguna. Sendotuz doan musika zikloa Hurrengo lau emanaldietan Euskal Herriko interpretatzaile gorenetako batzuk bilduko dira Ordizian eta Ataunen. Hilaren 12an Arimaz ganbara orkestra eta Santa Zezilia abesbatza (Kepa Martinez de Alberdi zuzendari dutela); hilaren 19an Kanthoria hirukotea; hilaren 26an Easo eskolania; eta hilaren 27an Alizia Mendizabal organo-jotzailea. Zikloaren antolatzaileak «gustura» daude aurtengorako osatu duten programarekin. «Apaltasunez sortu zen musika zikloa, enbarazurik egin nahi gabe, ia-ia zaratarik egin gabe, baina bide emankorra egin du eta sendotu egin da, Gipuzkoako lehen mailako erreferentzia bihurtuz». Patxi Garmendia ordiziar historialariaren arabera, musika barrokoak «sentiberatasuna jokoan jartzera» gonbidatzen du entzulea.

Ordiziako Hitza

Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du azokako argazki lehiaketa

Carlos Mediavilla urretxuar argazkilaria izan da Ordiziako azokan II. argazki lehiaketaren irabazlea, iraileko Euskal Jaietako aparteko azokan talogile batzuei ateratako argazkiarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu dira; Xabi Lasak jasoko du bigarren saria eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak epaia ematerakoan. Garaikurra, 400 euroko opari txekea argazkigintza produktuetan, 100 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria jasoko ditu saritzat Mediavillak. Lasak 300 euro, 75 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria irabazi ditu, eta Hidalgo 200 euro, 50 euroko balea eta bi lagunentzako afaria. Beste bost sari ere banatuko dituzte, laugarren sailkatutik zortzigarrenera. Olga Barrerasen argazki banak, esaterako, laugarren eta zazpigarren sariak jasoko dituzte, eta Iñaki Hidalgok, hirugarrenaz gain, bosgarren eta zortzigarren sariak ere jasoko ditu. Seigarren postua Miguel Caverok eskuratu du. Erakusketa azaro bukaeran Aurkeztutako lan guztien artean aukeraketa egin eta gero, erakusketa irekiko dute D’elikatuzen azaroaren 30ean, sari banatze ekitaldia egitearekin batera. Lehiaketa Ordiziako Udalak, Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako Azokaren batzordeak antolatzen dute, Ordiziako honako eragileen laguntzaz: Ordizian merkatari elkartea, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia, Foto Ikatz Imagina, Ortzadar Argazkigintza elkartea, D’elikatuz zentroa, eta Ordiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi, Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna-jatetxeak.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa