''El hombre de al lado'' film argentinarra gaur zineklubean

Duprat eta Cohn zuzendariek begiraden arteko erlazioa aztertzen dute, Butak 21 zineklubak proposatutako filmean, besteen aurrean zer erakutsi eta zer ezkutatzen...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Denboraldiko laugarren lehia irabazi nahi du Ordiziak etzi Alcobendasen aurka

Ordiziako errugbi zaletuek urriaren 1ean hartu zuten gozatua errepikatu nahi dute igandean Altamiran. Orduko hartan El Salvador ahaltsua hartu zuten mendean, joko oso txukuna eginez eta erasoko puntu gehigarria lortuz. Joan den asteburuan Getxoren aurkako derbian nagusi izan ziren, eta ildo berean segitu nahi dute etzi. Sanitas Alcobendas  izango dute parean (12:00). Espainiarrek lautatik partida bakarra irabazi dute, eta bost puntu dituzte; beraz, pentsa liteke, galtzeko beldurrik gabe zelairatuko direla, puntu premia larria baitute. Aste lasaia pasa dute Axio Arañak eta Paul Healyk zuzendutako mutilek. Barruko lanari eta Getxoren aurkako partidan egindako akatsak bideoan aztertzeari eman diote garrantzia, igandean horrelakorik gerta ez dadin. «Partidak jokatu ahala hobetzen ari gara, baina jokoaren koordinazioan gabeziak ditugu oraindik», nabarmendu du Arañak. Lehia bat gehiago jokatu eta lider doan La Vila taldea hiru puntura dute goierritarrek, eta arrasto hori ez dute galdu nahi: «Garaipena lortuz gero goiko postuetan sendotuko da taldea, eta bide batez, beheko postuekiko aldea handitu egingo dugu. Hori da lortu beharreko lehen helburua». Patxi Muller eta Tom Parker baja izango dira. Atsedenaldian eskolartekoa Etziko partidaren atsedenaldian, eskolarteko kimuen mailako nesken eta mutilen finalak jokatuko dira Altamiran. Aurreko asteetan ligaxkak jokatuko dituzte Goierriko ikastetxeetan, eta talde onenek jokatuko dituzte finalak. Bigarren taldea [...]

Ordiziako Hitza

XIX. mendeko gerlariak landuko dituzte larunbatean Zumalakarregin, tailerrean

Zumalakarregi museoak larunbatero antolatzen dituen tailerren barruan, hilaren 22an XIX. mendeko “gerlari ausartak” landuko dituzte, 17:30etik 19:00etara artean. Tailerrak 6tik 12 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat dira, doan. Par...

Estitxu Imaz

Alonsok, Muruak eta Careagak irabazi dute Igartubeitik antolatutako Errezeta Lehiaketa

Igartubeiti baserri museoak, Labekoa Berri jatetxearen laguntzarekin antolatutako sagar edo sagardoarekin egindako Errezeten Lehiaketa Francisco Alonsok, Maider Muruak eta Vidal Careagak irabazi dute. Igartubeiti baserri museoaren 10. urteurrenaren eta...

Estitxu Imaz

Ordiziako gaztelekuak bihar ekingo dio ikasturte berriari

Hitzaro Kultur Elkarteak gaztelekua kudeatzeko ardura izango du aurten aurrenekoz, eta horrenbestez, aro berri bati hasiera emango diote. Bihar ekingo dio gaztelekuak ikasturte berriari, baina orain arte bezala, asteburuetan emango du zerbitzua, 16:30e...

Ordiziako Hitza

Despreziok agur kontzertua eskainiko du larunbatean Legazpiko gaztetxean

Desprezio musika taldeak agur kontzertua eskainiko du bihar gauean Legazpin. Pasa den zapatuan D-Pintxos taldea izan bazen, zapatu honetan Desprezio taldeak esango die agur eskenatokiei. Legazpiko gaztetxeko oholtza aukeratu dute hauek ere horretarako....

Goierriko Hitza

Opera herritarrei hurbiltzeko hamalau proiekzio egingo dituzte Legazpin

Atzo hasi zuten Legazpin DVD bidezko opera emanaldien denboraldi berria, Amadeus filmaren proiekzioarekin. Hilean bi asteazkenetan egingo dituzte DVD bidezko opera emanaldiak, kultur etxean 20:30ean. Herritar guztiei irekitako saioak dira, eta aldiko opera baten erdia proiektatzen dute. Aurtengo denboraldian zazpi obra eskainiko dituzte: Un Ballo in maschera (Verdi), Lucia di Lammermoor (Donizetti), La Sonnambula (Bellini), Macbeth (Verdi), Idiomeneo (Mozart), Manon (Massenet) eta Las Valquirias (Wagner). Bi astetan proiektatzen dituzten bi zatitan banatu ohi dute opera bakoitza. Lehen opera urrian proiektatuko dute, 19an eta 26an. 20:30ean egingo dituzte emanaldiak kultur etxean. Mariano Guerreiro da proiekzio hauen sustatzaile nagusia. Bere esanetan, «urteekin esperientzia hartuz goaz, eta hori emanaldietan ere somatzen da. Aurtengoak opera onak direla esango nuke. Kasualitatez, aukeraketan opera irakasle batek ere lagundu zigun». Asteazkenetako emanaldietan 20 lagun inguru batu ohi dira. Batzuk lehenagotik ziren operaren zaletuak, eta beste batzuk Legazpiko emanaldiekin zaletu dira. «Gure artean bada hasieran beldurrez edo zer aurkituko zuen ez zekiela etorri zen jendea, baina gero, musika, antzerkia, ahotsak eta dekorazioa direla ikusi du, pena merezi duen zerbait dela». Herritarrek opera gertuagoko gauza bat bezala ikus dezaten eragiten ari dira emanaldiekin. Jendea emanaldietara gerturatzeko helburuz, kuriositatea piztu nahi die Guerreirok. «Gain batera igotzen ez denak ez du [...]

Legazpiko Hitza

Joxe Miel Barandiaran eta memoria historikoa

Asko eta asko gara gure euskalduntasuna indartu duguna Barandiaran, Altuna, Lekuona eta beste hainbat jakintsuen lanei esker.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eskola kirolean ari direnentzat teknifikazio jardunaldiak egingo dituzte

Ordiziako Eskola Kiroleko entrenatzaileei, saskibaloi teknifikazio jardunaldia egiteko aukera emango die Ordiziako Udaleko euskara zerbitzuak, EBPNren barruan. «Eskola orduz kanpoko jarduerek euskararen auzian duten garrantziaz jabetuta, eskola kirole...

Ordiziako Hitza

Gipuzkoako DYAk bere lana ezagutarazteko jardunaldia egingo du igandean

Gipuzkoako DYAk bere lana eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutarazteko eguna antolatu du iganderako. Ordiziako Barandiaran plazan egingo dute jardunaldia, 11:00etatik 19:00etara, eta herritar guztiei egin diete bertara etortzeko gonbitea. Egunean ze...

Ordiziako Hitza

‘Cena de amigos’ filma ikusgai herri antzokian

Asteburu honetan, Daniele Thompson zinemagile frantziarraren Cena de amigos filma emango dute Ordiziako herri antzokian. Umore ukituarekin, itxurakeriaren eta hipokrisiaren inguruko gogoeta egiten du pelikulak. Saioak larunbatean, (19:30 eta 22:15), ig...

Ordiziako Hitza

Illatiren egutegirako argazkiak urriaren 15era bitartean bidal daitezke

Illati euskara elkarteak urtero kaleratzen duen egutegia osatzeko argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Hasiera batean argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 30a zen, baina Illatiko kideek epea urriaren 15era arte luzatzeko erabakia hartu dute....

Estitxu Imaz

Film laburren lehiaketa iragarri dute Legorretan

Legorretako Udaleko Kultura Batzordeak film laburren laugarren lehiaketa antolatu du. Elkartasuna gaiaren inguruan osatu behar dituzte partaideek ikus-entzunezkoak. Edonork parte har dezake, «inolako mugarik gabe». Gehienez bost minutuko iraupena iza...

Aimar Maiz

Bederatzi talde elkartuko dira Lazkaon igandeko dantzari txiki egunean

Goierriko Dantzari Txiki denboraldiko azkenetako eguna Lazkaon ospatuko dute, igandean, bederatzi taldek. Egun osoko egitaraua prestatu du Oin-Arin dantza taldeak. 10:30ean, plazan elkartu eta hamaiketakoa egingo dute. Herrigunean desfilea egingo dute ...

Aimar Maiz

Bareak elkartea ezagutzera emateko jaialdia egingo dute asteburuan

Bareak elkarteko zuzendaritzako kideek aurkeztu dituzte asteburuko ekintzak Bareak elkartean barruan biltzen diren denda, jatetxe eta tabernak ezagutzera emateko, lehen Bareak Asteburua antolatu dute. Gizarteari lotutako festa egin nahi dute, eta horretarako, alor ezberdinetako jendea biltzeko baliagarriak diren ekintzak antolatu dituzte asteburu honetarako. Bihar hasi eta igandera arte, pintxo lehiaketa, trikipoteoa, haurrentzako jolasak, rock kontzetua, zozketak eta azoka antolatu dituzte. Azokan, elkarteko bazkide diren 23 dendek parte hartuko dutela iragarri dute (Alzuaran, Andreak, Argi optika, Arteka, Cortes, Foto Alzuri, Infocoste, Itak, Jokin Mujika, Julki, Kux-kux, Malda, Naia, Natxo, Ol-Laia, Otea, Pergola, Rainbow, Siboney, Txindoki, Zugaitz, eta Zuretzat). Bareak elkarteko Carlos Gonzalez azaldu duenez, «azoka ez da stock azoka izango. Denboraldi honetako hainbat gai egongo dira salgai, eta eskaintza bereziak ere egongo dira». Salgai egongo diren produktuen artean, helduntzako eta haurrentzako arropa, oinetakoak eta barruko arropa aurkitu ahalko dira. Halako azoketan ohikoak izaten ez diren beste denda batzuek ere parte hartuko dutela esan du Gonzalezek: «Bi txirrindu dendek, gozotegi batek, eskulan denda batek, eta argazkien eta informatika alorreko gaiak dituen beste batek ere aterako dituzte produktuak kalera. Edergintza alorreko beste batek ere bai, eta sukaldeko altzariak ere egongo dira azokan». Bareak elkarteak postua ere jarriko du, herritarrei eta goierritarrei elkarteak eskaintzen [...]

Goierriko Hitza

Nordia Perezek ‘Irene’ liburua aurkeztuko du bihar

Nordia Perez idazleak bere lehen liburua aurkeztuko du bihar Beasainen. Irene izeneko eleberria idatzi du Ordizian bizi den nikaraguarrak, eta Ordizian egindako aurkezpenaren ondoren, Beasainen emango du kontakizunaren berri. Aurkezpena udaletxeko ...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa